108. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

272/2003 FORU DEKRETUA, uztailaren 28koa, hizkuntzen irakaskuntza espezializatuetako lehen mailako Goi Zikloa antolatu eta haren curriculuma ezartzen duena.

Ekainaren 24ko 29/1981 Legeak (hizkuntz eskola ofizialak sailkatu eta haien irakasle plantillak zabaltzekoa) bi mailatan antolatzen du hizkuntzen irakaskuntza, eta irakaskuntza espezializatuen izaera ematen.

Uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoak (hezkuntzarako eskubidea arautzekoa), bere 1. artikuluan ezartzen du pertsona guztiek eskubidea dutela goiko hezkuntza maila hartzeko, nork bere gaitasunen eta bokazioaren arabera. Ildo beretik, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako 1/1990 Lege Organikoak aditzera ematen du hezkuntza etengabea hezkuntza sistemaren oinarrizko printzipioa izanen dela, hezkuntza sistemak ikasleak bere buruz ikasteko prestatuko dituela eta erraztu eginen diela pertsona helduei denetariko irakaskuntzetan parte hartzea. Xede horrekin, Nafarroako Hezkuntza eta Kultura Departamentuak Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofiziala sortu zuen, azaroaren 15eko 339/1993 Foru Dekretuaren bitartez.

Irailaren 2ko 967/1988 Errege Dekretuak oro har antolatzen ditu ekainaren 24ko 29/1981 Legeak ezarri zituen bi mailetako lehenbizikoari dagozkion irakaskuntza espezializatuak eta ziklo bakoitzari dagozkion zertifikazioak eta titulazioak ezartzen.

Abenduaren 1eko 1523/1989 Errege Dekretuak bere 3. artikuluan ezartzen ditu lehen maila osatzen duten bi ziklo horien gutxieneko edukiak eta bai esku ematen ere irakaskuntza gaietan eskumen osoak dituzten autonomia erkidegoei lehen mailako hizkuntza irakaskuntzen programak garatzeko behar diren neurriak har ditzaten.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak bere 50. artikuluan ezartzen du eskola ofizialetan ematen diren hizkuntza irakaskuntzak araubide bereziko irakaskuntzak izanen direla eta eskola horietan bereziki bultzako dela Europako hizkuntzen irakaskuntza, eta bai Estatuan koofizialak diren hizkuntzena ere. Beste alde batetik lege horretako 4. artikuluak ezartzen du hezkuntza administrazio eskudunek ezarriko dituztela gutxieneko edukiak osagai izanen dituzten curriculumak.

Urtarrilaren 24ko 47/1992 Errege Dekretuak onetsi zituen hizkuntz eskola ofizialetan ematen diren Espainiako hizkuntzen irakaskuntza espezializatuen eduki gutxienekoak.

Nafarroako Gobernuak, hizkuntzak jakiteak eta etengabeko irakaskuntzak gure gaurko gizartean zenbateko garrantzia hartu duten ohart dela, hizkuntza eskaintza hobetu, titulu ofizialak eskuratzeko aukera eman, eta bere hizkuntz eskola ofizial guztietan, urrutikoak barne direla, ikasketa horiei koherentzia ematea helburu, 196/2001 Foru Dekretua argitaratu zuen; haren bidez hizkuntz eskola ofizialetako oinarrizko zikloaren curriculuma ezarri zuen, baita ziklo horretako agiria lortzeko proba bakar eta komuna ere.

Nafarroako hizkuntz eskola ofizialen koordinazioa goi mailako zikloaren curriculumaren bitartez eta hura gainditzeko proba bakarraren bitartez gauzatzen da, araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzen gaurko antolamenduaren esparruan. Honek indarrean iraunen du harik eta berriki onetsi den Hezkuntzaren Kalitateari buruzko 10/2002 Lege Organikoa garatzeko arauak argitaratzen diren arte. Lege horrek, II. tituluan, halako irakaskuntzen oinarrizko egitura berriak hiru maila dituela ezartzen du: oinarrizkoa, tartekoa eta aurreratua.

Curriculum honek, hala ere, eredu hartzen du Europako Erreferentzia Esparru Komuna, Europako Kontseiluak prestatu duena, hizkuntzak ikasi, irakatsi eta ebaluatzeko gidalerroak Europa osoan bateratzeko helburuarekin.

Bidezkoa da, beraz, hizkuntzen irakaskuntza espezializatuetako lehen mailako Goi Zikloa antolatu eta haren curriculuma ezartzea.

Horiek horrela, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko uztailaren hogeita zortziko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1.artikulua. Foru Dekretu hau, zeinak egitura eta curriculuma ezartzen dizkion hizkuntzen irakaskuntza espezializatuen lehen mailako Goi Zikloari, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean aplikatuko da.

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

2. artikulua. Hizkuntza irakaskuntzen lehen mailako Goi Zikloa hizkuntz eskola ofizialetan ematen da, presentzialak izan nahiz urrutikoak.

3. artikulua. Hizkuntza irakaskuntzetan parte hartzeko nahitaez frogatu beharko da kasuan kasuko hizkuntzaren oinarrizko zikloko ziurtagiri akademikoa eskuratu dela.

4.artikulua. Maila honetan hizkuntzan komunikatzeko gaitasuna frogatzen duen ziurtagiria Gaitasun Agiria da. Agiri hori erdiesteko hizkuntz eskola ofizial guztietarako proba bat gainditu beharko dute bai ikasle ofizialek nola libreek.

5.artikulua. Hizkuntza irakaskuntzaren helburua ikasleak hizkuntza egoki erabiltzeko gai egitea da, hau da:

a) Oinarrizko hizkuntza trebetasunak norbereganatzea, bai pasiboak nola aktiboak, bai hizkuntza mintzatukoak nola idatzizkoak.

b) Hainbat komunikazio arlotan komunikazio estrategiak garatzea.

c) Hizkuntzak norbere buruz eta etengabe ikasteko estrategiak garatzea, hizkuntza jarduera profesionaletan eta bai kulturaren edo norbere intereseko beste arlo batzuetan erabiltzea bultzatzeko modukoak.

d) Gaurko munduaren hizkuntza aniztasuna eta kultur aniztasuna positiboki baloratzen ikastea.

II. KAPITULUA

Egitura

6. artikulua. 1. Hizkuntzen irakaskuntza espezializatuetako lehen mailako Goi Zikloa bi ikasturtetan egituratzen da.

6.2. Ikasturte bakoitzeko eskola orduak gutxienez 130 eskola ordu izanen dira.

III. KAPITULUA

Curriculuma

7. artikulua. 1. Curriculum esatean irakaskuntza hauen araubide diren helburu, eduki, orientazio metodologiko eta ebaluazio irizpideen multzoa adierazi nahi da.

7.2. Goi Zikloan jarraipena emanen zaie ikasleek Oinarrizko Zikloan erdietsi dituzten ezagutza eta trebetasunei, hizkuntza hobeki ikasi eta hainbat egoeratan hizkuntzaren bidez komunikatzeko gaitasuna areagotu dezaten.

8. artikulua. Hizkuntzen irakaskuntza espezializatuetako lehen mailako Goi Zikloko curriculumaren helburu nagusia ikasleek diskurtsorako gaitasuna erdiestea da. Helburua da nork bere diskurtsoa eta besteen diskurtsoak hobeki moldatzea erregistro eta testu mota guztietara eta ahozko eta idatzizko diskurtsoen arteko ezberdintasunetara. Horretarako, gaitasun hauek landuko dituzte ikasleek:

a) Ikasten duten hizkuntza egoki, erraz eta sormenez erabiltzea eguneroko bizitzaren egoeretan komunikatzeko, ikasketa egoeretan eta beren adierazpide gisa, hizkuntza horren alderdi formal eta diskurtsiboak oinarriz barrendu dituztela erakutsiz eta beren komunikazio egoeraren arabera moldatua dela.

b) Ideia nagusiak ulertzea eta berariazko informazioa ateratzea askotariko ahozko eta idatzizko testuetatik, ikasten duten hizkuntzaren aldaera hedatuenetan.

c) Ikas prozesua kontrolatzea eta hizkuntza bat ikasteko erabiltzen diren estrategiak egoki jakitea.

d) Jarrera zabala izatea norbere kulturaz kanpoko elementuen aurrean, diskurtsoan ateratzen direnean.

9. artikulua. 1. Irakaskuntza hauetako irakasle taldeek curriculum proiektu bat itxuratuko dute, beren hizkuntza horietan dekretu honetako eranskinean ezartzen diren curriculumen osagarri eta garabide, hezkuntza Proiektua mamitzen duten printzipioekin bat.

