108. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIA. Jakinarazpen ediktuak.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko apirilaren 22an emandako 1682 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-2203 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, María Concepción Morales Pérez andreak jarri zuen, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko martxoaren 15ean eman zuen ebazpenaren aurka (5778/02 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1682 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren hogeita bian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-2203 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. María Concepción Morales Pérez andreak jarri du errekurtso hori, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko martxoaren 15ean eman zuen ebazpenaren aurka (5778/02 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu da Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak zehapena ezartzeko emandako ebazpen baten aurka (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetzan eman baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta 1999ko abuztuaren 20an 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako ebazpenaren bidez). Izan ere, zinegotziak 95 euroko (15.807 pezeta) isuna jarri zuen trafikoko arau-hauste batengatik, alegia, minusbaliatuen ibilgailuetarako den tokian aparkatzeagatik (Gartzia Naxerakoa pasealekua, 2), antolamendu juridikoa urratzen zela. Errekurtsogileak beraren iritziz egokiak diren alegazioak eta aplikagarriak diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta azkenik zehapena deuseztatzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du; ez du erantsi aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostenik.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Salatutako gertaerak zeharo egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluak xedatzen duenez, trafikoa zaintzeko ardura duten agintaritzaren agenteek eginiko salaketek egiazkotasun ustea dute eta salatutako gertaeren fede ematen dute, baldin eta kontrako frogarik ez badago.

Interesatuak aukera izan zuenean ez zuen alegaziorik aurkeztu salaketaren aurka; horregatik, ez zen beharrezkoa izan salatzaileak Bide Segurtasunari buruzko Legearen 79.2 artikuluan aipatzen den berrespena egitea. Errekurtsoko bidean ere interesatuak ez du kontrako frogarik ekarri. Beraz, garbi dago zehapen espedientea eragin zuen arau-haustea egin zela.

Izan ere, Auzitegi Goreneko Bigarren Sailak, zehapen administratiboen eremuan bete-betean aplika daitekeen doktrina emanez, ebazpen askotan (besteak beste 1986ko maiatzaren 30ekoan _R. Ar. 2907_, 1988ko martxoaren 15ekoan _R. Ar. 2012_ eta 1991ko apirilaren 17koan _R. Ar. 2798_), honakoa adierazi du: "ustezko errugabetasuna behin-behineko egia da, aurkako froga-jarduketa batekin deusezta daitekeena, froga txikiena izanda ere aski eta egokia bada...". Hori, kasu honetan, agintaritzaren agenteak egindako salaketa-orrian zehazten da, berak zuzenean ikusi baitzuen arau-haustea; haren salaketak, gorago esandakoari jarraituz, ustezko egiazkotasuna du (iuris tantum) salatutako egitateei buruz, aurkako frogarik ez badago. Eta "kontua ez da, noski, inola ere txosten horiek egiazkotasun ustea dutenik, baizik eta froga elementuak direla... Administrazioak aski jo zuena zehapenak ezartzeko eta Sailak haiek berresteko, errekurtsogileak ez baitzuen haiek aldatzeko elementurik aurkeztu..." (Auzitegi Gorenaren 1997ko maiatzaren 21eko epaia _R. Ar. 4375_).

Bigarrena._Bestalde, egia da agintaritzaren agenteek egiten dituzten salaketak berehala jakinarazi behar direla, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 77. artikuluaren arabera. Baina, bidezko arrazoiak daudenean, geroago jakinarazten ahal dira eta arrazoiak salaketa-orrian agerrarazi behar dira (kasu honetan, arau-hauslea salaketaren tokian ez egotea).

Nolanahi ere, zehapen espedientearen hasiera 2002ko urtarrilaren 24an jakinarazi zitzaion, 48 zenbakiko udaltzainaren bitartez, eta interesatuak salaketa-orria sinatu nahi izan ez bazuen ere, tramitea betetzat eman daiteke.

Jakinarazpen horrek, legez xedaturik dagoenez, arau-haustearen preskripzio epearen etendura dakar (arau-hauste arinena hiru hilabeteko epea da, arau-hauste larriena sei hilabetekoa eta arau-hauste oso larriena urtebetekoa, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.1 artikuluak dioenez, martxoaren 24ko 19/2001 Legeak xedatutakoaren arabera idatzitako testuan), eta aldi berean hamabost egun balioduneko epea hasten da, salatuak alegazioak egin eta egokitzat jotzen dituen frogak proposatu ahal izan ditzan.

Alegazioak aurkeztutakoan edo alegazioak aurkezteko epe hori bukatzen denean ere preskripzio epeak ez du aurrera egiten, salbu eta zehapen-espedienteak hilabete baino luzaroago geldirik irauten duenean ustezko erantzuleari ezin egotz dakiokeen arrazoiren batengatik, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.1 artikuluan (in fine) eta Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132.2 artikuluan xedaturik dagoenez. Kasu honetan ez da horrelakorik gertatu.

Hirugarrena._Aurrekoa esanda, azpimarratu beharra dago, hala ere, kasu honetan Udalak ez duela frogatu arau-haustea Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorraren (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua) 91. artikuluko kasuetako batean egokitzen denik, zirkulazioa larriki oztopatzen duten gelditze edo aparkatze kasuetan alegia; ez eta erregelamendu bereko 94. artikuluan arau-hauste larritzat jotzen direnetan ere. Gogoan izan behar da urtarrilaren 30eko 116/1998 Errege Dekretuak, Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorra aldatu zuenak, indarra hartu zuenetik, minusbaliatuentzat soilik diren eremuetan aparkatzea arau-hauste arintzat jotzen dela, errege dekretu horren 94. artikuluko 2.d) eta 3. idatz-zatiak aplikatuz. Horrenbestez, Auzitegi honen iritziz, bidezkoa da isuna 60 eurora (9.983 pezeta) beheratzea, Legean dagoen graduazio irizpideari jarraituz.

Laugarrena._Azkenik, errekurtsogileak alegatu du ebazpen zehatzailearen zioak ez direla azaldu eta horregatik berak defentsarik eza jasan duela. Hori dela eta, gogorarazi behar da "administrazio egintzaren nondik norakoak hitz gutxi eta zehatzetan azaltzea" ez dela nahasi behar "zioak ez azaltzearekin" (AGren 1990eko abenduaren 12ko Epaia _R. Ar. 9918_). Zioak azaltzeko, jakina denez, aski da gertaerak eta ebazpenaren Zuzenbideko oinarriak labur azaltzea (Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 54.1 artikulua). Gainera, "ebazpena emateko inprimaki arautuak (ereduzkoak) erabiltzeak ez dakar inolako defentsa gabeziarik, baldin eta, oraingoan bezala, inprimakian gertaerak eta lege oinarriak argi eta zehatz jasotzen badira, erantzuteko aukera egon dadin" (AGren 1997ko maiatzaren 21eko Epaia _R. Ar. 4375_).

Azkenik, espedientea aztertu ondoren esaten ahal da legeak eskatzen dituen baldintza guztiak bete direla, funtsean, eta errekurtsogileari aukera eman zaiola ibilgailua nork gidatzen zuen esateko, bera ez bazen, eta bere defentsarako alegazioak aurkezteko, aipatu legearen 72 eta 79. artikuluetan ezarri bezala. Hortaz, bidezkoa da errekurtsoa zati batez onestea.

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: zati batez onetsi da aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak emandako ebazpen baten aurka jarri dena; ebazpen hori 5778/02 zenbakiko zehapen espedientean eman da, trafikoko arau-hauste larri baten ondorioz; isunaren zenbatekoa 60 eurora (9.983 pezeta) beheratuko da, arau-haustea arina delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren hogeita hamaikan._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko apirilaren 3an emandako 1504 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-4977 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Fernando Jara Lusarreta jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko uztailaren 4an emandako ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko 2001eko azaroaren 5ean emandako premiamendu-probidentziaren aurka jarria (13547/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1504 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren hiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-4977 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Fernando Jara Lusarreta jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko uztailaren 4an emandako ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko 2001eko azaroaren 5ean emandako premiamendu-probidentziaren aurka jarria (13547/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Alkatetzak 2002ko uztailaren 4an eman zuen ebazpen baten aurka, horren bidez ezetsi egin baitzen berraztertzeko errekurtso bat, borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Alkatetzak berak 2001eko azaroaren 5ean emandako premiamendu-probidentziaren aurkakoa. Isuna trafikoaren eta bide segurtasunaren arloko arauak hausteagatik ezarri zen, 13547/00 zenbakiko zehapen espedientean. Errekurtsogileak beraren iritziz bidezkoak diren alegazioak eta aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du; ez du erantsi aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostenik.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Udalak premiamendu prozeduran egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamendua onetsi duen uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuan dago (2001eko abuztuaren 10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, 97 zenbakikoan). Bada, dekretu horren 89. artikuluak dioenez, "1. Premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek izan daitezke: a) Zorraren ordainketa edo iraungipena; b) Preskripzioa; c) Gerorapena; d) Likidazioaren jakinarazpenik eza, deuseztapena edo etendura". Zio horiek, abenduaren 20ko 1684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean daudenen antzekoak, Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia _R. Ar. 544_, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa _R. Ar. 4934 eta 5454_, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sorrarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena._Espedientea azterturik ikusi dugunez, ez da gertatu Erregelamenduaren 89. artikuluko kasurik. Zehapen ebazpena behar bezala jakinarazi zitzaion interesatuari eta hark berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu zion Iruñeko Udalari. Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak errekurtso hori ezetsi zuen 2000ko azaroaren 23ko Ebazpenean. Azken ebazpen hori ere interesatuak errekurritu egin zuen Auzitegi honetan (gora jotzeko 01-1606 zenbakiko errekurtsoaren espedientea), eta Auzitegi honek errekurtsoa ezetsi zuen 2001eko abuztuaren 13ko 3724 Ebazpenaren bidez. Horrenbestez jurisdikzio bidea ireki zen.

