108. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

E D I K T U A

Jarduera sailkaturako eta lokala irekitzeko lizentzia, Juan M.ª Guelbenzu kaleko 18-behean, Gabriela Jiménez Jiménez andreari

Iruñeko Udalaren Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi delegatuak, bi mila eta hiruko ekainaren hogeita hiruan, honako ebazpen hau eman zuen:

RUV 03-EKA-23 (14/UV)

"Gabriela Jimenez Jimenez andreak Juan María Guelbenzu kaleko 18 zenbakiko beheko solairuan egurrezko altzarien biltegia, 100 metro karratutik gorakoa, irekitzeko lizentzia eskatu du. Kontuan izanik biltegiak 130 metro karratu dituela eta jarduera sailkatua dela Jarduera Sailkatuen gaineko Erregelamenduaren 2.2.g artikuluan ezarritakoari jarraituz; eta ikusirik, orobat, Udal Zerbitzu Teknikoen txostenak,

EBATZI DUT:

1._100 metro karratutik gorako azalera duen egurrezko altzarien biltegiaren jarduera sailkaturako lizentzia ematea, prozesuaren ekonomiari begira, eta Jabeen Elkarteari honen berri ematea, behar diren ondorioetarako. Orobat, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

2._Irekitzeko lizentzia eta aipatu jardueran aritzeko baimena ematea, betiere GOKA jarduerei buruzko udal ordenantzetan araututako baldintzak betez bai eta espedientean zehazki bildutakoak ere.

Lizentziaren emakidaren egiaztagiria aipatu lokalean jarriko da ikusgai.

3._Jarduera sailkaturako lizentziaren tasa onetsi da, 1.205,60 eurokoa baita, bai eta irekitzeko lizentziarena, 678,20 eurokoa azken hau.

Tasak ordaintzeko Udalaren diruzaintza departamentura joan beharko da, hogeita hamar egun balioduneko epean, ebazpen honen jakinarazpena jasotzen denetik hasita.

4._Obra lizentziaren emakidaren eta eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren likidazio behin behinekoa behin betikoa bilakatuko da. "

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 artikuluaren a) idatz-zatian (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren bian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0306826