108. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

519/2003 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Nafarroako eta beste herrialde batzuetako ikastetxeetako ikasle taldeen artean trukeak egiteko 2003rako laguntzen deialdia ebazten duena.

Araubide Bereziko Irakaskuntzaren eta Teknologia Berrien Zerbitzuaren zuzendariak txosten bat aurkeztu du eta bertan proposatu Nafarroako eta beste herrialde batzuetako ikastetxeetako ikasle taldeen artean trukeak egiteko 2003rako laguntzen deialdia ebaztea. Txostenarekin batera, horretarako osatu batzordearen akta aurkeztu du.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30eko 339/1999 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. I. eranskinean bildutako ikastetxeei agertzen diren diru kopuruak ematea, aipatzen diren eskola trukeak egin ditzaten.

2. Ikastetxe onuradunen zuzendaritzei oroitaraztea 2003ko abenduaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dutela trukeari buruzko azalpen txostena, honako hauek zehatz-mehatz azaltzen dituena: burututako jarduerak, bi estatuetako parte-hartzaileak, jardueren datak, dirusarrera eta gastuen zerrenda, ikasleek ordaindu beharreko zenbatekoa eta dirulaguntza nola erabili den justifikatzeko agiria.

Egindako gastuen justifikazioa martxoaren 3ko 145/2003 Ebazpenean adierazitakoari jarraikiz egin beharko da.

Txostenak, balantze ekonomikoak eta gastuen justifikazioak ikastetxeko Eskola Kontseiluaren onespena izan beharko dute, eta Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Araubide Bereziko Irakaskuntzaren eta Teknologia Berrien Zerbitzura igorri beharko dira.

3. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari eskatzea I. eranskinean azaltzen diren ikastetxeen alde behar diren ordain aginduak eman ditzala. Zenbatekoa, guztira, 42.000 eurokoa izanen da, eta gastu hori 2003ko gastuen aurrekontuko "Irakaskuntza ertainetako ikasle onenendako laguntzak hizkuntzak hobetzeko eta atzerriko herrialdeekin eskola trukeak egiteko" izeneko 422001 41710 4800 422900 kontusailaren kargura izanen da (kontabilitateko 486. espedientea).

4. Ebazpen hau eta bere eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara daitezela agintzea.

"5. Ebazpen hau eta bere eranskinak igortzea Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kulturakoan duen kontu-hartzaileari, Araubide Bereziko Irakaskuntzaren eta Teknologia Berrien Zerbitzura, Araubide Bereziko eta Atzerriko Hizkuntzen Irakaskuntzaren Atalera, Atzerriko Hizkuntzak Sustatzeko Unitate Teknikora, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta interesatuei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren hiruan._Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

I. ERANSKINA

I._2003. urtean eskola trukea egiteko dirulaguntza lortu duten Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeen zerrenda, atzerriko ikastetxea eta zenbatekoa

NAFARROAKO IKASTETXEA (HERRIA) ATZERRIKO IKASTETXEA ESLEITUT.

URSULINAS DE JESUS IKASTETXEA. IRUÑA (Q3100136E) COLLÈGE NOTRE DAME DE LA SALLE 1.900

SAGRADO CORAZON IKASTETXEA. IRUÑA -(Q3100150F) COLLÈGE PIERRE JELIOTTE (PUBLIKOA) 1.300

ITURRAMAKO BHI -IRUÑA (S3199218) INSTITUTO LAURA BASSI 3.800

BASOKO BHI -IRUÑA (S31992631) LICEO SCIENTIFICO STATALE "GIROLAMO FRACASTORO" 2.900

STA. TERESA DE JESUS IKASTETXEA. IRUÑA -(Q3100133B) WOODBRIDGE SCHOOL 3.800

NAVARRO VILLOSLADA BHI (S3199058C)/PLAZA DE LA CRUZ BHI-IRUÑA FREIHERR-VOM-STEIN-GYMNASIUM 3.500

NAVARRO VILLOSLADA BHI/BASOKO BHI-IRUÑA COLLÈGES PRIVES SAINT-GILLES/STE. MARIE 0

NTRA. SRA. DEL HUERTO IKASTETXEA -IRUÑA (Q3100001A DAME ALICE OWEN'S SCHOOL 3.300

SAN CERNIN IKASTETXEA. IRUÑA (F31074081) COLLÈGE CLAUDE CORNAC 3.900

SAN CERNIN IKASTETXEA. IRUÑA COLLÈGE SAINT JOSEPH DU LOQUIDI 0

SAN CERNIN IKASTETXEA. IRUÑA (F31074081) COLLÈGE NOTRE DAME SEVIGNE 0

SAN CERNIN IKASTETXEA. IRUÑA ECOLE NORMALE CATHOLIQUE LYCEE BLOMET 0

SAN CERNIN IKASTETXEA. IRUÑA COLLÈGE PRIVE CATHOLIQUE URSUYA 0

SAN CERNIN IKASTETXEA. IRUÑA KING EDWARD'S SCHOOL 0

SAN CERNIN IKASTETXEA. IRUÑA PAUL KLEE GYMNASIUM 0

JOSE M.ª DE HUARTE HLHIP. IRUÑA -(S3199077C) COLLÈGE MARECHAL FOCH 2.300

LUIS AMIGO IKASTETXEA. IRUÑA (Q3100267H) COLLÈGE SAINT BLAISE 2.500

LIZARRA IKASTOLA. LIZARRA -(F31098718) ANGLADE-LANGALERIE 2.000

SIERRA DE LEYRE B.H.I. ZANGOZA (S31991351) COLLÈGE LEON BERARD M.E.N. 1.500

ANUNCIATA IKASTETXEA. TUTERA -(Q3100137C) INSTITUTION SAINTE ELIZABETH 1.300

BENJAMIN DE TUDELA BHI. TUTERA -(S3199059A) CARL-VON-WEINBERG-SCHULE 2.000

VALLE DEL EBRO BHI. TUTERA (S3199324I) COLLEGE JEAN DE LA VARENDE 2.000

IBAIALDE BHI -BURLATA (S3199057E) GESAMCHULE HUNGEN 4.000

Iragarkiaren kodea: A0307275