Gainerakoan, udal administrazioaren bidea agorturik, ebazpen zehatzailea betearazle bilakatu zen (Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 138.3 artikulua). Hori dela eta, azpimarratu behar dugu Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtso hau jartzeak (gora jotzeko errekurtso "inpropioa", ez baita errekurtso hierarkikoa) ez duela artifizialki luzatzen udal administrazioaren bidea eta ezin duela inola ere eten isunaren betearazpena (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 339.1 artikulua, eta 279/1990 Foru Dekretuaren 8.2 artikulua, 173/1999 Foru Dekretuak aldatutako testuan). Horiek horrela, martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuak, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna onetsi zuenak, 84. artikuluan ezartzen duen borondatezko ordainketa epea iragan zenez isuna ordaindu gabe, Zuzenbideari erabat lotzen zaio isuna premiamendu bidez ordainaraztea, eta bai %20ko premiamendu-errekargua sortzea (Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 88 eta 90. artikuluak) eta berandutzagatiko korrituak sortzea ere (arau beraren 88 eta 98. artikuluak).

Hirugarrena._Azkenik, ez dugu antzeman zehapenaren preskripzioa gertatu denik. Jakina denez, zehapenek "beraiek zehazten dituzten legeetan xedatutakoaren arabera preskribatuko dute..." (prozedurari buruzko Legearen 132.1 artikulua). Arau juridiko horrek oraingoan Trafikoari buruzko Legera jotzeko agintzen digu; horren 81.2 artikuluak ondokoa dio: "Zehapenek, behin irmo direnean, urtebeteko epean preskribatuko dute, eta beraiek betearazteko jarduketengatik baizik ez dira etenen". Ildo beretik 30/1992 Legearen 132.3 artikuluak dioenez, "Zehapenek preskribatzeko epea ebazpen zehatzailea irmo bihurtu eta biharamunetik hasita zenbatu behar da".

Alabaina, "irmotasuna" da _Auzitegi Gorenaren 1987ko irailaren 26ko osoko bilkurako Autoan zehazten denez_ egintza edo erabaki baten egoera juridikoa, ezinezkoa delarik haren aurka errekurtso arruntik jartzea, ez administrazio bidean ez judizio bidean, berraztertzeko errekurtso berezia izan ezik. Beraz, behar ziren garaian eta moduan, lehendabizi zehapenaren aurkako berraztertze errekurtsoa, eta geroago, berraztertzeko errekurtso hori ezetsi zuen ebazpenaren aurka, Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu baitziren, jada ezin da esan zehapen hori irmo bihurtu zenik errekurtsoak ebazpenaren zain egon ziren bitartean, zeren eta, Auzitegi Gorenaren 1991ko maiatzaren 21eko epai batek adierazi (R. Ar. 4334) eta 1992ko maiatzaren 27koak berretsi zuen bezala (R. Ar. 3729), "ezin dira nahasi administrazio ebazpen baten irmotasuna eta administratuak bere errekurtsoa ezetsitzat jotzeko daukan ahalmena (...). Zehapen ebazpena ez dela irmoa auzi-errekurtso hau jarri izanak berak frogatzen du; eta irmoa izan gabe, nekez has zitekeen preskripzio epea zenbatzen". Hortaz, ebazpena irmoa izan arte ezin da hasi preskripzio epea.

Gainera, aipatu preskripzio-epea ezin da hasi harik eta Auzitegi honek gora jotzeko errekurtsoa ezesteko emandako ebazpena jakinarazten denetik bi hilabete iragan arte. Ez dugu inon ikusi ordainketa geroratu edo zatikatzeko baimena eman denik, ez zorra barkatu edo kitatu denik ere. Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa ezestea.

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Alkatetzaren ebazpen baten aurka jarria, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik kobratzeko Iruñeko Alkatetzak emandako premiamendu-probidentziaren aurkakoa (13547/00 zenbakiko zehapen espedientea); egintza horiek berretsi beharrekoak dira eta berretsi egin ditugu, Zuzenbidearekin bat datozelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren hogeita hamaikan._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko apirilaren 29an emandako 1774 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-5496 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Andrés Sepúlveda Muñoz jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko irailaren 16an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (961808/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1774 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren hogeita bederatzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-5496 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. Andrés Sepúlveda Muñoz jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko irailaren 16an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (961808/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Alkatetzak 2002ko irailaren 16an eman zuen premiamendu-probidentzia baten aurka. Probidentzia hori borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko eman zen. Isuna Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Legea urratzeagatik ezarri zen, 961808/01 zenbakiarekin instruitu zen zehapen espedientean. Errekurtsogileak egokitzat eta aplikagarritzat jotzen dituen alegazioak eta oinarri juridikoak azaldu ditu eta, azkenik, errekurritutako egintza deusezta dadila eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Udalak premiamendu prozeduran egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamendua onetsi duen uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuan dago (2001eko abuztuaren 10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, 97 zenbakikoan). Bada, dekretu horren 89. artikuluak dioenez, "1. Premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek izan daitezke: a) Zorraren ordainketa edo iraungipena; b) Preskripzioa; c) Gerorapena; d) Likidazioaren jakinarazpenik eza, deuseztapena edo etendura". Zio horiek, abenduaren 20ko 1684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean daudenen antzekoak, Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia _R. Ar. 544_, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa _R. Ar. 4934 eta 5454_, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sorrarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena._Udalak igorritako agirietan ikusi dugunez, kasu honetan Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 89. artikuluko 1.d) idatz-zatian ageri den balizkoa gertatu da. Izan ere, espedientean ez dago jasorik zehapen ebazpena interesatuari behar bezala jakinarazi zaionik, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 58 eta 59. artikuluetan agintzen duen moduan, alegia.

Zehazki, interesatuak babes gabezia nabarmena jasan du, ez baitago egiaztaturik salaketa jakinarazteko bi saioak "ordu desberdinetan" egin zirenik, prozedurari buruzko Legearen 59.2 in fine artikuluak agintzen duen moduan (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emandako idazkeran). Saio horiek Posta Zerbitzuaren bidez egin ziren, interesatuaren azken helbide ezagunean _Divina Pastora kalea, 11-3. D, Antsoain (Nafarroa)_, 2002ko otsailaren 18an eta 21ean, biak ere ordu berean (11:00etan). Horri dagokionez, gehitu nahi dugu, eztabaidagaia zehazte aldera, legearen aurreikuspena ez dela betetzen, Auzitegi honen iritziz, hirurogei minututik beherako aldea dagoenean jakinarazpen saioak egin diren orduen artean.

Izan ere, Auzitegi Gorenak 1998ko otsailaren 11ko Epaian (R. Ar. 1371) adierazi zuenez, "Administrazioak herritarrei egiten dizkien jakinarazpen, agindei edo epatzeak akastunak direnean, gerta liteke herritarrek beren defentsarako eskubidea murrizten dien egoeran aurkitzea, ez baitute behar adina informazio jasotzen beren eskubide subjektiboei eragiten dien egintza bati buruz; eta, ondorioz, administrazio-eremuko babes gabezia horrek murriztu eginen du epaileen babes eraginkorra jasotzeko eskubidearen erabilera, Auzitegira jo eta egintza berriro azter dadila eskatzea galarazten baitu. Hori dela eta, sala honek, 1987ko apirilaren 30eko epaian (R. Ar. 2655) honakoa esan zuen: "Zalantzarik gabe, prozesuari edo prozedurari buruzko legeek organo erabakitzaileen eta auzian diharduten alderdien arteko berriemate egintzei (jakinarazpen, epatze, agindei eta abarrekoak) ezarri dizkieten mekanismo eta berme guztien helburu bakarra berriemate hori egiaz gauzatu dela bermatzea baino ez da, edo, fikzio juridikoan, hori gertatu egin dela edo ez, inguruabar jakin batzuetan. Horregatik guztiagatik, prozeduren antolamendu modernoetan betekizun horiek eragingarritasunaren mugetaraino eta gainerakoen interesek ahalbidetzen duten tokiraino eramaten dira. Auzitegien jurisprudentzian muturreraino eramaten da egintza horien formalismoa, prozeduraren ikuskera berrietan nagusitu diren informalismorako korronteen aurka".