9.2. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak ezarriko du zer irizpide, jarraibide eta orientazio behar diren curriculum hori aplikatzeko.

9.3. Curriculum proiektua irakasleen klaustroak onetsiko du eta hala emanen zaio aditzera Eskola Kontseiluari.

9.4. Irakaskuntza hauetako curriculum proiektuek honako osagaiak izanen dituzte ikasturte eta hizkuntza bakoitzerako:

a) Irakaskuntza hauetarako ezarri diren helburu orokorrak eta edukiak ikasleen eta ikastetxearen ezaugarrien araberakoak direla.

b) Metodologiaren, curriculum eta ikasketa materialen eta ebaluazio irizpideen gaineko erabaki orokorrak.

c) Ordu asignazioak, ordu banaketak eta ikasleei kontu egin eta bideratzeko irizpideak.

Departamentu bakoitzak itxuratzen dituen ikasketa programazioetan honako alderdi hauek sartuko dira:

_Helburuak.

_Ikasturte bakoitzeko edukiak denboran nola banatzen diren.

_Ikasturte bakoitzeko ebaluazio irizpideak, prozedurak eta sistemak zerrendatzea.

_Gaiaren printzipio metodologikoak eta bai erabili beharreko curriculum eta ikasketa materialak ere.

_Kurtsoz aurreratzeko irizpideak, gutxieneko edukiei arreta berezia emanik.

_Departamentuak antolatu gogo dituen osagarrizko eta eskolaz kanpoko jarduerak.

9.5. Hizkuntz eskola ofizialek behar adinako informazioa emanen diete ikasleei curriculum proiektuaren eta bereziki helburuen, edukien eta ebaluazio irizpideen gainean.

9.6. Eduki sekuentziari eta ikasleek erabili beharreko materialei dagozkien erabakiek ikasle talde bakoitzarentzat izanen dira baliodunak zikloak irauten duen artean.

10. artikulua. Foru Dekretu honetako I. eta II. eranskinetan Nafarroako hizkuntz eskola ofizialetan ematen direnetako hizkuntza bakoitzaren irakaskuntza espezializatuetako lehen mailako goi zikloari dagozkion curriculumak ageri dira. I. eranskinak helburuak ezartzen ditu, edukiak, orientazio metodologikoak eta ebaluazioari buruzkoak, eta II. eranskinak hizkuntza bakoitzaren eduki berariazkoak, hala formalak nola soziokulturalak.

IV. KAPITULUA

Ebaluazioa

11.1. artikulua. Goi Zikloko bigarren kurtsora pasatzeko, ikasleek programazioan aipatzen diren kurtsoko helburuak iritsi izan beharko dituzte, proba eta ebaluazio prozesu egokien bitartez.

11.2. Goi Zikloaren agiria eskuratzeko, ikasle guztiek, ofizialak izan nahiz libreak, berariazko proba bat eginen dute, Nafarroako hizkuntz eskola ofizial guztietarako bat eta bera izanen dena.

Nolanahi ere, eskola presentzialetako ikasle ofizialei aldian-aldian jakinaraziko zaie zer emaitza lortu duten ebaluazio proba eta prozesuetan, ikasturtean zehar.

12.1. artikulua. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak arautuko du proba hori nola itxuratu, deialdia nola egin eta proba nola garatu, Foru Dekretu honek agintzen dituenekin bat.

12.2. Deialdiak hizkuntz eskola ofizialetan jendaurreratuko dira eta gutxienez Foru Dekretu honetako 3. artikuluan aipatzen den baldintza bete eta frogatzen duten pertsonek izanen dute zilegi matrikulatzea.

12.3.

Goi Zikloko agiriaren osotarako kalifikazioa Gai ala Ez gai izanen da.

12.4. Goi Zikloaren proba gainditzean, ikasleek zilegi izanen dute kasuko ziurtagiri akademikoa eskatzea, zikloko azken kurtsoa zein hizkuntz eskola ofizialetan egin duten, eskola hartako idazkaritzan.

13. artikulua. Ikasleek eskubidea dute kalifikazioen gaineko argitasunak eskatzeko eta azken kalifikazioen kontra erreklamatzeko, hartarako ezarri den prozeduraren arabera.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehenbizikoa._2003-2004 ikasturtea Foru Dekretu honen eranskinean ezarri diren curriculumak osatu eta garatzeko curriculum proiektuak itxuratzeko erabiliko da.

Bigarrena._Hizkuntza irakaskuntzetako lehen mailako Goi Zikloaren agiria lortzeko proba Nafarroako hizkuntz eskola ofizial guztietarako bat eta bera izanen da, 2004-2005 ikasturtetik hasita.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe uzten dira Foru Dekretu honetan ezarritakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa._Baimena ematen zaio Hezkuntza eta Kultura kontseilariari behar diren xedapen guztiak emateko Foru Dekretu honetan ezartzen dena betearazi eta garatzeko.

Bigarrena._Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, baita haren I eta II. eranskinek ere.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren hogeita zortzian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

I. ERANSKINA

1. Helburu orokorrak

1.1. Lau komunikazio gaitasun oinarrizkoen helburu komunak

1.1.1. Ikasleek ikasten duten hizkuntzan erraz komunikatzea, bai ohiko egoeretan eta bai egoera berezi eta zailagoetan ere, esparru pribatuan zein publikoan, lanbidean eta hezkuntzan. Beraz, mintzatu eta idazteko jarioa eta sormena behar dute, eta egituraren eta kontzeptuen aldetik konplexuak diren testu idatziak eta ahozkoak ulertzeko gaitasuna.

1.1.2. Ideia nagusiak ulertzea eta berariazko informazioa ateratzea askotariko ahozko eta idatzizko testuetatik, ikasten duten hizkuntzaren aldaera hedatuenetan, estilo ezberdintasunak antzemateko sena erakutsiz eta, ahozko komunikazioan, benetako testuinguruaren zailtasunak gaindituz.

1.1.3. Mintzakideen jarrerak, gogo aldarteak eta asmoa eta haien arteko harremanak ulertzea.

1.1.4. Ahozko eta idatzizko testu mota bakoitzaren xedea eta funtzioa antzematea.

1.1.5. Hainbat egoera ezberdinetan berehala eta egoki erreakzionatzea.

1.1.6. Komunikazio estrategiak eraginkortasunez erabiltzea, bai hizkuntzazkoak eta bai bestelakoak.

1.1.7. Lexikoa eta egiturak gai jakin baten eta komunikazio egoera baten arabera moldatzea.

1.1.8. Ahozko eta idatzizko kodeen diferentziei antzematea, eta bai ikasten duten hizkuntzaren erregistro eta aldaerei ere.

1.1.9. Kasuko hizkuntza egiten den herrialdeetako gizartea eta kultura ahalik ongien ezagutzea, hizkuntza hobeki ulertzeko eta komunikazioa aberasteko.

1.1.10. Oinarriak ezartzea hizkuntza norbere kabuz ikasten jarraitzeko, baita beste hizkuntza batzuk ikasteko ere, behin ziklo honetako ikasketak amaiturik.

1.2. Lau komunikazio trebetasun oinarrizkoen helburu berariazkoak

1.2.1. Irakurmena.

_Ideia orokorra ulertzea, alderdi nagusiak eta garrantzizko xehetasunak bereiztea hainbat motatako testuetan, gaia konkretua izan nahiz abstraktua.

_Iritzi eta jarrerei antzematea, bai eta haien egilearen asmoari eta aldarteei ere.

_Ideiak eta informazioa ateratzea egitura konplexuko testuetatik, kultur erreferentziak eta maiz erabiltzen diren esapide idiomatikoak izaten dituzten horietatik.

_Idatzizko testu edo agiri bat zein motatakoa den eta zer funtzio duen jakitea.

_Irakurtzeko modu ezberdinetara moldatzen jakitea: irakurketa osoa, selektiboa, estentsiboa, interpretaziozkoa.

1.2.2. Entzumena.

_Ahoz ematen diren hainbat motatako testuen esanahi orokorra, alderdi nagusiak eta xehetasunak eta mintzatzen direnen iritziak eta jarrerak aski erraz ulertzea, baita oso ongi entzuten ez denean ere, zuzeneko saioetan nahiz emitituetan, testuak ohiko abiaduran ahoskaturik, azentu, erregistro eta estilo estandar ezberdinetan.

_Gai abstraktu edo konkretuen gaineko informazioa eta testuaren barneko ideiak ateratzea, baldin eta diskurtsoaren egitura argia bada eta gutxitan erabiltzen den esapiderik ez badu.

_Helburu bat lortzeko jarraibideak ulertzea.

_Testu baten funtzioa eta mota ezagutzea, bai eta hura ematen duenaren asmoa, jarrera eta aldartea ere.

