108. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ALTSASU, OLAZTI ETA ZIORDIKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2003ko plantilla organikoa hasiera batean onetsirik

Altsasu, Olazti eta Ziordiko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen batzar orokorrak 2003ko plantilla organikoa hasiera batean onestea erabaki zuen, 2003ko maiatzaren 20an egin bilkuran.

Jendaurrean egonen da, 15 egunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatu guztiek eta legezko eskubidea dutenek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Altsasun, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita seian. Mankomunitateko burua, Erkuden Suescun Ioga.

Iragarkiaren kodea: A0307160