Ukaezina da, bestalde, ediktu bidezko jakinarazpena salbuespenezko bidea dela eta horretara jo baino lehen "zentzuzko aukera guztiak" agortu behar direla "jakinarazpena interesatuari berari emateko" (ikusi AGren 1997ko martxoaren 6ko Epaia; R. Ar. 2404/97). Izan ere, jakinarazpen-mota hori "legezko fikzioa" baita (AGren 1997ko abenduaren 12ko Epaia; Legearen intereserako kasazio errekurtsoa; R. Ar. 2264/98). Konstituzio Auzitegia behin eta berriz irizpide horrekin bat etorri da bere doktrinan (ikusi, beste askoren artean, KAren 1995eko abenduaren 11ko Epaia, 2000ko martxoaren 13koa eta urriaren 2koa eta 2002ko urtarrilaren 14koa). Oraingoan, nekez esan liteke jakinarazpena interesatuari berari emateko aukera guztiak agortu direnik; saio guztiak ia ordu berean egin ziren, Legeak aintzat hartzen duen eta denok dakigun gizarteko errealitate bat kontuan hartu gabe, alegia, etxe askotan etxeko guztiek kanpoan lan egiten dutela.

Azkenik, zehatzeko egintza preskribaturik zegoen eta preskripzioa ofizioz aintzatetsi beharrekoa zen. Jurisprudentziak behin eta berriz ohartarazi duen bezala, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (guztien adibide gisa, AGren 1996ko urriaren 18ko Epaia _R. Ar. 7277_). Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa baiestea.

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Alkatetzak emandako premiamendu-probidentziaren aurkakoa (961808/01 zenbakiko zehapen espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren hogeita hamaikan._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko maiatzaren 14an emandako 1939 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 03-0018 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Iker Martín Medina jaunak jarri zuen, Barañaingo Udaleko Alkatetzak 2002ko azaroaren 18an eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Alkatetzak berak 2002ko abuztuaren 1ean emandako ebazpenaren aurkakoa (678/02 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1939 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hamalauan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 03-0018 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Iker Martín Medina jaunak jarri du errekurtso hori, Barañaingo Udaleko Alkatetzak 2002ko azaroaren 18an eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Alkatetzak berak 2002ko abuztuaren 1ean emandako ebazpenaren aurkakoa (678/02 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu da Barañaingo Alkatetzak 2002ko azaroaren 18an emandako ebazpen baten kontra, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, Alkatetzak berak 2002ko abuztuaren 1ean eman zuen zehapen ebazpen baten aurkakoa, zeinaren bidez 96 euroko (15.973 pezeta) isuna ezarri baitzuen trafikoko arau-hauste larria egiteagatik, alegia, ibilgailua debekatutako tokian aparkatuz ibilgailuen trafikoa larriki eragozteagatik (Erdiko Hiribidea, 24), antolamendu juridikoa urratzen zela. Errekurtsogileak egoki iruditzen zaizkion alegazioak egin ditu eta, beraren ustez aplikatu behar diren oinarriak azaldu ondoren, zehapena deusezta dadila eskatu du.

2. Barañaingo Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Salatutako gertaerak zeharo egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluak xedatzen duenez, trafikoa zaintzeko ardura duten agintaritzaren agenteek eginiko salaketek egiazkotasun ustea dute eta salatutako gertaeren fede ematen dute, baldin eta kontrako frogarik ez badago.

Interesatuak aukera izan zuenean ez zuen alegaziorik aurkeztu salaketaren aurka; horregatik, ez zen beharrezkoa izan salatzaileak Bide Segurtasunari buruzko Legearen 79.2 artikuluan aipatzen den berrespena egitea. Errekurtsoko bidean ere interesatuak ez du kontrako frogarik ekarri, salaketa ez zitzaiola jakinarazi eta ebazpenak ziorik ez duela adierazi besterik ez du egin. Beraz, garbi dago zehapen espedientea eragin zuen arau-haustea egin zela.

Bigarrena._Bestalde, errekurtsogileak besterik badio ere, salaketa jakinarazi egin zioten udal biltegira joan zenean ibilgailuaren bila, Udalaren Garabi Zerbitzuak hara eraman baitzuen. Salaketa jakinarazi zion udaltzainak bere burua identifikatu zuen 2 zenbakiarekin eta interesatuak ez zuen sinatu nahi izan salaketa-orria, baina hori ez zen oztopo izan tramitea betetzat emateko.

Jakinarazpen horrek, legez xedaturik dagoenez, arau-haustearen preskripzio epearen etendura dakar (arau-hauste arinena hiru hilabeteko epea da, arau-hauste larriena sei hilabetekoa eta arau-hauste oso larriena urtebetekoa, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.1 artikuluak dioenez, martxoaren 24ko 19/2001 Legeak xedatutakoaren arabera idatzitako testuan), eta aldi berean hamabost egun balioduneko epea hasten da, salatuak alegazioak egin eta egokitzat jotzen dituen frogak proposatu ahal izan ditzan.

Alegazioak aurkeztutakoan edo alegazioak aurkezteko epe hori bukatzen denean ere preskripzio epeak ez du aurrera egiten, salbu eta zehapen-espedienteak hilabete baino luzaroago geldirik irauten duenean ustezko erantzuleari ezin egotz dakiokeen arrazoiren batengatik, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.1 artikuluan (in fine) eta Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132.2 artikuluan xedaturik dagoenez. Kasu honetan ez da horrelakorik gertatu.

Hirugarrena._Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.4 artikuluak (19/2001 Legeak emandako testuan) xedatzen duenez, "Arau-hauste larriak dira lege honetan tipifikaturiko egintza hauek: d) Arriskua sortu edo trafikoari traba egiten zaion tokian ibilgailua gelditzea edo aparkatzea, erregelamenduz arau-hauste larria baita". Oraingo honetan, Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorrak (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua) 91.2.m artikuluan deskribatzen duen arau-hauste larria salatu da.

Gainerakoan, arau-hauste larriak egiteagatik 92 eurotik (15.308 pezeta) 301 eurora (50.082 pezeta) bitarteko isuna ezar daiteke, legezko arau beraren 67.1 artikuluaren arabera, eta oraingoan 96 euroko (15.973 pezeta) isuna jarri da, behar bezala graduatutako zenbatekoa, Auzitegi honen iritziz.

Laugarrena._Azkenik, errekurtsogileak alegatu du ebazpen zehatzailearen zioak ez direla azaldu eta horregatik berak defentsarik eza jasan duela. Hori dela eta, gogorarazi behar da "administrazio-egintzaren nondik norakoak hitz gutxi eta zehatzetan azaltzea" ez dela nahasi behar "zioak ez azaltzearekin" (AGren 1990eko abenduaren 12ko Epaia _R.Ar. 9918_). Zioak azaltzeko, jakina denez, aski da gertaerak eta ebazpenaren Zuzenbideko oinarriak labur azaltzea (Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 54.1 artikulua). Gainera, "ebazpena emateko inprimaki arautuak (ereduzkoak) erabiltzeak ez dakar inolako defentsa gabeziarik, baldin eta, oraingoan bezala, inprimakian gertaerak eta lege-oinarriak argi eta zehatz jasotzen badira, erantzuteko aukera egon dadin" (AGren 1997ko maiatzaren 21eko Epaia _R.Ar. 4375_).

Azkenik, espedientea aztertu ondoren esaten ahal da legeak eskatzen dituen baldintza guztiak bete direla, funtsean, eta errekurtsogileari aukera eman zaiola ibilgailua nork gidatzen zuen esateko, bera ez bazen, eta bere defentsarako alegazioak aurkeztu eta frogak proposatzeko, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 72 eta 79. artikuluetan ezarri bezala. Hortaz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Barañaingo Udaleko Alkatetzaren ebazpen baten aurka jarria, horren bidez berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzen, Alkatetzak berak trafikoko arau-hauste batengatik isuna ezartzeko eman zuen ebazpenaren aurkakoa (678/02 zenbakiko zehapen espedientea); ebazpen horiek berretsi beharrekoak dira eta berretsi egin ditugu, Zuzenbidearekin bat datozelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren hogeita hamaikan._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko maiatzaren 20an emandako 2022 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 03-0083 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, María Esperanza Latasa Azanza andreak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko irailaren 16an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (33654/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"2022 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 03-0083 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. María Esperanza Latasa Azanza andreak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko irailaren 16an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (33654/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Alkatetzak emandako premiamendu-probidentziaren aurka (zehapen espedientearen zenbakia goian aipatu da). Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri dio Auzitegi honi.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Udalak premiamendu prozeduran egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamendua onetsi duen uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuan dago (2001eko abuztuaren 10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua). Bada, dekretu horren 89,1 artikuluak dioenez, "Premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek izan daitezke: a) Zorraren ordainketa edo iraungipena; b) Preskripzioa; c) Gerorapena; d) Likidazioaren jakinarazpenik eza, deuseztapena edo etendura". Aurkapenaren zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia _R. Ar. 544_, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa _R. Ar. 4934 eta 5454_, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sorrarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena._Espedientean ikusi dugunez, kasu honetan Erregelamenduaren 89.1 artikuluko d) idatz-zatian azaltzen den balizkoa gertatu da. Izan ere, zehapen ebazpena errekurtsogileari ez zaio antolamendu juridikoak jakinarazpenetarako ezarritako bermeekin jakinarazi.