1.2.3. Idazmena.

_Testu argi, ongi egituratu eta egokiak idaztea, helburu eta funtzio ezberdinetarako.

_Ikuspuntuak nahikoa luze azaltzea, ideiak eta informazioa modu koherentean antolatuz, argudio eta adibide aproposak erabiliz eta azalpenari amaiera egokia emanez.

_Testuaren helbururako eta irakurleentzako estilo eta erregistro egokiak aukeratzea.

_Hizkuntza malgutasun eta eraginkortasunez erabiltzea. Halaber, hiztegi zabala erabiltzea, testuaren lokailu eta markatzaile ugari, eta askotariko egitura eta ñabardurak, kasuan kasuko komunikazio egoerari dagozkionak.

1.2.4. Mintzamena

Ikasleek gaitasun hauek lortu behar dituzte:

_Interes orokorreko gaiei buruz mintzatzeko jarioa, bat-batekotasuna eta eraginkortasuna izatea _bai bakarrizketan bai elkarrizketan_; hizkuntzaren baliabideak eta baliabide estrategikoak behar bezala eta eraginkortasunez erabiltzea, eta ahozko komunikaziorako gizartean ezarrita dauden konbentzioei jarraitzea.

_Egoki erantzun eta erreakzionatzea hainbat egoeratan, hizkuntzaren erabilera emozionala, aipamenezkoa eta umorezkoa baztertu gabe.

_Aktiboki parte hartzea elkarrizketa informaletan, interes orokorreko gai konkretu zein abstraktuak erabiliz. Ikasleak zerbait kontatu edo deskribatu beharko du zehatz-mehatz, bere ideiak azaldu eta bere jarrerak defendatu.

_Eztabaida formaletan informazioa aurkeztea, iritziak azaldu, justifikatu eta defendatzea, hipotesiak adieraztea eta aukerak ebaluatzea.

_Elkarrizketa batean solaskideei eragiteko moduan jardutea, ekinbidea hartuz; eztabaidatzen diren ideiak zabaldu eta garatzea eta egoki aritzea bat-batean, aurrez prestatutako gidoi edo galdetegiaren beharrik izan gabe.

_Askotariko gaiei buruzko iragarki, mezu eta jarraibideak ematea.

_Arazo baten zergatikoak azaltzea, egin beharreko urratsak eztabaidatzea, aukerak alderatu eta erkatzea.

_Hainbat iturritatik jasotako informazio zehatza eta argudioak laburtu eta adieraztea.

2. Edukiak

Edukiak hizkuntza irakaskuntzen helburuak eta ziklo honetarako ezarri diren helburu orokorrak gogoan hautatu dira.

2.1. Prozedurei buruzko edukiak

2.1.1. Komunikaziorako estrategiak. Lau hizkuntza trebetasunei dagozkien prozedurak.

2.1.1.1. Egoeraren osagai esanguratsuei antzematea, bai ulermena, bai idazmena zein mintzamena erabiliz.

_Egoeraren zer-nolakoei antzematea.

_Elementu paralinguistikoak ezagutzea (fonikoak eta ikonikoak)

_Testuaren funtzioari antzematea (komunikazio funtzioa, adierazpen funtzioa, funtzio konatiboa) haren ezaugarrien arabera.

2.1.1.2. Komunikazio egoerara moldatzea (zerbait aditzeko edo adierazteko).

_Entzuketa edo irakurketa mota moldatzea, kontuan izanik zer ulertu asmo duen entzuleak (entzuten ari denean) edo irakurleak (irakurtzen ari denean), eta egoerak zer osagai dituen (testuaren funtzioa).

_Adierazpen mota moldatzea, kontuan izanik mintzatzen edo idazten duenaren asmoa eta egoeraren osagaiak (mintzakidea, hitz egiteko txanda, esparrua, adierazpidea...).

_Inguruabarretara moldatzeko malgutasuna.

2.1.1.3. Testuko osagai esanguratsuak ulertzea.

_Ondorioak ateratzea, hipotesiak sortu eta adieraztea, ideietan, aurrekontzeptuetan eta aldez aurreko ezagueretan oinarriturik.

_Loturak, antzekotasunak eta diferentziak bilatzea, elementu esanguratsuak orokortzea.

_Ulertze motak: osoa, hautakorra, zehatza, interpretaziozkoa etab.

2.1.1.4. Adierazpena: diskurtsoa itxuratu eta artikulatzea hitzezko eta hitzik gabeko osagaiak elkartuz.

_Ideiak antolatu eta sekuentziatzea

_Kausa-ondorio erlazioak..

_Diskurtsoa egituratu eta kontrolatzeko gaitasuna, hauek direla bide:

_Gaikako antolaketa.

_Koherentzia eta batasuna.

_Ordena logikoa.

_Estiloa eta erregistroa.

_Eraginkortasun erretorikoa.

_Ahozko adierazpenari dagokionez, aipatu alderdiez gain aintzat hartuko dira honako estrategia hauek:

_Arriskuak saihesteko estrategiak: ordezkapenak, konponketak, atzera egiteak etab.

_Konpentsaziozko estrategiak: itzulinguruak, hurbilketak, keinuak, itzulpenak etab.

_Enuntziatu bat egiteko behar diren osagaiak hautatzea (lexikoa, erregistroa, azentua, tonua etab.).

_Luzamendurako edo denbora irabazteko estrategiak: betegarriak, errepikapenak etab.

_Autokontrolerako estrategiak: esandakoa zuzendu edo beste modu batera esan.

_Elkar-eragiteko estrategiak: laguntza eskatu, etab.

_Elkar laguntzeko estrategiak.

_Esanahiaren negoziaziorako estrategiak: ulertu ez dena berriz azaldu edo ulertu denaren laburpena eman.

2.1.2. Hizkuntza ikasteko estrategiak.

2.1.2.1. Zeharkakoak

_Estrategia metakognitiboak:

_Ikas prozesuaz jabetzea.

_Norberaren ikas estiloak ezagutzea.

_Ikasketa planifikatzen jakitea, ikas prozesuaren ardura izatea, jarrera aktiboa hartzea.

_Ikasgelatik kanpo ikasten jarraitzeko baliabideak erabiltzea, ikaskuntzan autonomo izaten ahalegintzea.

_Estrategia afektiboak:

_Norberaren gaitasunean konfiantza izatea eta jarrera baikorra hartzea, huts egiteko beldurra eta lotsa gainditzeko eta jokabide kritikoa garatzeko.

_Estrategia sozialak:

_Arreta eta lankidetza bultzatu eta garatzea.

2.1.2.2. Zuzenak

_Buruz ikasteko teknikak.

_Testu, esaldi, multzo semantiko, errima eta abarren barnean buru-erlazioak sortzea.

_Ikusitakoak eta entzundakoak lotzea.

_Zenbait teknika baliatzea (aldiroko berrikusteak, zerrendak, sailkapenak).

_Estrategia kognitiboak:

_Informazio berria aurretik jasotakoarekin lotzea

_Gertaerak behatu eta hipotesiak egitea.

_Dedukziozko arrazoibideak garatzea.

_Komunikazioaren eta hizkuntzaren arteko loturaz gogoeta egitea (komunikazio-ekintza, eta komunikazio-egoeraren osagaiak).

_Ulertze induktiboa eta osoa lortzea, ikasten ari den hizkuntza erabiltzeko sistemen eta arauen dedukzioaren bitartez, testuinguruan jarritako testuetatik abiaturik, edo norberaren hizkuntzarekiko analogiaz.

_Behatutako arauak orokortzea.

_Ikasten ari den hizkuntzaren ezaugarriak eta ama-hizkuntzarenak erkatzea.

_Norberaren oharrak idaztea, laburpenak egitea eta norberaren gramatika antolatzea.

_Ebakera eta intonazioko teknikak erabiltzea: jatorrizko itunak imitatzea edo testu adierazgarriak (kantak, olerkiak, esaldi zailak...) buruz ikasi eta maiz errepikatzea.

2.2. Kontzeptu edukiak eta kontzeptu sistemak.

2.2.1. Komunikaziozkoak: Goi Zikloan honako mintza-funtzio eta -egintzetan sakonduko da, Oinarrizko Zikloan baino zehaztasun eta ñabardura maila handiagoa lortzeko eta aldi berean zuzentasuna eta komunikazioaren helbururako moldapena areagotzeko:

2.2.1.1. Gizarte erabilera:

_Agurtzea, despeditzea, interpelazioak eta aurkezpenak.

_Esker ona adieraztea.

_Norbaitez galdetzea.

_Zorionak ematea.

_Barkatzeko eskatzea.

_Konplimenduak egitea.

