I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
1351/2003 EBAZPENA, abuztuaren 5ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Bideko Ama Birjina Ospitalerako diagnostikorako tresnen hornidura kontratatzeko gastua baimentzen duena (OB13/2003 lehiaketa).
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du Bideko Ama Birjina Ospitalerako diagnostikorako tresnen hornidura kontratatzeko (OB13/2003 lehiaketa). Honela banatuko da:
1. lotea._Tresna: bideokolonoskopioa. Destinoa: Digestio Aparatuaren Saila. Zenbatekoa: 18.030 euro.
2. lotea._Tresna: kamera endoskopikoa. Destinoa: Urologia. Zenbatekoa: 21.000 euro.
Guztira: 39.030 euro.
Kontratuaren xedea: Bideko Ama Birjina Ospitalerako diagnostikorako tresnen hornidura kontratatzea (OB13/2003 lehiaketa).
Esleitzeko modua: lehiaketa, prozedura irekia.
Lizitazioaren aurrekontua: 39.030 euro (hogeita hemeretzi mila eta hogeita hamar euro), BEZa barne.
Behin-behineko bermea: ez da eskatuko.
Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren eta agindu teknikoen pleguan ageri direnak.
Proposamenak non eta noiz aurkeztu: lizitazio iragarki hau argitara eman eta biharamunetik hogeita zazpi egun natural iragan arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.
Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko toki-egunak: epea bete eta hamabosgarren egun iraganik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan. (Irunlarrea kalea, 39, 31008 Iruña), 12:00etan.
Klausula administratibo eta partikularren plegua eta baldintza teknikoak lizitatzaileen eskura daude http://www.cfnavarra.es/sns-o/concursos webgunean (departamentuaren kontratazioetan sartu) eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kalea, 39); 948-428800 telefonoa, 948-428894 faxa.
Iruñean, bi mila eta hiruko abuztuaren bostean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.
Iragarkiaren kodea: A0307934