Horri dagokionez, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen Legearen 59.2 artikuluak xedatutakoaren arabera, "ezinezkoa gertatzen bada inork jakinarazpena hartzea, inguruabar hori espedientean agerraraziko da, jakinarazpen saioaren eguna eta ordua ere jasoko dira, eta bigarren eta azken saioa eginen da, ordu desberdinetan, hurrengo hiru egunetan".

Komeni da zerbait azpimarratzea: legearen agindu horren esanahia zehaztu nahirik, Auzitegi honek jakinarazpen saioak ordu desberdinetan egin direla onartzen du baldin eta gutxienez 60 minutuko aldea badago jakinarazpena interesatuari berari emateko saio huts eginak egin diren orduen artean; horrela, bigarren ahaleginean aukera gehiago izaten baita interesatuaren etxean jakinarazpena hartuko duen norbait aurkitzeko, baina aldea laburragoa denean (15-20 minutukoa, adibidez), gure iritziz, bigarren ahaleginean ezer gutxi aldatzen da eta ez da betetzen arauaren helburua.

Udalak Auzitegi honi igorritako dokumentazioan ageri denez, ebazpen zehatzailea jakinarazteko ediktua argitaratu aurretik interesatuari berari jakinarazpena egiteko saioak egin ziren bi egunetan, baina orduen arteko aldea 5 minutukoa baino ez zen izan (lehenbiziko saioa 2002ko martxoaren 18an 10:55.ean egin zen eta bigarrena 2002ko martxoaren 20an 11:00etan). Beraz, ez da bete Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen Legearen 59.2 artikuluak agintzen duena, eta horregatik saioak ez dira baliozkoak, ez dituztelako biltzen antolamendu juridikoak eskatutako gutxieneko bermeak. Horrenbestez, ediktu bidezko jakinarazpenak ere ez du indarrik, jakinarazpenak egiteko ordezko bide hori salbuespen gisa erabili beharrekoa baita. Ildo horretan aipatzekoa da Konstituzio Auzitegiak ediktu bidezko jakinarazpenei buruz eman duen doktrina, besteak beste 1995eko abenduaren 11ko Epaian eta 2002ko urtarrilaren 14koan ezarritakoa: "(...) ediktua prozesuko gertaeren berri emateko ordezko eta salbuespenezko bidea da. Beraz, ediktura jo aurretik agortu egin behar dira gertaeren berri emateko ohiko bideak, hartzaileari berme hobeak eta jakinarazpena hartzeko segurtasun handiagoa eskaintzen dizkiotenak, eta ediktua argitaratzeko agintzen duen epai-organoak ziur jakin behar du, arrazoizko irizpideetan oinarrituta, ez dagoela jakiterik interesatua non den edo zein helbide duen eta horregatik alferrik dela prozesuko ohiko komunikazio bideak erabiltzen saiatzea". Aztergai dugun kasuan ezin da esan ohiko komunikazio bideak agortu direnik, ezta antolamendu juridikoak eskatutako bermeak eskaini direnik ere (zehazki, Guztiendako Administrazioa arautzen duen Legearen 59.2 artikuluak eskatutako bermeak), egintzari buruzko ediktua argitaratu baino lehen. Egintzaren jakinarazpen akastunaren ondorio nagusia egintzaren eraginkortasunik eza da; izan ere, egintza baliozkoa da baina ez eraginkorra; horren haritik, Auzitegi Gorenaren 1992-3-3ko Epaiak (R. Ar. 1992/1775) honela dio: "administrazio-egintzaren jakinarazpena ez da egintza baliozkoa izateko baldintza, are gutxiago egintzaren existentziarako baldintza, baizik eta interesatuari begira egintza eraginkorra izateko baldintza; beraz, interesatuak egintzaren berri jakin eta gero egintzak ondorioak ekarriko ditu".

Kasu hau dela eta, Auzitegi Gorenaren 1996ko urriaren 11ko eta urriaren 18ko epaiak ere aipagarriak dira (hurrenez hurren, R. Ar. 7262 eta 7277): "prozesu edo prozedurari buruzko legeek organo erabakitzaileen eta auzian diharduten alderdien arteko berriemate egintzei (jakinarazpen, epatze, agindei eta abarrekoak) ezarri dizkieten mekanismo eta berme guztien helburu bakarra berriemate hori egiaz gauzatu dela bermatzea baino ez da, edo, fikzio juridikoan, hori gertatu egin dela edo ez, inguruabar jakin batzuetan. Agiriaren kopia edo aldakia ematea, jasotzaileak sinatzea, horren identitatea, edo ediktuen argitalpena eta abar, kanpoko zeinuak baino ez dira, eta, nolabait, norbaitek jakin beharrekoa jakin duela adierazten dute. Hori defentsarako eskubideari dago lotuta eta, ondorioz, berme osoekin egin behar da. Horregatik guztiagatik, prozeduren antolamendu modernoetan betekizun horiek eragingarritasunaren mugetaraino eta gainerakoen interesek ahalbidetzen duten tokiraino eramaten dira. Auzitegien jurisprudentzian muturreraino eramaten da egintza horien formalismoa, prozeduraren ikuskera berrietan nagusitu diren informalismorako korronteen aurka".

Aurreko guztiaren ondorioz, zehatzeko ekintzak preskribatu egin du, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.1 artikuluan arau-hausteen preskripziorako ezarritako epea iragan baita, zeren eta, Auzitegi Nagusiak jurisprudentzian behin eta berriz esan duen bezala, "(...) ezin zaie preskripzio-epea eteteko indarrik egotzi formazko akatsak dituzten edo eraginik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei (...)". (Besteak beste, 1996ko urriaren 11ko eta 18ko epaiak, R.Ar. 7262 eta R.Ar. 7277). Bidezkoa da, horrenbestez, gora jotzeko errekurtso hau baiestea.

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, María Esperanza Latasa Azanza andreak jarria, trafikoko isun baten ziozko zorra ordainarazteko Iruñeko Alkatetzak emandako premiamendu-probidentziaren aurka; egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren hogeita hamaikan._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko maiatzaren 27an emandako 2162 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 03-0102 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, José Luis Oneca Eransus jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko irailaren 19an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (570308/02 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"2162 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita zazpian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 03-0102 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. José Luis Oneca Eransus jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko irailaren 19an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (570308/02 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Alkatetzak 2002ko irailaren 19an emandako premiamendu-probidentzia baten aurka jarri da; premiamendu-probidentzia hori interesatuari trafikoko isun bat ordainarazteko eman zen, ez baitzuen ordaindu borondatezko epean. Isuna 570308/02 zehapen espedientearen ondorioz ezarri zen. Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deuseztatzeko eskatu du.

2. Auzitegi honetako buruak emandako probidentziaren bitartez errekurtsoa aipatu Udalari igorri zitzaion, administrazio espedientea edo haren kopia diligentziaduna igor zezan. Hartan, errekurtsogileari bertaratzeko egin zitzaizkion jakinarazpenak, eta, egoki jotzen bazuen, errekurritutako egintza justifikatzeko txostena edo alegazioak bildu behar zituen; aipatu Udalak hori guztia egin du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legearen (Nafarroako Zerga Lege Orokorra) 128. artikuluan eta uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren (Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamendua onetsi duen dekretua) 89. artikuluan dago. Bada, xedapen horien arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) zorraren ordainketa edo iraungipena; b) preskripzioa; c) gerorapena; d) likidazioaren jakinarazpenik eza, deuseztapena edo etendura. Zio horiek (Estatuko araudian jasotakoen antzekoak; Zerga Lege Orokorraren 138. artikulua eta Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 99. artikulua) Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia _R. Ar. 544_, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa _R. Ar. 4934 eta 5454_, besteak beste), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra administrazio publikoekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sorrarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena._Espedientea aztertuta, hona ondorioa: ez da gertatu Tributuei buruzko Foru Lege Orokorreko eta Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari Buruzko Erregelamenduko adierazi diren artikulu horietan ezarritako kasuetatik bakarra ere. Zehapen ebazpena behar bezala jakinarazi zitzaion errekurtsogileari 2002ko uztailaren 1ean, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatua) 58 eta 59. artikuluetan agintzen duen moduan, posta ziurtatuaren bitartez, salaketa jakinarazi zen helbide berean _Entrecaminos, C 3, Zizur (Nafarroa)_. Jakinarazpena jaso zuenak postariaren aurrean honela identifikatu zuen bere burua: Consuelo P. andrea, NAN 15.789.983, interesatuaren langilea.

Horiek horrela, zehapena irmoa eta onartua izan zen, behar zen garaian eta eran ez baitzitzaion errekurtsorik egin. Beraz, ekar zitzakeen ondorio guztiak ekarri ditu.