_Dolumina agertzea.

_Gonbitak egitea, onartzea eta errefusatzea.

2.2.1.2. Informazioa eskatzea eta ematea:

_Pertsonen eta gauzen gaineko informazioa eskatu eta ematea; ordutegiak, datak eta tokiak; gertaerak, prozesuak, jarduera eta egintzak.

_Inori zerbait badakien galdetzea eta gauza bat dakizun ala ez adieraztea, edo jakitea nondik heldu zaizun.

_Gauza bat egia den ala ez galdetu eta baieztatzea.

2.2.1.3. Deskripzioa eta kontaketa:

_Pertsonak, gorputzaren eta gogoaren egoerak, objektuak eta haien erabilerak, sentimenduak, prozesuak, aldaketak eta sistemak, bidaiak eta tokiak deskribatzea.

_Ezaugarriei buruzko iruzkinak egitea.

_Lehengo, oraingo eta geroko gertaera bat kontatzea.

2.2.1.4. Aurreikuspenak, asmoak, xedeak eta hipotesiak:

_Pertsonen, gauzen, lehengo eta geroko gertaeren gainean hipotesiak egitea.

_Gogoeta egin eta ondorioak ateratzea.

_Ekintzen xedea adieraztea.

2.2.1.5. Iritziak eta balorazioak:

_Interesa edo interes falta adieraztea.

_Gustuak eta nahiagotasunak adieraztea.

_Denetariko arte adierazpenak baloratzea.

_Ados zauden ala ez adieraztea.

_Iritziak eskatu eta ematea.

_Iritzi edo ikuspuntu bat arrazoitu eta argudiatzea.

_Uste bat adieraztea.

_Zehaztasunez alderatu eta erkatzea.

_Duda adieraztea.

_Eszeptizismoa adieraztea.

_Ziurtasun gradu ezberdinak adieraztea.

_Gertaera bat nolakoa den adieraztea: itxurazkoa, egi-antzekoa, litekeena edo ezinezkoa, gertakorra edo gertagaitza, erraza ala zaila, beste baten ondorio logikoz, beharrezkoa ala behar gabea, nahitaezkoa ala ez nahitaezkoa, debekatua, auskalokoa.

2.2.1.6. Sentimenduak, jarrerak eta aldarteak:

_Gogo aldarte bat eta haren arrazoiak adieraztea: satisfazioa edo insatisfazioa, mirespena, estimua, alegrantzia edo tristezia, esker ona, konfiantza, konfiantza falta, beldurra, asperdura, larrimina, indiferentzia eta haserrea.

_Gorputz edo osasun aldarte bat adieraztea.

_Gurari bat adieraztea.

_Damua adieraztea.

_Portaerak kritikatzea.

_Barkazioa eskatu eta barkatzea.

_Erasiak eta kexak egitea.

2.2.1.7. Ekintzarako asmoak (funtzio pertsuasiboa ala induktiboa):

_Norbaitek zerbait egiteko asmoa, xedea ala erabakia hartu duen galdetzea.

_Zerbait egiteko asmoa, xedea eta erabakia hartu duela adieraztea.

_Promesak egitea.

_Jarraibideak eskatu eta ematea.

_Ekintza konkretu bat mesede gisa, premia gisa edo obligazio gisa eskatzea.

_Laguntza eskatu eta eskaintzea.

_Zerbait egitea eskaini edo uko egitea.

_Zerbait egiteko baimena eskatu, eman ala ukatzea.

_Zuzen nahiz zeharbidez aginduak ematea.

_Debekatzea.

_Norbaiti zerbait egiteko obligazioa kentzea.

_Erreklamazioak egitea.

_Zerbait egin nahi den galdetzea.

_Norbaitek zerbait egin dezan nahia adieraztea.

_Kontseiluak eskatu eta ematea.

_Ekintza bat proposatu, iradoki edo gomendatzea.

_Limurtzea.

_Abisuak, gaztiguak eman edo ernaraztea.

_Mehatxatu eta ikaratzea.

_Zerbait egitera bultzatzea.

_Zita bat hartzea. Norbaitekin hitzordua jartzea.

2.2.1.8. Diskurtsoaren antolamendua:

_Gai baten hasiera iragartzea.

_Diskurtsoan tarteki hitzak sartzea (luzamendurako, pentsatzeko beta izateko).

_Digresio baten hasiera markatzea.

_Aurrera segitzea.

_Norbere burua zuzentzea, lehengoa ukatzea, duda egitea.

_Enfasia adieraztea.

_Zehaztea eta ñabartzea.

_Adibideak ematea.

_Gaiez aldatzea.

_Ebokatzea, alusioak eta aipamenak egitea.

_Definizioak ematea.

_Azalpen batean enumerazioak egitea.

_Denbora sekuentzia bat adieraztea.

_Laburpena egitea.

_Grafikoak, taulak eta estatistikak interpretatzea.

_Txostenak egitea.

_Diskurtsoan ideiak eta kontzeptuak lotzea.

_Bukaeraren hasiera eta ondorioa markatzea.

_Ahozko diskurtsoaren konbentzioak: hitza eskatu eta ematea, etetea, hitz egiten uztea.

_Telefonoz hitz egiteko oinarrizko konbentzioak (komunikazioa nola hasi, norbaitez nola galdetu, mintzakideari itxoiteko eskatu, ongi aditu ala ulertzen den baieztatu, despedida hartzea).

_Kartak idazteko konbentzio oinarrizkoak (hasierako formulak, trataerakoak, ondorioa).

2.2.1.9. Komunikazioa nola mantendu eta kontrolatu:

_Norbaiti zerbait errepikatzeko edo mantsoago hitz egiteko eskatzea.

_Hitz edo esapide batek zer esan nahi duen edo nola itzultzen den galdetu eta adieraztea.

_Hitz edo esapide bat nola esan edo nola idazten den galdetu eta adieraztea.

_Mezu bat ulertu den ala ez galdetzea.

_Egiaztatzea norbaitek guk ulertu uste izan duguna benetan esan duen.

_Ulertu dugula baieztatzea edo aurrera segitzeko adieraztea.

_Enuntziatu bat edo hiztunak duen asmoa argitzea.

_Parafrasiak egitea.

_Bozaren modulazioak eskatzea: ozenago edo apalago mintzatzeko.

2.2.2. Eduki formalak (ikus II. eranskina, hizkuntza bakoitzeko eduki berariazkoena).

2.2.2.1. Fonetika eta fonologia

2.2.2.2. Alderdi grafikoak

2.2.2.3. Gramatika

_Morfosintaxia.

_Testuaren gramatika

2.2.2.4. Lexikoa

2.2.2.5. Testu motak

2.2.3. Eduki soziokulturalak (ikus II. eranskina, hizkuntza bakoitzeko eduki berariazkoena).

2.2.3.1. Hizkuntza aniztasuna.

2.2.3.2. Ahozko eta idatzizko hizkuntzen arteko diferentziak.

2.2.3.3. Hizkuntzaren eta alderdi soziokulturalen arteko harremana.

2.3. Balio, arau eta jarrera edukiak

2.3.1. Jende arteko komunikazioa baloratzea.

_Ikasten ari den hizkuntzan komunikatzeko gogoa.

_Jarrera aktibo eta adikorra izatea komunikazio bidezko elkar-ekintzan.

_Formak eta edukiak elkar-ekintzarako duten garrantziaz ohartzea.

2.3.2. Kultur aniztasuna errespetatzea eta norbere nortasuna baloratzea.

_Jakin mina izatea beste errealitate batzuk ezagutzeko: hizkuntza portaerak, gizarteko konbentzioak eta eguneroko ohiturak.

_Beste kultura batzuei buruzko aurreiritziak eta estereotipoak gainditzea.

_Beste kultura batzuekin harremanak izateak pertsonari dakarkion onura aintzat hartzea.

2.3.3. Ikasten ari den hizkuntza baloratzea.

_Hizkuntza baloratzea garapen pertsonalerako tresna den aldetik.

_Hizkuntza baloratzea artearen eta kulturaren adierazpidea den aldetik.

_Ikastea esperientzia gisa baloratzea.

2.3.4. Ikasketa eta hazkuntza pertsonal zein soziala faboratzen dituzten jarrerak.

_Egoera berrietan herstura gainditzea.

_Norberaren gaitasunetan fidatzea eta saiatzeko gogoa izatea.

_Jarrera baikorra, ikasteko autonomia hartzeari buruz.

_Jarrera baikorra, elkarlanari eta lankidetzari buruz.

_Ahalegina eta borondatea baloratzea.

