108. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E S A K A

Herri Planaren Hirigintzako Araudi Orokorreko aldaketaren hasierako onespena (23 bis artikulua)

Lesakako Udalak, 2003ko uztailaren 11n egin osoko bilkuran, bertzeak bertze, honako erabaki hau hartu zuen:

2._Herri Planaren Hirigintzako Araudi Orokorreko aldaketaren hasierako onespena (23 bis artikulua).

1) Hasiera batez onestea Herri Planaren Hirigintzako Araudi Orokorreko aldaketa (23 bis artikulua), izan ere, artikulu berria sartu nahi da, halako testua izanen duena:

23. bis artikulua. Erabileraren interpretazioa: etxebizitza-blokeak.

Etxebizitza-blokea izeneko erabilera interpretatzeko, Herri Planaren Hirigintzako Araudi Orokorreko 67. artikulura jo behar da, baita aplikagarri diren gainerako artikuluetara ere, honelaxe:

Etxebizitza-blokea izanen da halako eraikina, guttienez 4 bizitza dituena, beheko solairuan eta/edo beheko solairutik goiti, baldin eta sarrera bakarra baldin badu guztietara sartzeko. Kontzeptu horren barrenean sartuko da dentsitate handiko etxebizitza-blokea, etxebizitza-blokea eta bizitegi-blokea.

2) Erabaki hau jendaurrean egonen da ikusgai, hilabetez, behar diren ediktuak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitatean egiten diren egunkarietan argitara ematen denetik aitzina.

Lesakan, bi mila eta hiruko uztailaren hogeita batean. Alkatea, Juan Fermín Michelena Larralde.

Iragarkiaren kodea: A0307486