Bestalde, udal administrazioko bidean irmotu zenean, ebazpen zehatzailea betearazle bilakatu zen (30/1992 Legearen 138.3 artikulua); horrela, bada, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 84. artikuluak (martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilea) aipatzen duen borondatezko ordainketa-epea iraganik, isuna ordaindu gabe zegoenez, indarra zuen legeriari jarraituz Udalak premiamendu bidez ordainarazi zuen isuna, gehi %20ko errekargua (Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 90. artikulua) eta berandutzagatiko korrituak (arau beraren 98 artikulua).

Hirugarrena._Gainerakoan, ez dago antzematerik, esku artean dugun kasuan, preskripzioaren institutu juridikoa gertatu denik, zeren eta orain errekurritzen den premiamendu-probidentzia 2003ko urtarrilaren 7an jakinarazi baitzitzaion errekurtsogileari, haren aurka gora jotzeko errekurtso hau jarri zuen egunean hain zuzen ere, eta artean ez zen urtebete zehapena irmoa zela (BSLren 81.2 artikulua). Egia da premiamendu-probidentzia 148/02 Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zela, abenduaren 9an; baina, espedientetik ondorioztatu dugunez, argitalpen horretan ez zen bete Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak _urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatua_ 58 eta 59. artikuluetan agintzen duena, hots, ediktua argitaratu aurretik bi saio egitea jakinarazpena interesatuari emateko, salbu eta interesatuaren izena edo helbidea ezezaguna denean; kasu honetan ez da hala izan, eta jakinarazle bakar baten sinadurak ez du modu sinesgarrian frogatzen ediktua argitaratu aurretik jakinarazpena interesatuari emateko aginduzko bi saio horiek egin zirenik. Ediktu bidezko jakinarazpena, bestalde, Legean salbuespenezko bide gisa ezarri da eta ez ditu zuzentzen aurrez egindako akatsak. Horregatik, argitalpen horrek ez du eraginkortasunik harik eta interesatuak jakinarazi behar zitzaion egintzaren edukiaren eta eraginaren jakitun dela erakutsi arte, hori adierazten duen jarduketaren bat eginez, edo bidezko errekurtsoa jarri arte _30/1992 Legearen 58.3 artikulua_. Hala bada, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun baten ondorioz egindako zorra betearazpen bidetik kobratzeko Iruñeko Alkatetzak 2002ko irailaren 19an emandako premiamendu-probidentziaren aurkakoa (570308/02 zenbakiko zehapen-espedientea); egintza hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren hogeita hamaikan._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko maiatzaren 27an emandako 2151 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 03-0292 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Ignacio Iribarren Sotil jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko abuztuaren 21ean emandako ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko Alkatetzak berak 2001eko ekainaren 4an emandako bahitura-diligentziaren aurka jarria (21210/99 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"2151 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita zazpian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 03-0292 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Ignacio Iribarren Sotil jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko abuztuaren 21ean emandako ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko Alkatetzak berak 2001eko ekainaren 4an emandako bahitura-diligentziaren aurka jarria (21210/99 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtsoa jarri da Iruñeko Udalak berraztertzeko errekurtso bati erantzunez 2002ko abuztuaren 21ean eman zuen ezespen ebazpenaren aurka. Oraingo errekurtsogileak berak aurkeztu zuen berraztertzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko diru-biltzaile exekutiboak 2001eko ekainaren 4an emandako bahitura-diligentzia baten aurka, horren bidez 20.053 pezeta atxiki baitziren, Nafarroako Gobernuak Ignacio Iribarren Sotil jaunari zerga itzulketan eman behar zizkionak. Iruñeko Udalak interesatuaren aurkako premiamendu-prozedura zuen hasia, interesatuak ez zuelako borondatezko epean ordaindu trafikoko isun bat, 21210/99 zenbakiko zehapen espedientean ezarria, eta hortik sortu zen zorra. Errekurtsogileak, aplikagarritzat jotzen dituen oinarri juridikoak azaldu ondoren, premiamendu bidea ez dela zuzena adierazteko eskatu dio Auzitegi honi.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du, eta errekurritutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Premiamenduzko prozeduran ondasun jakin batzuk bahitzeko erabakia tresna bat baino ez da prozedura horrek helburu duena lortzeko, baina ezin ukatuzko eragina du ondasun horien jabeen eskubideen gainean. Horrek berez daukan pisuarengatik, babes errekurtso independentea jartzen ahal da erabaki horren aurka; horrek ez du esan nahi bide horretatik denbora mugarik gabeko aukera zabaldu behar denik mota guztietako arrazoiak planteatzeko; izan ere, aukera hori zabalik dago "bakar-bakarrik ekintzak duen helburuarekin bat ez datozen ekintzei dagokienez" (AGren 1992ko azaroaren 10eko epaia, R. Ar. 8675). "(...) premiamendu prozeduran eztabaidatu ezineko kontua da (...) likidazioen arauzko jakinarazpenik eza; akats hori premiamendu-probidentzia aurkatuz baliarazten ahal da, eta ez geroagoko egintzak aurkatzeko unean, hura irmoturik badago", gaineratzen da aipatu epaian. Horrek, hala ere, ez du galarazten interesatuak, Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko 99.2 artikuluaren babesean, premiamenduzko probidentziarik ez izatea salatzeko daukan eskubidea, halakorik gertatu bada (abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretua).

Bestalde, jakina da bahitura diligentzia guztiak aurreko egintza bat betetzeko egintzak direla, ez besterik (TEACen 1996ko urriaren 24ko ebazpena _R.Ar. 1639_), eta lehenbizikoak bigarrenaren aurretik dagoela eta hura justifikatzen duela (bahitura-probidentzia); horrek, printzipioz, tresna izaera duenez (edo tramite hutsezkoa _Extremadurako Auzitegi Nagusiaren 1991ko otsailaren 25eko Epaia_), ezin da jurisdikzio errekurtsorik aurkeztu, ez eta, horren ondorioz, Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsorik ere. Hala eta guztiz ere, horrelako egintzak aurkatzeko aukera "azken finean, egintza horiek interesdunarengan sor dezaketen indefentsio egoeraren baitan daude" (Auzitegi Gorenaren Epaia, 1997ko apirilaren 19koa _R. Ar. 3151_).

Bigarrena._Espedientea azterturik, kasu honetan Tributuei buruzko Lege Orokorraren 138. artikuluko f) idatz-zatian eta Erregelamenduaren 99. artikuluko 2. idatz-zatian aurreikusten den kasua gertatu dela ikusi dugu. Espedienteetan ez da ageri orain errekurritu den bahitura-diligentziaren iturri izan zen premiamendu-probidentzia, Iruñeko Alkatetzak 2000ko martxoaren 13an eman zuena, errekurtsogileari behar bezala jakinarazi zitzaionik, hau da, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeak (azaroaren 26ko 30/92 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatua) 58 eta 59. artikuluetan agintzen duen moduan; ondorioz, garbi dago interesatua defentsarik gabeko egoeran aurkitu zela. Zehazki, jakinarazle bakar baten sinadurak ez du modu sinesgarrian frogatzen jakinarazpena interesatuari berari emateko aginduzko bi saioak egin zirenik ediktu bidezko jakinarazpena argitaratu aurretik (2000ko 127. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 20an, eta Berriozarko Udalaren ediktu oholean paratu).

Ediktu bidezko jakinarazpena, bestalde, Legean salbuespenezko bide gisa ezarri da; hots, jakinarazpena interesatuari berari emateko zentzuzko aukera guztiak agortu behar dira ediktuaren bidetik jo baino lehen, zeren jakinarazpen-mota hori, izatez, legezko fikzioa baita. Nafarroako epai-organoek horrela adierazi izan dute, bere eginez Konstituzio Auzitegiak gai honi buruz 1995eko abenduaren 11ko Epaian eman zuen doktrina, gerora beste epai askotan sendotu duena, hala nola 2000ko martxoaren 13koa, urriaren 2koa eta urriaren 30ekoa (RTC 65, 232 eta 254, hurrenez hurren) edo 2002ko urtarrilaren 14koa (RTC1).

Nekez esan daiteke kasu honetan jakinarazpena interesatuari berari emateko zentzuzko aukera guztiak agortu direnik, ahaleginak ez baitira erabat egiaztatu.

Hirugarrena._Azkenik, komeni da aurrekoari ohar bat gehitzea: behar bezala jakinarazi ez den premiamendu-probidentzia interesatuak jakiterik izan ez duen egintza da eta haren ondorioz interesatuaren legezko interesei kalte egin zaie. Horregatik, egintza horrek ez du eraginkortasunik, zeren eta "administrazio-egintzaren jakinarazpena ez da egintza baliozkoa izateko baldintza, are gutxiago egintzaren existentziarako baldintza, baizik eta, besterik gabe, egintzak interesatuarengan eragina izateko baldintza; izan ere, egintzak ondorioak izanen ditu behin interesatuak haren berri jakin eta gero". (AGren 1992ko martxoaren 3ko Epaia, R. Ar. 1775).