3. Ebaluatzeko oinarri metodologikoak

Hautatzen den metodologiak bide eman behar du Goi Zikloan proposaturiko helburuak lortzeko, hau da, erraztasuna eta jarioa izatea, ahoz nahiz idatziz, eta ongi ulertzea idatzizko eta ahozko testuak, egituraz eta kontzeptuz konplexuak.

Sail didaktikoetako irakasleek, elkarrekin koordinaturik ari direla, lerro metodologiko komunak ezarriko dituzte, irakaskuntzari koherentzia emanen diotenak. Irakasle bakoitzaren ikuspuntu metodologikoa errespetatuko dute eta kontuan hartuko dituzte aldi honetako curriculumaren funtsezko printzipio hauek:

_Erabiltzen diren metodoek lau gaitasunen garapena erraztuko dute, bitartekotza eta birformulazioko jarduerak barne direla.

_Komunikaziorako gaitasunaren eta hizkuntza gaitasunaren arteko oreka bilatuko da, ikaslearen sormenaren garapena sustatuz, lasai eta zehaztasunez komunikatzeko behar duen mailaraino.

_Lan komunikazioaren oinarrizko unitatea ez da hitza ez esaldia, diskurtsoa baizik, eta berau testuan mamitzen da. Ikasgelako jarduerak diseinatzeko ardatza, hortaz, testua izanen da, ahozkoa zein idatzia.

_Ikasgelako zereginak eraginkorragoak dira egiazko komunikazio helburua dutenean. Hautatzen den metodologiak askotariko metodo eta iturriak elkartu ahalko ditu eta benetako komunikazio zereginetan oinarrituko da.

_Komunikazio zereginei egiantza emateko, benetako testuak erabil daitezen sustatuko da, hots, jatorrizko hiztunek eguneroko bizitzan aurkitu ohi dituzten horietakoak.

_Ikasgelarako diseinaturiko jarduera didaktikoek kontuan hartuko dituzte ikasleen arteko diferentziak, erritmo ezberdintasuna eta ikasteko estiloak.

_Trataera komunikatiboak ikaslea jarriko du irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren erdigunean. Hori dela eta, komeni da ondokoak kontuan hartzea:

_Jardueren helburu eta arrazoiak ikasleei jakinarazi eta haiekin partekatzen direnean, ikasleek errazago hartzen dute ikasteko prozesuaren ardura.

_Elkarlanerako aukerak garatzea -ikasleak binaka edo taldeka jarriz-ikasleen autonomia eta autoikaskuntza sustatzea da.

_Akatsak baloratu egin behar dira ikas prozesuaren osagai eta hobekuntzarako tresna diren aldetik. Horrela ikasleari konfiantza eta bere burua zuzentzeko aukera ematen zaio.

_Hizkuntzaren funtzionamenduaren gainean gogoeta egitea, behaketa, dedukzioa eta erkaketa direla bide, ikasteko funtsezko estrategia da, eta bai ama-hizkuntzarekiko konparazioa ere.

_Ikasten ari diren hizkuntzaren eta kulturaren aldeko jarrera sustatzeak ikasteko giro ona sortzen laguntzen du.

_Informazioaren teknologiek hizkuntzarekin harremanak izateko eta hura erabiltzeko aukera berri eta mugagabeak eskaintzen dituzte. Halakoak ikasgelan zein kanpoan erabiltzeak maila honetarako eskatzen den adinako hizkuntza gaitasuna erdiesten lagunduko du.

Ebaluazioa

Ezarritako helburuak zenbateraino bete diren baloratzeko prozesua den aldetik, ebaluazioa curriculumaren osagaietako bat da, gainerako osagaiak bere baitan bildu, elkarrekin lotu eta zentzua ematen diena.

Ebaluazioaren helburuak:

_Ikaskuntza-irakaskuntza prozesua, haren lorpenak eta zailtasunak baloratzea eta, behar izanez gero, bideratzea.

_Ikasleen beharrak detektatzea.

_Erabilitako teknologiaren eraginkortasuna egiaztatzea.

_Prozesua ari dela, neurtu eginen da zer aurrerapen egiten diren komunikazio eta hizkuntza gaitasunean, kasuko mailaren helburu eta edukien alderako.

_Kasuko hizkuntza hobeki ikasteko estrategia egokiak erakutsi eta haien garrantzia azpimarratzea.

_Autoebaluazioa bultzatzea, nork bere kabuz ikasteko bidea den aldetik.

Sustapenerako eta ziurtapenerako ebaluazioa.

Horretarako prestatzen diren probak komunikazioaren trataeran oinarrituko dira, alegia, haien bidez neurtuko da ikasleak zenbaterainoko gaitasuna duen zenbait hizkuntz jarduera egoki burutzeko, benetako komunikazio egoeretan garatuko lituzkeenen antzekoak.

Ikaslearen komunikaziorako gaitasun orokorraren maila, beraz, ahozko eta idatzizko testuak ulertzeko gaitasunean eta benetako komunikazio egoera ezberdinetan ahoz eta idatziz komunikatzeko gaitasunean datza. Komunikaziorako gaitasun horrek, hizkuntzarekin lotutako alderdiak ez ezik, alderdi pragmatikoak, soziolinguistikoak eta estrategikoak ere hartzen ditu barnean.

II. ERANSKINA

Aleman, euskara, frantses, ingeles eta italianozko eduki formal eta soziokultural berariazkoak. I. eranskineko 2.2.2. eta 2.2.3. atalen garapena.

A L E M A N A

Eduki formalak

1. Fonetika eta fonologia.

1.1. Bokalen luzera.

1.2. Nola ahoskatu zenbait hots eta kontsonante multzo, zailtasun berezikoak.

1.3. Intonazioa, ahozko diskurtsoan hitz, sintagma, esaldi eta testuen batasunerako eta adierazpenerako elementu nagusia den aldetik:

Wortakzent:

_Hitz bakunen eta eratorrien azentuazioa.

_Jatorri germanikoko hitzen eta beste hizkuntzetako hitzen azentuazioa.

_Hitz elkartuen azentuazio ezberdinak, lotura motaren arabera (bestimmte oder aneinanderreihende Zusammensetzung).

_Aurrizki tonikoa edo atonoa duten aditzak: aldaketa semantikoa eta balentziarena.

Satzakzent (esaldiaren azentuazioa):

_Hitz funtzionalak (atonoak) eta eduki semantikoa duten hitzak (tonikoak) nola bereizten diren. Hitz funtzionalak (determinanteak, preposizioak, juntagailuak, aditza laguntzaileak); eduki semantikoa duten hitzak (substantiboak, adjektiboak, aditzak eta adberbioak).

_Sintagmako azken hitzaren azentuazioa.

_Aditz sintagmako osagarrien azentuazioa.

_Esaldiaren oinarrizko intonazioa eta sintagmaren azentuazioa aldatzea (hitz funtzional atonoak eta eduki semantikoa duten hitz tonikoak) honakoak direla bide: azentu erakusle edo deiktikoa, kontraste azentua, mintzagaiaren (informazio ezaguna) eta galdegaiaren (informazio berria) arteko lotura.

1.4. Alemanaren intonazio eredu nagusiak:

_Beherakoa (die fallende Endmelodie): Aussage-und Ausrufesätze, Aufforderungs-und Wunschsätze, W-Fragen.

_Gorakoa (die steigende Endmelodie): Ja/Nein-Fragen, balio emotiboa duten esaldiak (harridura, kexua etab.).

_Zalantzakoa (die schwebende Endmelodie) (ahozko diskurtso bat-batekoaren intonazio eredua): esanahi aldaketa berriak eta esaldi hasiera berriak sartzeko, zalantza adierazteko, hizkuntza baliabideak bilatzeko.

1.5. Zenbait fonema ahoskatzeko diferentziak dialektoen artean.

2. Alderdi grafikoak

Alemanaren ortografiaren azken berrikuntza azpimarratuko da, oraingoaren ordez lehengo eredu ortografikoa erabil ez dadin.

2.1. Letra larria nola erabili.

2.2. Puntuazioaren gaineko konbentzioak.

2.3. Lerro bukaeran hitzak nola zatitu.

2.4. Hitz elkarte marratxodunak eta marratxorik gabeak.

2.5. Batera idazten diren hitzak eta bereiz idazten direnak.

3. Gramatika: morfologia, sintaxia eta testuaren gramatika.

3.1. Morfosintaxia

3.1.1. Adjektiboa:

_Atribuzio funtzioa. Deklinazio bortitza eta ahula.

_Preposizioa duten adjektiboak (akusatiboa, datiboa).

_Aurrizki-sistema eta atzizki-sistema (un-, in-, il-, a-; -pflichtig, -bedürftig, -lustig, -lich, -bar, -treu).

