108. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

DERRIGORREZKO DIRUBILKETA. Ondasun higiezinen gaineko bahitura eginbidearen jakinarazpena.

Ezin izan da jakinarazi 2003ko apirilaren 30eko bahitura-eginbidea, geroago azaltzen dena, Posta Zerbitzuaren bidez 2003ko maiatzaren 8an eta 2003ko maiatzaren 29an jakinarazten saiatu arren, agiria itzuli egin baitzen; banaketako langileak ondoko ohar hau jarri zuen: "ezezaguna". Hori guztia espedientean ageri da. Hortaz, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Iruñeko Udaletxeko iragarki oholean argitara eman da, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

"Bahitura-eginbidea: Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketaren Erregelamendu Orokorrak agindutakoari jarraikiz, premiamenduzko espediente administratiboaren bidez kobratu nahi diren zorrak zordunari jakinarazi zaizkio. Ordaindu ez direnez, espediente horretan emandako Probidentziak agindu bezala, bahitutzat jotzen dira ondoren azaltzen diren ondasun higiezinak, aipatzen diren zor eta kontzeptuen ordainean: a) Zorduna: Genomax, S.L., B31596299 IFZ du eta helbidea Altsasun Zelai kalea, 81. b) Erreferentzia: 14738/ABA espedientea. c) Zorrak: 12.968,12 euro, gehi 2.593,62 euro interesetarako behin-behinekoz kalkulatuak eta 1.500 euro prozedura kostuetarako. d) Kontzeptuak: AE.EXP.01-00016135 BEZ (Erreferentzia: 008303988-0). e) Bahituriko ondasun higiezinak: Deskribapena: Erregistrokoa 1) 7580. finka, Iruñeko 3. Jabetza Erregistroaren 3133. liburukia, 98. liburua, 8. orria. Landalurra, Altsasun, el Pueblo parajean, 2. poligonoan, 2A lurzatia. Gainazala: 1 a 20 ca Titulartasuna: Genomax, S.L.ren izenean dago, % 100eko jabetza osoz. 2) 7581. finka, Iruñeko 3. Jabetza Erregistroaren 3133. liburukia, 98. liburua, 9. orria. Landalurra, Altsasun, el Pueblo parajean, 2. poligonoan, 2B lurzatian. Azalera 63 ca. Titulartasuna: Genomax, S.L.ren izenean dago, % 100eko jabetza osoz. 3) 11748. finka, Iruñeko 3. Jabetza Erregistroaren 3578. liburukia, 140. liburua, 89. orria. Orubea Altsasun, Zelai kalea, z.g. Lurraren gainazala (34,9600) m². Titulartasuna: Genomax, S.L.ren izenean dago, % 100eko jabetza osoz. Jabetza Erregistroan bahituraren aurreneurrizko idatzoharra eginen da, Nafarroako Foru Komunitatearen alde. Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketaren Erregelamenduko 113.2 artikuluari jarraikiz, jakinaraz bekie eginbide hau hirugarren edukitzaileei eta hartzekodun hipotekarioei; Erregelamendu bereko 114.2 artikuluari jarraikiz, luza bekio dagokion manamendua erregistratzaile jaunari, egin bitez beharrezkoak diren jarduketak eta igor bekio espediente hau, dagokion unean, Dirubilketa Zerbitzuko zuzendariari, bahituriko ondasunen besterentzea baimen dezan."

O H A R R A

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legearen 99. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aditzera ematen zaio zordunari ireki zaion espedientean agertu behar duela, berak edo bere ordezkariak; iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamar egunen buruan interesatua agertu ez bada, prozedura amaitu arteko eginbide guztiak jakinarazitzat joko dira, agertzeko duen eskubidea galarazi gabe. Helegiteak: Dirubilketako egintzen kontra, berraztertzeko helegitea jar daiteke, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Dirubilketa Zerbitzuari zuzendurik, edo erreklamazio ekonomiko-administratiboa, epe berean, Nafarroako Foru Komunitateko Auzitegi Ekonomiko-Administratiboari zuzendurik.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren batean._Derrigorrezko Dirubilketako atalburua, Javier Ezpeleta Iráizoz.

Iragarkiaren kodea: A0306754