Ildo horretan Auzitegi Gorenaren 1996ko urriaren 11ko eta 18ko epaiak aipatzen ahal dira (hurrenez hurren, R. Ar. 7262 eta 7277): "Prozesuari edo prozedurari buruzko legeek organo erabakitzaileen eta auzian diharduten alderdien arteko berriemate egintzei (jakinarazpen, epatze, agindei eta abarrekoak) ezarri dizkieten mekanismo eta berme guztien helburu bakarra berriemate hori egiaz gauzatu dela bermatzea baino ez da, edo, fikzio juridikoan, hori gertatu egin dela edo ez, inguruabar jakin batzuetan. Agiriaren kopia edo aldakia ematea, jasotzaileak sinatzea, horren identitatea, edo ediktuen argitalpena eta abar, kanpoko zeinuak baino ez dira, eta, nolabait, norbaitek jakin beharrekoa jakin duela adierazten dute. Hori defentsarako eskubideari dago lotuta eta, ondorioz, berme osoekin egin behar da. Horregatik guztiagatik, prozeduren antolamendu modernoetan betekizun horiek eragingarritasunaren mugetaraino eta gainerakoen interesek ahalbidetzen duten tokiraino eramaten dira. Auzitegien jurisprudentzian muturreraino eramaten da egintza horien formalismoa, prozeduraren ikuskera berrietan nagusitu diren informalismorako korronteen aurka".

Bestalde, zehapenaren preskripzio epea (Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.2 artikulua) ez zen eten eta burutu egin zen, zeren eta, aipatu epaietara itzuliz, "ezin zaie preskripzio-epea eteteko indarrik egotzi formazko akatsak dituzten edo eraginik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei". Bidezkoa da, horrenbestez, errekurtsoa baietsi eta bi egintzak deusezak eta ondoriorik gabeak direla adieraztea, bai berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen ebazpena, orain inpugnatzen dena, eta bai haren jatorria izan zen bahitura-diligentzia ere.

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Alkatetzak 2002ko abuztuaren 21ean emandako ebazpen baten aurka aurkeztua, horren bitartez berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzen, oraingo errekurtsogileak berak aurkeztua, Iruñeko Udaleko diru-biltzaile exekutiboak 2001eko ekainaren 4an emandako bahitura-diligentzia baten aurka (erreferentzia: 21210/99 zenbakiko zehapen espedientea); bi egintza horiek deuseztatu beharrekoak dira eta hala egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoak direlakoan.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren hogeita hamaikan._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko ekainaren 12an emandako 2456 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 03-0657 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Francisco Valencia Arboniés jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udalak 2002ko apirilaren 8an eman zuen bahitura-diligentziaren aurka (15979/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"2456 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren hamabian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 03-0657 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. Francisco Valencia Arboniés jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udalak 2002ko apirilaren 8an eman zuen bahitura-diligentziaren aurka (15979/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtsoa jarri da Iruñeko Udaleko diruzainak 2002ko apirilaren 8an emandako bahitura-diligentzia baten aurka, zeinaren bidez zordunari zorraren printzipala, premiamenduagatiko errekargua, korrituak eta kostuak kobratzeko adina ondasun bahitzeko agindu baitzen, Nafarroako Gobernuak interesatuari eman behar zizkion zerga-itzulketa, diru-laguntza eta kredituei helduz. Hori guztia, borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko egindako premiamendu espedientearen ondorioz (15979/00 zenbakiko zehapen espedientea). Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, betearazpidez ordainaraztea ez dela zuzena adierazteko eskatu dio Auzitegi honi.

2. Iruñeko Udalak espedientea bidali du eta bere jarduketaren aurrekariak erantsi ditu; aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena ere erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Lehendabizi aztertu behar da ea kasu honetan egiaztaturik ote dagoen toki entitateen egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izateko antolamendu juridikoak ezarritako formazko betekizunak bete direla. Horrela ez balitz ezin genuke aztertu arazoaren muina. Izan ere, errekurtso bat ebazteko orduan, aztergai nagusiarekin batera, ordena publikoarekin zerikusia duten beste batzuk egon daitezke. Horrelakoak aurretik aztertu eta ebatzi behar dira eta gerta liteke horiek oztopo izatea aztergai nagusiari ekiteko. Lehentasuneko aztergai horietako batzuk errekurtsoa ez onartzeko arrazoiak dira. Ofizioz antzematen ahal dira eta lehentasuna dute baita zuzenbide osoko deuseztasun-alegazioen aldean ere (AGren 1989ko abenduaren 26ko Epaia _R. Ar. 8986_, 1993ko urriaren 6koa _R. Ar. 7222_, 1997ko otsailaren 18koa eta urriaren 23koa _R. Ar. 1106 eta 7629_, eta 1998ko urtarrilaren 14koa _R. Ar. 564_).

Bigarrena._Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337.1 artikuluan xedaturik dagoenez, aurkatu nahi den egintza jakinarazten edo argitaratzen den egunaren ondorengo hilabetean aurkeztu behar da gora jotzeko errekurtsoa, baldin eta berariazkoa bada. Legezko manu horrekin bat, Nafarroako Toki Entitateen egintza eta erabakiei aurka egiteko Erregelamendua onetsi zuen urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuak, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaz emandako idazkeran, hau xedatzen du 22,1. artikuluan: "ebazpenean gora jotzeko errekurtsoa onartezina dela adieraziko da kasu hauetan: (...) e) Errekurtsoa jartzeko epea iragana denean".

Kasu honetan, hemen errekurritutako egintza 2002ko abuztuaren 12an jakinarazi zen, Posta Zerbitzuaren bidez, legezko baldintzak betez (interesatuak berak jaso eta sinatu zuen jakinarazpena). Gora jotzeko errekurtsoa 2003ko urtarrilaren 30ean aurkeztu zen, horretarako legez ezarritako epea bukatuta zegoenean. Ondorioz, bidezkoa da errekurtsoa onartezina dela adieraztea.

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: ez dela onartu behar, garaiz kanpokoa izateagatik, aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko diruzainak emandako bahitura-diligentzia baten aurka jarria (15979/00 zenbakiko zehapen espedientea).

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren hogeita hamaikan._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko ekainaren 16an emandako 2504 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 03-0739 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Ana María Sanz Rionda andreak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Tuterako Udaleko Alkatetzak 2002ko azaroaren 27an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (1237/02 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"2504 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren hamaseian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 03-0739 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. Ana María Sanz Rionda andreak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Tuterako Udaleko Alkatetzak 2002ko azaroaren 27an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (1237/02 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Tuterako Alkatetzak 2002ko azaroaren 27an eman zuen premiamendu-probidentzia baten aurka. Probidentzia hori borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko isun bat ordainarazteko eman zen. Isuna Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Legea urratzeagatik ezarri zen, 1237/02 zenbakiarekin instruitu zen zehapen espedientean. Errekurtsogileak egokitzat eta aplikagarritzat jotzen dituen alegazioak eta oinarri juridikoak azaldu ditu eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila eskatu du.

2. Tuterako Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Udalak premiamendu prozeduran egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamendua onetsi duen uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuan dago (2001eko abuztuaren 10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, 97 zenbakikoan). Bada, dekretu horren 89. artikuluak dioenez, "1. Premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek izan daitezke: a) Zorraren ordainketa edo iraungipena; b) Preskripzioa; c) Gerorapena; d) Likidazioaren jakinarazpenik eza, deuseztapena edo etendura". Zio horiek, abenduaren 20ko 1684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean daudenen antzekoak, Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia _R. Ar. 544_, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa _R. Ar. 4934 eta 5454_, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sorrarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena._Espedientean ikusi dugunez, ez da gertatu Erregelamenduaren 89. artikuluko kasurik. Zehapen ebazpena behar bezala jakinarazi zitzaion errekurtsogileari, aginduzko baldintza formalak betez, Posta Zerbitzuaren bitartez, 2002ko urriaren 4an (jakinarazpena jaso zuen pertsonak honela identifikatu zuen bere burua: Rafael Soriano Soto, NAN 79.266.013), eta horrenbestez tramitea betetzat eman zen.

Gainerakoan, egintza irmoa eta onartua izan zen, ez zitzaiolako behar ziren garaian eta eran errekurtsorik egin. Gogoan izan behar da ezen zehapen ebazpen horren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez zitekeela, egintza agindu zuen organoari zuzendua, edo Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jurisdikzio egokian, Nafarroako egoitzan, edo bestela gora jotzeko errekurtsoa Auzitegi honetan. Halaber, kontuan hartu behar da gora jotzeko errekurtso hau jartzeak, ez baita errekurtso hierarkikoa, ez duela Udalaren administrazio-bidearen luzapenik eragiten, ezta isunaren ordainarazpenaren etendurarik, inondik ere (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 339.1 artikulua, eta 279/1990 Foru Dekretuaren 8.2 artikulua, 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeran).