_Adjektiboen osaera: substantiboa + adjektiboa, adjektiboa adjektiboa.

3.1.2. Substantiboa:

_Estilo nominala, mendeko esaldien ordez preposizio-osagarriak erabiltzen dituena: wegen, trotz, angesichts, infolge, laut, zwecks...

_Substantiboaren deklinabidea: II. maskulinoa eta adjektibo eta partizipioetatik eratorritako substantiboak.

_Adjektibo, aditz eta izenordainen substantibazioa.

_Substantiboaren generoa eta numeroa.

_Hitz-elkarketa (substantiboa + substantiboa, aditza substantiboa, adjektiboa + substantiboa, adberbioa + substantiboa, izenordaina + substantiboa, zenbatzailea + substantiboa).

_Eratorpena (-keit, -haft, -ung, etab.).

3.1.3. Adberbioa:

_Denborazko adberbioak, moduzkoak, lekuzkoak.

_da®-, parentesi arteko da®-preposizio-osagarriaren ordezko gisa.

_Konjunktionaladverbien direlakoak eta haien posizioa (trotzdem, daher, deshalb).

_Atzizki-sistema (-lich, -weise, -halber, -s).

_Adberbioen konposizioa (nirgendwo, irgendwann).

3.1.4. Preposizioa:

_Kausazko preposizioak, denborazkoak, ondoriozkoak, baldintzazkoak, moduzkoak, bitartezkoak etab. Haien deklinabidea eta kokaera.

_Preposizio genitibodunetan sakontzea: während, wegen, anstatt, trotz.

_Aditzaren, izenaren, adjektiboaren preposizio-osagarriak.

3.1.5. Partikula modalak:

_Partikulak gainbegiratu eta ikastea, hala nola etwa, denn, ruhig, ja, einfach. Partikulen konbinazioak: mal eben, mal gerade.

3.1.6. Aditza:

_Aditz bereizgarriak eta bereiztezinak: aditz bereizgarrien eta bereiztezinen atal izan daitezkeen aurrizkiak: durch, über, unter, um, wieder, wider.

_Funktionsverben.

_Aditz denboren arteko denbora harremanak.

_Zu partikularik gabeko infinitiboa hartzen duten aditzak.

_Werden aditzarekiko eraikuntzak.

_Aditz modalak perfektuan eta pluskuanperfektuan, mendeko perpausean.

_Era pasiboa nola erabili (Vorgangs-und Zustandspassiv) bere denbora guztietan, indikatiboan nahiz subjuntiboan. Vorgangspassiv delakoa aditz modalekin.

_Era pasiboari elkarturiko formak, Passiversatz: man, -lich eta -bar atzizkiak dituzten adjektiboak, lässt sich eraikuntzak; sein+zu+Infinitiv, haben+zu+Infinitiv eraikuntzak.

_Nola txandakatzen diren testuan era aktiboa eta era pasiboa (ikuspegiaren eta tematizazioaren aldaketa).

_Konjunktiv I.a zehar estiloan: formak eta erabilera. Indikatiboaren eta Konjunktiv II.aren erabilera zehar estiloan.

_Konjunktiv II.a: formak eta erabilera.

Partizipialkonstruktionen I. partizipioarekin eta II. partizipioarekin; nola bilakatu perpaus erlatibo.

3.1.7. Perpausa:

_Elementuen hurrenkera perpausean: nahitaezko osagarriak eta osagarrizkoak; Satzklammer arautzailearen haustura.

_Mendeko perpausak: denborazkoak, kausazkoak, baldintzazkoak, kontzesiboak, ondoriozkoak, aurkaritzakoak, konparaziozko irrealak, bitartezkoak, konpletiboak, erlatiboak, xedezkoak.

_Juntagailurik ez duten mendeko perpausak: baldintzazkoak, kontzesiboak.

_Atal biko lokailuak dituzten perpaus koordinatuak.

3.1.8. Ukazioa:

_Ukazioaren elementuak.

_Ukazioaren kokaera perpausean: Satznegation, Teilnegation.

3.1.9. Interjekzioak:

3.2. Testuaren gramatika

Testua unitate. Sintagmatik perpausera, perpausetik lerroaldera, lerroaldetik testura.

3.2.1. Testuaren ezaugarriak:

3.2.1.1. Egokitzapena:

_Zer harreman duen testuak komunikazio egoerarekin (testua sortu den testuinguru hizkuntzaz landarakoarekin eta sorrarazi duen asmoarekin).

_Bereziki landu beharreko egokitzapenak: ahozko kodea eta idatzizkoa, erregistro zaindua eta lagunartekoa, testu mota.

3.2.1.2. Koherentzia:

_Testua, esangura unitate oso.

_Edukiaren egokitasuna eta egituratzea.

_Lehen eta bigarren mailako ideiak.

_Testuko osagaiak nola tematizatu. Testuan nola bereizi eta nola txandakatu bi informazio mota: lehendik dakiguna (mintzagaia) eta benetan berria dena (galdegaia). Mintzagaiaren eta galdegaiaren arteko oreka.

_Hartzailea eta nola interpretatzen duen mezua.

_Umorea, ironia eta antzeko baliabideak. Verfremdungseffekte, hots, testuaren egokitzapenaren eta koherentziaren hausturak (Verstöße gegen Angemessenheit).

3.2.1.3. Kohesioa:

_Harreman sintaktikoak eta semantikoak (fenomeno gramatikal eta lexikoak), testu bateko osagaiak elkarrekin lotzen dituztenak.

Errekurtsoak:

_Hizkuntza-erreferentzia: anafora, katafora eta deixia. Hizkuntzaren erreferentzia adierazle oinarrizkoak:

_Intonazioa, eta erreferentzia osagarriei informazio motaren arabera (ezaguna-ezezaguna/mintzagaia-galdegaia) perpausean ematen zaien kokaera eta erabilera.

_Nola erabili es izenordaina (Platzhalter, erabilera kataforikoa, erabilera anaforikoa).

_Nola txandakatzen diren testuan Artikelwörter direlakoak (mugatua, mugagabea, ezezkoa, posesiboa, erakuslea, zehaztugabea) eta izenordainak (pertsona-izenordainak, bihurkariak eta elkarkariak, erakusleak, erlatiboak, posesiboak, mugagabeak, kantitatezkoak), eta haien funtzio erreferentzial eta semantikoak.

_Pronominaladverbien: funtzio anaforikoa eta kataforikoa (dass duten esaldi osagarrietan).

_Adberbio sintagma: aditzaren modifikatzaile eta perpausaren modifikatzaile.

_Kohesio lexikoa (kate isotopikoak): testuko osagaiek elkarrekin nolako loturak dituzten haien ezaugarri semantikoetatik abiaturik, ondokoak direla bide: sinonimia, hiperonimia, antonimia, eremu semantikoak eta lexikoak.

_Elipsia.

_Ukazioa.

_Konexioa (lokailuak nola erabili). Ahozko edo idatzizko diskurtsoko testuaren markatzaileak, testu motaren arabera (deskripzio, narrazio, argudio edo azalpen testua). Antolagailu hauek bereizteak duen garrantzia, eta testu motaren arabera, hots, testuaren xedearen arabera erabili beharra.

_Diskurtso idatzian nola erabiltzen diren markatzaileak testua egituratzeko, gaia aurkezteko, bereizketak egiteko eta laburpenak egiteko (zusammenfassend), betiere testu motaren arabera.

_Juntagailuak (obzwar, vorausgesetz dass, anstatt dass, wenngleich).

_Preposizioak (Iaut, zwecks, angesichts).

_Ahozko diskurtsoaren markatzaileak, diskurtso zainduan edo lagunartekoan rolen banaketa zehazten dutenak (hitza mantendu, eman edo eskatzeko: also, und zwar, und dann, und da, ich mein', mein'ich, weißte, wissen Sie, siehste, sehen Sie, oder so, und so weiter, oder?; nicht wahr, oder?; übrigens, also hör mal, ja aber, darf ich vielleicht dazu bemerken, erlauben Sie mir bitte eine Zwischenfrage).

_Denbora harremanak (diskurtsoaren korrelazio logikoa mantentzen duten eta elkarren mende dauden aditz denborak nola erabili).

_Nola erabili eta komunztatu aditz denbora testu mota ezberdinetan (orainaldi historikoaren erabilera, Präsens/Perfekt, Perfekt/Präteritum, Präteritum edo Perfekt/Plusquamperfekt, Präsens/Futur kontrastea).

_Denbora-sekuentziagailuak: nola erabili testuan baliabide eta konbinazio konplexuagoak (lokailuak, adberbioak, preposizioak) denbora loturak adierazteko (bevor, nachdem, als, sobald, seitdem, bis, während).

