108. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z A G R A

Proiektuaren prestaketa eta obren zuzendaritza kontratatzea

Alkatetzak 2003ko ekainaren 26an eman ebazpenaren bitartez, lizitaziorako deia egiten da honako obra hau kontratatzeko:

Kontratuaren xedea: Herriko Etxea berritzeko proiektu teknikoaren prestaketa eta obren zuzendaritza.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa.

Aurrekontua: kontrata bidezko exekuzioaren % 10.

Proposamenak aurkeztea: Azagrako Udaleko erregistro orokorrean, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, azken egun balioduneko eguerdiko ordu bata arte; egun hori balioduna ez bada, epea hurrengo egun baliodunean bukatuko da, ordu berean.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen pleguan agertzen direnak.

Proposamen ekonomikoak noiz irekiko diren: Udaleko bilkura aretoan irekiko dira, eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo bosgarren egun baliodunean, eguerdiko hamabietan.

Klausulen plegua interesatuen eskura dago Azagrako Udaleko bulegoetan (Plus Ultra kalea, 6).

Proposamen eredua: klausula administratiboen pleguan ageri da.

Azagran, bi mila eta hiruko uztailaren hiruan. Alkatea, Basilio Sánchez Lasheras.

Iragarkiaren kodea: A0307036