Hirugarrena._Bestalde, administrazio bidea (Udalarena) agorturik, ebazpen zehatzailea betearazle bilakatu zen (Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 138.3 artikulua) eta, Trafikoari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 84. artikuluan (martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako E.D.) ezarritako borondatezko ordainketa epea iragan zenez isuna ordaindu gabe, Zuzenbideari erabat lotzen zaio isuna premiamendu bidez ordainaraztea, eta bai %20ko premiamendu-errekargua sortzea (Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 88 eta 90. artikuluak) eta berandutzagatiko korrituak sortzea ere (arau beraren 88 eta 98. artikuluak).

Azkenik, ez da antzeman zehapenaren preskripziorik gertatu denik (zehapenak, behin irmoak direnean, urtebeteren buruan preskribatzen dira _Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.2 artikulua_; eta ez dira irmotzen harik eta Jurisdikzioari buruzko Legeak _uztailaren 13ko 29/1998 Legea_ 46. artikuluan Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko ematen duen epea bukatu arte, hau da, bi hilabete iragan arte, jakinarazpena berariaz egiten denean), ez ordainketa geroratu edo zatikatzeko baimenik eman denik, ezta Auzitegi honek, are ofizioz, aintzat hartu behar lukeen beste inolako akatsik gertatu denik ere. Bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun bat betearazpen bidetik kobratzeko Tuterako Alkatetzak emandako premiamendu-probidentziaren aurkakoa (1237/02 zenbakiko zehapen espedientea); egintza hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren hogeita hamaikan._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko ekainaren 16an emandako 2508 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 03-0753 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Miguel Liberal Mañú jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak 2003ko urtarrilaren 14an eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, abiadura muga gainditzeagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2002ko urriaren 3an emandako ebazpenaren aurkakoa (25162/02 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"2508 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren hamaseian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 03-0573 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Miguel Liberal Mañú jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak 2003ko urtarrilaren 14an eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, abiadura muga gainditzeagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2002ko urriaren 3an emandako ebazpenaren aurkakoa (25162/02 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak 2003ko urtarrilaren 14an emandako ebazpen baten aurka, horrek ezetsi egin baitzuen oraingo errekurtsogileak berak aurkeztutako berraztertzeko errekurtso bat, aipatu zinegotziak lehenago emandako beste ebazpen baten aurkakoa, zeinaren bidez zehapena ezarri baitzen (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetuta, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20ko 104/99 Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako ebazpenean) trafikoko arau-haustea egiteagatik, hain zuzen ere, hiri barnean 70 km/orduko abiaduraz zirkulatzeagatik (Juan de Tarazona kalea, z.g.), antolamendu juridikoa urratzen zela (25162/02 zenbakiko zehapen espedientea). Interesatuak aplikagarriak iruditzen zaizkion oinarriak azaldu ditu eta, azkenik, ebazpena deuseztatzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Udaltzaingoak salatu zituen gertaerak zeharo kreditaturik daude espedientean zinemometroaren argazki batez, non ikusten baita errekurtsogilea orduko 70 km/orduko abiaduran zihoala hiri bide batetik _orduko 50 km da muga_.

Abiadura neurtzeko zinemometro homologatua erabili zen (marka: "Multanova Radar"; modeloa: "6F-MR"; sail zenbakia (ekipoarena eta antenarena): "03-96-1332"), 2002ko ekainaren 11ko 11:53an. Salaketa egin eta berehala jakinarazi zen eta interesatuak sinatu egin zuen; horrela, guztiz egiaztaturik dago berak egin zuela arau-haustea.

Neurgailuaren egokitasunari dagokionez, espedientean azaltzen denez, zinemometroak gainditua zuen Centro Español de Metrología erakundearen aldiroko azken kontrol metrologikoa eta hala adierazten du zinemometroa ikuskatu ondoren eman zitzaion egiaztapen agiriak.

Bigarrena._Errekurtsogileak dioenez, zehapen ebazpena inprimaki normalizatuan eman zen eta bertan ez ziren zehatz-mehatz aztertu beraren alegazioak; gainera, ebazpen horretan ez zen jaso zehapenaren oinarri eta justifikazio bide izan zitekeen irizpiderik.

Horri dagokionez, eta Auzitegi Gorenaren Jurisprudentziari jarraituz (besteak beste,1997ko maiatzaren 21eko AGE, R. Ar. 4375), hau esan daiteke "(...) ebazpenetan inprimaki normalizatuak (estandarrak) erabiltzeak ez du berekin ekartzen inolako indefentsiorik, baldin eta, kasu honetan bezala, argitasun eta xehetasun nahikoarekin behar den kontradikzioa egitea bideratzen duten datu faktiko eta juridikoak ematen badira, zehatuek Administrazioaren iritzia aldarazteko gai diren froga-elementuak ekarri ahal ditzaten espedientera, (...)"; datu horiek guztiak salaketan eta ebazpen proposamenean ageri ziren jadanik, eta bai, noski, orain inpugnatzen den zehapen ebazpenean ere, Administrazio zehatzaileak ez zuelako datu horiek aldatzeko nahikoa arrazoirik aurkitu errekurtsogilearen alegazioetan.

Hirugarrena._Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.4 artikuluko c) letraren arabera, arau-hauste larria da, besteak beste, "Lege honetako xedapenak ez betetzea abiadura mugen arloan, salbu eta abiadurak 5. idatz-zatiko e) letran ezarritako muga gainditzen duenean (hau da, ehuneko 50 baino gehiago gainditzen denean gehieneko abiadura baimendua, betiere, goiko muga hori gutxienez orduko 30 kilometroko aldeaz gainditzen bada; kasu horretan arau-haustea oso larria da)". Bestalde, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 67.1 artikuluaren arabera, arau-hauste larriengatik 92 euro (15.308 pezeta) eta 301 euro (50.082 pezeta) bitarteko zehapena ezartzen ahal da, eta oraingoan 120 euroko (19.966 pezeta) zehapena ezarri da; zenbateko zuzena, Auzitegi honen iritziz, Legearen 69.1 artikuluan ezarritako graduazio irizpideekin bat datorrena.

Laugarrena._Azkenik, espedientean ikusi dugunez, Legeak ezarritako formazko baldintza guztiak bete dira, eta errekurtsogileari aukera eman zaio, arau-haustea berak egin zuela egiaztatu ondoren, bere defentsarako alegazioak egiteko, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 79. artikuluan ezarritakoa betez. Beraz, errekurtsogileak prozesu kontraesankorraren onura izan du eta prozesuko aldi guztietan aukera izan du egoki iruditzen zitzaizkion argudioak aurkezteko bere kausaren alde. Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa ezestea.

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak 2003ko urtarrilaren 14an emandako ebazpen baten aurka jarria, horrek ezetsi egin baitzuen berraztertzeko errekurtso bat, oraingo errekurtsogileak berak aurkeztu zuena, aipatu zinegotziak lehenago emandako beste ebazpen baten aurka, zeinean zehapena ezarri baitzuen trafikoko arauak urratzeagatik (25162/02 zenbakiko zehapen espedientea); bi ebazpen horiek berretsi beharrekoak dira eta berretsi egin ditugu, Zuzenbidearekin bat datozelakoan.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren hogeita hamaikan._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko uztailaren 14an emandako 2885 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 03-1546 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Oscar Patricio Gonzalo Bailón jaunak jarri zuen, Tuterako Udalaren Garabi Zerbitzuko Tasaren 2003ko martxoaren 8ko likidazioaren aurka, udal garabiak ibilgailua erretiratu baitzuen. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"2885 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren hamalauan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 03-1546 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoaren espedientea aztertu du. Oscar Patricio Gonzalo Bailón jaunak jarri du errekurtso hori, Tuterako Udalaren Garabi Zerbitzuko Tasaren 2003ko martxoaren 8ko likidazioaren aurka, udal garabiak ibilgailua erretiratu baitzuen.

Egitezko aurrekariak:

1. Tuterako Udalaren garabiak ibilgailu bat erretiratu zuen, zirkulatzeko erreian zegoelako (Muro kalea, 25) eta Udalak garabi zerbitzuko tasa likidatu zuen. Gora jotzeko errekurtso hau tasaren likidazioaren aurka aurkeztu da. Errekurtsogileak, beraren iritziz bidezkoak diren alegazioak eta aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ondoren, likidazioa deusezta dadila eta ordaindutako kopurua itzul dakiola eskatu du.

2. Tuterako Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Udalaren garabiaren esku-hartzea eragin zuten gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, trafikoa zaintzeaz arduratzen diren agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute. Tuterako udaltzainak salaketaren alderdi guztiak berretsi ditu (gertaeren tokia deskribatzen duen krokisa erantsiz), eta interesatuak, aldiz, ez du kontrako frogarik ekarri. Bere ibilgailua "matxuraturik" zegoela esan besterik ez du egin, hori inola ere frogatu gabe. Bistan da Garabi Zerbitzuaren esku-hartzea eta zehapen espedientea eragin zituen arau-haustea egin zela.