_Nola erabili aditz denborak eta aditz moduak diskurtso kontatuan. Aditz modalak diskurtso kontatuan.

_Aditz modalen era objektiboa eta subjektiboa.

_Osagai lexikoek aditzaren aspektua adierazteko duten garrantzia: adberbioak (plötzlich, da), aurrizkiak (an-, ver-, ent-, ver-), aditz konposatuak (kennen lernen/kennen).

_Geroaldiko eraikuntzen balio modala (Futur I/II).

4. Lexikoa

4.1. Oinarrizko arlo semantikoetan maizenik erabiltzen den lexiko oinarrizkoa, agertzen diren dokumentuekin eta ikaslearen interesekin lotua (lexikoa handitzea arlo semantiko guztietan).

4.2. Familia lexikoak.

_Hitz polisemikoak.

_Antonimoak.

_Sinonimoak.

_Homonimoak.

_Hiperonimoak.

4.3. Hitz gardenak eta hurbilak; Falsche Freunde.

4.4. Maizenik erabiltzen diren laburdurak: z.B., u.a., bzw., etab.

4.5. Maiz erabiltzen diren esapide eta esakuneak.

4.6. Lautmalende Verben.

_Hizketa egintzak deskribatzen dituzten aditzak: erwidern, behaupten etab.

4.7. Hitz eratorriak eta elkartuak sortzeko baliabide nagusiak (Wortbildung).

_Substantibo konposatuak (substantiboa + substantiboa, aditza substantiboa, adjektiboa + substantiboa, adberbioa + substantiboa, izenordaina + substantiboa, zenbatzailea + substantiboa).

_Substantiboarekin gehien erabiltzen diren eratorpen atzizkiak: -keit, -haft; -heit, -ung).

_Adjektibo konposatuak (substantiboa + adjektiboa, adjektiboa adjektiboa).

_Adjektiboak sortzeko maizenik erabiltzen diren atzizkiak: -lich, -isch, -sam, -bar, eta horien arteko diferentzia semantikoen azterketa; -freundlich, -lustig, -bereit, -reich, -bedürftig, -bewußt, -treu, eta abarren bidez sortzen diren hitz elkartuak.

_Antonimoak sortzeko aurrizki eta atzizkiak: un-, -voll, -los, in-; -freundlich/-feindlich, -arm/-reich etab. erabiliz sortzen diren zenbait hitz elkartu.

_Adberbioekin gehien erabiltzen diren atzizkiak (lich, -weise, -s, -halber) eta irgend + galdetzailea, nirgend + galdetzailea adberbio mugagabeen konposizioa.

_Aditz aurrizkidunak (diferentzia semantikoak).

5. Testu motak

Ahozko testuak, testu idatziak eta denetariko euskarrietan eginiko dokumentuak, komunikazio egoera ezberdinetan sortuak, testuinguruko parametroak askotarikoak izanik: komunikazio bidea, erabileraren eremua, mintzakideen arteko harremana eta testuaren funtzioa. Idatzizko eta ahozko testuen funtzio nagusiak honakoak izanen dira: deskripzioa, narrazioa, azalpena, argudiaketa, irakaspena, pertsuasioa, iragarpena, elkarrizketa, erretorika eta literatura.

5.1. Testu idatziak.

5.1.1. Testu labur formal eta informalak gai pertsonalen gainean eta arlo sozial, laboral, kultural eta akademikoarekin lotura duten gaien gainean:

_Oharrak.

_Telegramak.

_Zerrendak, agenda.

_Gonbitak, zorion idazkiak, eskaintzak...

_Postalak.

_Faxa, mezu elektronikoa.

_Denetariko iragarkiak eta ordutegiak.

_Katalogoak eta artikulu eta prezio zerrendak.

_Jatetxeetako kartak eta sukaldeko errezetak.

_Eguraldiaren gaineko informazioak.

_Estatistikako grafikoak eta mapa kontzeptualak.

_Lan eskaintzak.

_Irrati eta telebistako programazioak, zine eta ikuskizunen iragarkiak, ikuskizunen kritikak.

_Fitxa bibliografikoak.

_Horoskopoa.

_Ariketa bateko osagaiak. Azterketak.

_Gramatikako eskemak edo azalpenak.

_Hiztegietako definizioak. Entziklopedietako sarrerak.

_Fitxa bibliografikoak. Errezentsioak.

_Apunteak. Ikasgelan erabilitako gaien laburpenak.

5.1.2. Landuagoko eta luzeagoko testuak, gai pertsonal eta sozial, laboral, kultural eta akademikoen gainean:

_Karta pertsonalak eta karta formalak (lan eskaera, telegrama formalak...). Faxak eta mezu elektronikoak.

_Formularioak, lan eskaerak.

_Curriculum Vitae.

_Egunkari pertsonala.

_Informazio orokorra edo berezia duten liburuxkak (turismokoak, erabilerari buruzko jarraibideak, erakunde edo toki publikoen gainekoak -museoak, liburutegiak-, osasun gaiei buruzkoak etab.)

_Prentsako albisteak.

_Laneko barne komunikazioak (zirkularrak, memoak).

_Txostenak, gutunak, bileretako aktak.

_Egunkari bateko editoriala, iritzi artikuluak eta zabalkundekoak, zuzendariari bidalitako gutunak.

_Idatzizko elkarrizketak.

_Komikiak, kantuetako hitzak eta poemak.

_Testu literario eta biografikoak: narrazio laburrak (ipuinak, istorio laburrak, alegiak), nobelak, biografiak, memoriak, saiakerak, antzerkiak.

_Idazlan libreak (deskripzioak, narrazioak etab.).

_Hizkuntzari eta hizkuntzaren ikaskuntzari buruzko testuak. Testuliburuak.

5.2. Ahozko testuak.

5.2.1. Elkar-eragitekoak (elkarrizketa formalak eta informalak, buruz buru eta telefonoz, hainbat testuingurutan, elkarrizketak, debateak, tertuliak, lehiaketak, inkestak...):

_Elkarrizketa informalak, buruz buru, lagun, senide eta lankideekin; telefonozko elkarrizketak (informalak); telefono erantzungailuan utzitako mezuak; agurrak.

_Elkarrizketa formalak, lanean, erakunde ofizialetan, bankuan.

_Elkarrizketa erdi formalak, buruz buru edo telefonoz, medikuarenean, lanean, dendetan, jatetxeetan, beste toki publiko batzuetan, kalean.

_Inkestak.

_Irratiz edo telebistaz emandako elkarrizketak, gai orokorren gainekoak.

_Mahai inguruak, solasaldiak.

_Ikasgelako elkarrizketak, ikasleen eta irakaslearen artean. Ahozko azterketa (elkarrizketa).

_Gela barneko esplikazioak eta praktikak, irakasle-ikasleen artean edo ikasle-ikasleen artean.

5.2.2. Entzuleei zuzenduak.

_Oraingo eta lehengo gertaeren, jarduera, ohitura, prozesu eta abarren narrazioak eta deskripzioak.

_Aginduak eta jarraibideak: errezetak, tresna bat erabiltzeko jarraibideak, helbidea erakustekoak.

_Irrati eta telebistako testu informatibo eta kulturalak (berriak, eguraldi boletinak eta kirol boletinak, dokumentalak, iragarkiak...).

_Beste bide batetik emititzen diren abisu, iragarki eta mezuak: bozgorailuak, erantzungailuak, grabazioak etab.

_Kantuak. Ipuin eta kontakizunak. Txisteak.

_Filmak, antzerkiak.

_Irrati eta telebistako lehiaketak.

_Marrazki bizidunak eta telebistako sailak.

_Interes pertsonaleko gaiei buruzko azalpen laburrak.

_Diskurtsoak, aurkezpenak eta hitzaldiak espezializatu gabeko gaien gainean.

5.3. Euskarri mota

_Paperean idatzitako dokumentuak, euskarri informatiko edo elektronikokoak.

_Ahozko edo audioko dokumentuak (buruz burukoak, irratikoak, kasetekoak).

_Dokumentu ikus-entzunezkoak (buruz burukoak, TV, zinea, bideoa).

_Dokumentu ikonikoak: argazkiak, irudiak, grafikoak, komikiak, mapak, marrazkiak.

_Beste dokumentu benetako batzuk: garraioko txartelak, ikuskizunetako sarrerak, foileto informatibo eta turistikoak eta abar.

Eduki soziokulturalak

1. Hizkuntza aniztasuna

1.1. Hizkuntza estandarra.

Aldaera estandarra: hizkuntza idatziaren eta ahozko hizkuntzaren arauzko erabileraren esparruak eta ezaugarriak. Arauz kanpoko formak, zenbait testu idatzitan eta ahozko hizkuntzaren erabilera ez-estandarretan.

