108. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Jarduera sailkaturako eta lokala irekitzeko lizentzia, Zangoza kaleko 1 zenbakian, Josetxo Enriz Peluqueros S.L.ri

Iruñeko Udalaren Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi delegatuak, bi mila eta hiruko ekainaren hogeita hiruan, honako ebazpen hau eman zuen:

RUV 03-EKA-23 (11/UV)

"Roberto de Castro Fernández jaunak, Josetxo Enriz Peluqueros, S.L.ren izenean, Zangoza kaleko 1 zenbakiko beheko solairuan estetika-zentroa eta andrazkoen ileapaindegia irekitzeko lizentzia eskatu du. Aurkeztutako agirietatik ondorioztatzen denez, ezarritako potentzia mekanikoa 10 Kw-tik gorakoa da. Hori horrela eta ikusirik Udaleko Zerbitzu Teknikoen txostenak, ebatzi dut:

1._10 kw-tik gorako potentzia mekanikoa duen estetika-zentroa eta andrazkoen ileapaindegiaren jarduera sailkaturako lizentzia ematea, prozesuaren ekonomiari begira, eta Jabeen Elkarteari honen berri ematea, behar diren ondorioetarako. Orobat, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

2._10 kw-tik gorako potentzia mekanikoa duen estetika-zentroa eta andrazkoen ileapaindegia irekitzeko lizentzia eta aipatu jardueran aritzeko baimena ematea, betiere GOKA jarduerei buruzko udal ordenantzetan araututako baldintzak betez bai eta espedientean zehazki bildutakoak ere.

Lizentziaren emakidaren egiaztagiria aipatu lokalean jarriko da ikusgai.

3._Jarduera sailkaturako lizentziaren tasa onetsi da, 1.256 eurokoa baita, bai eta irekitzeko lizentziarena, 678,20 eurokoa azken hau.

4._Behin betiko likidazioa onetsi da, bai obra lizentziaren tasei dagokiena bai eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergari dagokiona, honekin batera doan likidazioaren arabera. Horrenbestez, interesatuak 671,61 euroko dirusarrera egin beharko du obra lizentziaren aldera, eta beste 4.657,89 euro, berriz, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren aldera.

Tasak ordaintzeko Udalaren diruzaintza departamentura joan beharko da, hogeita hamar egun balioduneko epean, ebazpen honen jakinarazpena jasotzen denetik hasita."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 artikuluaren a) idatz-zatian (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren bian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0306825