Bigarrena._Errekurtsogilearen alegazioei erantzunez, azpimarratu behar dugu Garabi Zerbitzuaren tasa ordaintzea ez dela zigorra; ez da zehapen prozedura baten ondorioa, non trafikoko arau-haustea egin duen pertsonaren erantzukizuna eta, halakorik bada, premiazko egoeragatiko aringarria neurtu behar diren. Aztergai dugun kasuan, aldiz, herritar batek ibilgailua zirkulaziorako erreian aparkatu du, trafikoari oztopo handia egiten ziola, horren ondorioz zerbitzu publiko batek esku hartu behar izan du eta herritar horrek ordaindu behar du zerbitzuaren kostua (zerga-tasa). Beraz, ibilgailuaren jabeak erantzukizun objektiboa du eta ibilgailua berreskuratu aurretik nahitaez ordaindu behar ditu ibilgailua kentzeko egin diren gastuak, edo bestela ordainketa bermatu behar du, Trafikoari buruzko Legearen 71.2 artikuluan xedatu bezala, eta beste kontu bat da ibilgailuaren gidariari egozten ahal zaion diziplinazko erantzukizuna.

Hirugarrena._Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.1.a) artikuluan xedaturik dagoenez, Administrazioak, arau bidez zehazten den moduan, ibilgailuak bidetik kendu eta gordailura eramaten ahal ditu "arriskua sortzen badute edo zirkulazioari traba larria egiten badiote...". Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorrak (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua) 91.2 artikuluan zehazten ditu bide publikoan geldirik edo aparkaturik dauden ibilgailuek arriskua edota zirkulaziorako oztopo larriak sortzen dituzten kasuak. Oraingoan salatu dena kasu horietako bat da, xedapen horren m) idatz-zatian ageri dena hain zuzen. Horregatik, Udalaren Garabi Zerbitzuaren esku-hartzea eta tasaren ordainarazpena antolamendu juridikoarekin bat datozela baieztatzen ahal dugu. Bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Tuterako Udalaren Garabi Zerbitzuko tasaren likidazioaren aurka jarria; likidazioa baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren hogeita hamaikan._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko maiatzaren 27an emandako 2168 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 03-0302 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, María José Ibarra Murillo andreak jarri zuen, tiket edo egoiliar-txartel baliodunik gabe aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko abenduaren 20an eman zuen ebazpenaren aurka (31618/02 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"2168 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita zazpian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 03-0302 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. María José Ibarra Murillo andreak jarri du errekurtso hori, tiket edo egoiliar-txartel baliodunik gabe aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko abenduaren 20an eman zuen ebazpenaren aurka (31618/02 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak zehapena ezartzeko emandako ebazpen baten aurka jarri da (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetzan eman baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20an 104/99 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako ebazpenaren bidez). Hain zuzen ere, zinegotziak isuna jarri zuen trafikoko arau-hauste batengatik, alegia, ibilgailua behar ez bezala aparkatzeagatik, aparkaldi murriztuko eremuan (ZER), egoiliar-txartel baliodunik gabe (Dormitaleria kalea, 34), antolamendu juridikoa urratzen zela (31618/02 zenbakiko zehapen espedientea). Interesatuak beraren iritziz aplikagarriak diren oinarriak azaldu ditu, eta azkenik zehapena deuseztatzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Udaltzaingoak salatu zituen gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluak xedatzen duenez, agintaritzaren agenteek egiten dituzten salaketek, kontrako frogarik ezean, salatutako gertaeren fede ematen dute. Behin errekurtsogileak alegazioak aurkeztutakoan (kontrako frogarik aurkeztu gabe ordea), agente salatzaileak (417 zenbakiko udaltzaina) salaketaren alderdi guzti-guztiak berretsi zituen. Beraz, bistakoa da arau-haustea egin zela.

Bigarrena._Errekurtsogileak alegatu du: a) zehapenak urratu egin duela errugabetasun usterako oinarrizko eskubidea, Konstituzioaren 24.2 artikuluak aldarrikatzen duena eta bai Konstituzio Auzitegiak bai Auzitegi Gorenak zehapenen arloko Administrazio Zuzenbidera hedatu dutena; haren esanetan, trafikoko agentearen salaketaz gain ez dago nahikoa frogarik errugabetasun ustea ezabatzeko; eta b) zehapen ebazpenak, inprimaki normalizatuan eman baitzen, ez dituela zehatz jorratzen beraren alegazioak, eta ez duela zehapena oinarritu eta bidezkotzeko irizpiderik biltzen.

Horri dagokionez, eta Auzitegi Gorenaren Jurisprudentziari jarraituz (besteak beste,1997ko maiatzaren 21eko AGE, R. Ar. 4375), hau esan daiteke: a) agentearen salaketa eta berrespen-txostena direla eta, "(...) Kontua ez da, jakina, txosten horiek egiazkoak direla uste behar denik, hori guztiz eztabaidagarria litzateke eta, baizik eta froga-elementuak direla, eta, honakoa bezalako kasuetan, oso nekez aurki litekeela besterik; Administrazioak nahikotzat jo zituen zehapenak emateko eta auzialdiko Sailak ere ontzat eman zituen zehapenak berresteko, alderdi errekurtsogileak ez baitzituen indargabetu aurkako inolako frogaren bidez, (...)"; eta b) arrazoien azalpen urriari dagokionez, "(...) ebazpenetan inprimaki normalizatuak (estandarrak) erabiltzeak ez du berekin ekartzen inolako indefentsiorik, baldin eta, kasu honetan bezala, argitasun eta xehetasun nahikoarekin behar den kontradikzioa egitea bideratzen duten datu faktiko eta juridikoak ematen badira, zehatuek Administrazioaren iritzia aldarazteko gai diren froga-elementuak ekarri ahal ditzaten espedientera, (...)"; datu horiek guztiak salaketan eta ebazpen proposamenean ageri ziren jadanik, eta bai, noski, hemen inpugnatutako zehapen ebazpenean ere, Administrazio zehatzaileak ez zuelako datu horiek aldatzeko nahikoa arrazoirik aurkitu errekurtsogilearen alegazioetan.

Hirugarrena._Bide Segurtasunari buruzko Legeak (martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilea) 38.4 artikuluan eta Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorrak (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua) 93. artikuluan xedatutakoaren arabera, hiri bideetan ibilgailuak gelditzeko eta aparkatzeko araubidea udal ordenantzetan ezartzen ahal da. Gainera, zuzenketa neurriak har daitezke, besteak beste, ibilgailuak erretiratzea edo ibilgetzea.

Arauaren atal horren garapenean Aparkaldi Mugatu eta Murriztuko Eremuak arautzen dituen Udal Ordenantza onetsi zen (1998ko irailaren 9an 108 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua). Ordenantza horren arabera, salbuespenak izan arren, aparkaldi murriztuko aldeetan debekaturik dago, noiznahi, ibilgailuak egoiliar-txartelik gabe aparkatzea (4. artikulua). Beraz, arau-haustea da egoiliar-txartel baliodunik gabe ibilgailuak aparkatzea (23.14 artikulua).

Beste alde batetik, Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorrak (urtarrilaren 30eko 116/1998 Errege Dekretuak egindako aldaketaren arabera idatzita) 94. artikuluko 2.b) eta 3. idatz-zatietan xedatzen duenez, udal agintaritzak ordu-mugak ezarritako lekuetan aparkatzea horretarako baimena ematen duen erakusgarria jarri gabe, edo erakusgarria jarrita ere ibilgailua edukitzea udal ordenantzak ezarritako denbora gaindituz, arau-hauste arintzat jo behar da (baina hori ez da oztopo, Legearen 38.4 artikuluan eta Erregelamenduaren 93.1 artikuluan ezarri denaren arabera, Udalaren Garabi Zerbitzuak ibilgailua kentzea Zuzenbidearekin bat datorren egintzatzat jotzeko), eta arau-hausleari, lege beraren 67.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, gehienez 91 euroko (15.141 pezeta) isuna ezartzen ahal zaio. Ezarri den isuna 60 eurokoa (9.983 pezeta) da eta, Auzitegi honen aburuz, era egokian graduatu da, BSLren 69.1 artikuluan ezarritako irizpideei jarraituz.

Laugarrena._Azkenik, espedientean ikusi dugunez, Legeak ezarritako formazko baldintza guztiak bete dira funtsean, eta errekurtsogileari aukera eman zaio arau-haustea egin zenean ibilgailua nork gidatzen zuen esateko, bera ez bazen, eta bere defentsarako alegazioak egiteko, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 72 eta 79. artikuluetan ezarritakoa betez. Beraz, errekurtsogileak prozesu kontraesankorraren onura izan du eta prozesuko aldi desberdinetan aukera izan du egoki iruditzen zitzaizkion argudioak aurkezteko bere kausaren alde. Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa ezestea.

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak trafikoko arau-haustea egiteagatik isuna ezartzeko eman zuen ebazpenaren aurkakoa (31618/02 zenbakiko zehapen espedientea); ebazpen hori berretsi behar dugu eta berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren hogeita hamaikan._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Iragarkiaren kodea: a0307648