108. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

874/2003 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiak emana, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak otsailaren 20an emandako 254/2003 Foru Agindua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila xedatzen duena. Foru agindu horren bidez behin betikoz onetsi zen San Adriango Arau Subsidiarioak Sansande alderdian (AR-3) aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak, otsailaren 20ko 254/2003 Foru Aginduaren bidez, behin betikoz onetsi zuen goian aipatu espedientea, baina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzekotan baldintza bat ezarri zuen, hots, foru agindu hartan berean adierazitako zehaztapen lotzaileak bete direla frogatzeko agiriak aurkeztea.

Udalak agiri horiek aurkeztu dituenez, eta kontuan hartuz Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren adostasun txostena, bidezko da behin betiko onespenari buruzko foru agindu hori argitaratzea, baina Ebazpen honen xedapen zatian adierazten den zehaztapenarekin.

Horrenbestez, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak uztailaren 29ko 1028/1999 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. San Adriango Arau Subsidiarioak Sansande alderdian (AR-3) aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua, behin betikoz onesteko, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak otsailaren 20an eman zuen 254/2003 Foru Agindua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila xedatzea, ondoko zehaztapena eginda (foru aginduaren testu osoa ebazpen honen eranskinean ageri da):

_Udalak konpromisoa hartuko du sistema orokorra (NA-134 errepidea) eta aurreikusitako jarduketa (AR-3) lotzeko bidearen sekzioa AR-3 Sektorean aurreikusitako industri lurzoru osoa erabiltzen denean sortzen den ibilgailuen trafiko guztia hartzeko adinakoa eta konstantea izan dadin.

2. Ebazpen honen kontra gora jotzeko helegitea jar daitekeela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hura jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluei jarraikiz. Aldaketa espedientearen kontra, bestalde, administrazioarekiko auzi-helegitea jarri ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, Ebazpen hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedaturikoari jarraikiz.

3. Ebazpen hau San Adriango Udalari igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren batean._Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusia, Luis Zarraluqui Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: A0306753