108. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

64/2003 FORU AGINDUA, uztailaren 22koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuko kontseilariak emana, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzailearen zenbait ahalmen eta eginkizun Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Administrazio eta Giza Baliabideen Zuzendariordetzari esleitzen dizkiona.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak bere 28. artikuluan ezartzen du bertan aipatutako kasuren bat betetzen duten agintari eta langileek ez dutela prozeduran parte hartuko eta goian duten agintariari jakinaraziko diotela, bidezkoa dena erabaki dezan.

Azaroaren 4ko 19/1996 Foru Legeak Nafarroako Gobernuko kideen eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren goi mailako karguen bateraezintasun erregimena arautzen du eta, foru lege horren arabera, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzailea goi mailako kargua da.

Uztailaren 15eko 225/2003 Foru Dekretuak José Carlos Esparza Saez jauna Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaile izendatu du.

Carlos Esparza Saez jaunak idatziz adierazi du lege horien arabera abstenitu eta inhibitu beharreko afera horien arduratik inhibitu dela.

Nafarroako Gobernuko Lehendakariak uztailaren 2an emandako 14/2003 Foru Dekretuak Reyes Berruezo Albéniz andrea Nafarroako Gobernuko kontseilari izendatu du.

Horrenbestez, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak,

AGINDU DU:

1. Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Administrazio eta Giza Baliabideen Zuzendariordetzari, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri zuzendari nagusiaren zuzendaritzapean eta koordinaziopean dagoen horri esleitzea Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak bere eskuetan dauzkan eginkizun eta ahalmen hauek: institutu horrek ASPACE fundazioarekin eta ASPACE elkartearekin dituen harreman juridikoen gainekoak. Hori guztia Nafarroako Gobernuko kideen eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren goi-kargudunen bateraezintasun araubidea erregulatzen duen azaroaren 4ko 19/1996 Foru Legeak ezarritakoarekin bat eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. artikuluarekin bat.

2. Ahalmen eta eginkizunen esleipenak hura sortu zuten zirkunstantziek dirauten bitartean iraunen du.

3. Foru agindu honen bidez esleitzen den eskurantzaren ondorioz ematen diren ebazpenetan espresuki aipatuko da eskurantza hori.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren hogeita bian._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Reyes Berruezo Albéniz.

Iragarkiaren kodea: A0307425