1.2. Erregistroak.

Egoera faktoreak (hiztunak -adibidez: gazteen hizkera-; eremua, gizarteko konbentzioak (grüß; Gott, Ade; kanala) eguneroko bizitzan hiztun baten erregistroen garapena baldintzatu dezaketenak (formala, informala, lagunartekoa, estandarra) eta erregistro horien ezaugarri nagusiak.

1.3. Aldaerak.

Aldaera dialektal hedatuenek berezko dituzten lexikoa, adierazpideak eta esamoldeak.

2. Ahozko hizkuntza eta idatzizkoa

Ahozko kodearen eta idatziaren arteko diferentzien garrantzia. Kodeari jarraitzearen garrantzia.

2.1. Ahozko hizkuntza

Ahozko hizkuntzaren ezaugarriak eta komunikazio-balioak (tonua, bolumena, erritmoa, kadentzia, isiluneak, hitzik gabeko kodeak, keinuak, errepikapenak, tikak, makulu-hitzak, elkarrizketako diskurtsoaren markak, erakusle formalen eta lexikoen erabileraren nagusitasuna diskurtso motaren arabera, hizkuntza idatziak berezko dituen beste batzuen aldean (anakolutuak, etenak etab.).

2.2. Hizkuntza idatzia

Hizkuntza idatziaren ezaugarriak eta zenbait testu motatan dituen komunikazio-balioak (erakusle formal eta lexikoen erabileraren nagusitasuna diskurtso motaren arabera, ahozko hizkuntzak berezko dituen beste batzuen aldean: osagai grafikoak, puntuazioa, laburdurak, formatuak etab.).

3. Hizkuntzaren eta alderdi soziokulturalen arteko harremana (Landeskunde)

3.1. Alderdi sozialak

Alderdi sozialak, komunikazio-diskurtsoaren modulazioak behar dituztenak gizarteratze funtzioak betetzeko (adibidez, aholkuak ematea, gonbitak egin, errefusatu edo onartzea) eta aldi berean hartzaileari begirunea eta adeitasuna agertzeko.

3.2. Alderdi kulturalak

Erreferente kultural eta ideologikoak, esplizitu edo inplizituki transmititzen direnak hizkuntza erabiltzean, testu, adierazpide, esamolde edo konbentzioen bitartez (munduaren ikuskera, historia, kultur ondarea, hiriko/baserriko mundua, sexismoa hizkuntzan: Frauen-und Männersprache).

E U S K A R A

Eduki formalak

1. Fonetika eta fonologia

1.1. Alfabetoa. Letren izenak eta hotsak.

1.2. Zailak izan daitezkeen fonemak.

_txistukarien sistema: s, z, x, ts, tz, tx.

_/r/ hitz bukaeran nola ebakitzen den.

1.3. Beherako diptongorik eza.

1.4. Azentua. Talde fonikoa: sintagma.

1.5. Fonetika sintagmatikoa. Sandhiak: ez dut>[eztut], ez gara>[ezkara], ez naiz>[enaiz], izan zen>[izantzen], (...).

1.6. Bustidura automatikoak: il>[ill], in>[iñ]

1.7. Maileguak, batez ere gaztelaniazkoak, nola moldatzen diren fonetikaz.

1.8. Berezko hiztunen zenbait erabilera arau fonetikoren atarian.

2. Alderdi grafikoak

2.1. Euskaltzaindiak ezarritako arau ortografikoak.

2.2. Puntuazio zeinuak.

2.3. Maileguen moldapen grafikoa.

2.4. Hitz elkartuak: loturik edo bereiz, gidoia, hitz elkartuko lehen osagaiak noiz galtzen duen azken bokala.

2.5. Siglak eta laburdurak

3. Gramatika: morfologia, sintaxia eta testuaren gramatika.

3.1. Morfosintaxia.

3.1.1. Perpausa

3.1.1.1. Perpaus motak:

_Adierazpen perpausak: a) Baiezkoak

b) Ezezkoak

_Galde perpausak

_Aginte perpausak

_Harridura perpausak:

a) Bai: Bai polita dela umea!

b) Erakusleak: Hau zorte txarra!

c) Ze(r)/ Zein: Ze janari ederra prestatu duen?

d) Nolako/Zelako: Nolako imaginazioa daukazun?

e) Nola: Nola etorri den!

f) Zenbat: Zenbat ikasle joan den!

g) Horixe: Horixe erosi duela!

3.1.1.2. Perpausen egitura: Galdegaia eta elementuen ordena.

_Ordena ez-markatua:

a) Goizean, alkateak prentsaurreko bat eman du.

b) Bihar denok mendira joango gara.

_Ordena markatuak:

a) Izena: Aurreko ikasleak erantzun du ondo.

b) Izenordaina: Zeuk egingo duzu orain.

c) Erakuslea: Horixe da galduta zegoen liburua.

d) Adberbioa: Hementxe zeuden poltsak.

e) Aditza: Lapurtu egin dizkigute poltsak.

f) Baiezkotasuna: Badator autobusa.

3.1.1.3. Perpaus bakuna: izen sintagma

_Izena:

_Izen bakunak: Etxea, haragia ...

_Izen eratorriak: Entzule, erretzaile, liburugile, txirrindulari, arratiar, futbolzale, ikaskide, atezain, beldurti, umekoi, ikusgarri, umekeria, isiltasun, eginkizun, aldaketa, oheratu, eskukada, atezaintza, ...

_Izen elkartuak: Arrain zopa, seme-alabak

_Izenordainak:

_Pertsona izenordain arruntak: Ni, hi, gu, zu, zuek.

_Pertsona izenordain indartuak: Neu, heu, geu, zeu, zeuek.

_Izenordain zehaztugabeak:

-Galdetzaileak: Nor, Zer, Nortzuk, Zertzuk.

-Galdetzaileetatik eratorritako izenordainak:

Bihurkariak: Mikelen lagunak bere burua hil du.

_Elkarkariak: Josuk eta Mirenek elkar maite dute.

Bata bestearen atzetik etorri dira.

_Determinatzaileak:

_Mugatzaileak:

-Artikulua: Artikulu zehaztua

Artikulu zehaztugabea

-Erakusleak: Erakusle arruntak

Erakusle indartuak

Erakusle (izenordain) indartuak

_Zenbatzaileak:

_Zenbatzaile zehaztuak:

a) Kardinalak (zenbakiak)

b) Ordinalak: Lehen/-garren

c) Zatikiak: Erdia, herena, laurdena.

d) Ehunekoak: Gasolina ehuneko bost (%5) igo da.

e) Banatzaileak: Bana, bosna/bakoitza-bakoitzeko.

f) Zenbait esapide: Bizpahiru, hogei bat/hogeiren bat, baten bat, ehun inguru, gutxi gora-behera, milatik gora, hamarretik hogeira bitartean, milaka.

_Zenbatzaile zehaztugabeak: Zenbat, batzuk, zenbait, asko, gutxi, honenbeste, hainbat, ugari, dexente, nahiko(a), aski, pilo bat, makina bat, apur bat, pixka bat.

_Zenbatzaile orokorrak: Dena, guztia, oso, bete.

_Izenondoak

_Graduatzaileak:

a) Superlatibo absolutua: Libururik politena erosi dute.

b) Izenondo konparatiboak: Etxe handiagoa behar dut.

c) Neurriz gorako kualitatea: Etxe hori handiegia da.

_Izenlagunak

_-EN atzizkia: Non utzi dituzu umeen jertseak?

_-KO atzizkia:

-Izen sintagma + -KO:

a) Izena + -KO: Urkoz fida zaitezke, hitzeko gizona da eta.

b) Izena + izenondoa + -KO: Indar handiko pertsona da.

c) Zenbatzailea + -KO: Lau hankako mahaia.

d) Zenbatzaile zehaztuak: Bi urteko semea daukat.

e) Zenbatzaile zehaztugabeak: Josu hitz gutxiko gizona da.

f) Zenbatzaile orokorrak: Urte osoko soldata gastatu du.

g) Zenbat/Zenbateko: Zenbateko interesa ematen dizute?

-Adberbio + -KO:

a) Nola/nolako

b) Aditzondoak: Sekulako, Egundoko, Betiko.

c) Deklinabide-kasuak: Nongo, norako.

d) Zerezko: Plastikozko botilak kristalezkoak baino merkeagoak dira.

e) Posposizioak: Amnistiaren aldeko manifestazioa dago.

f) Zeri buruzko: Tibeteko kolonizazioari buruzko erreportaia eman dute.

_Aposizioa

_Aposizio ez-murrizgarriak

a) Bilbo, Bizkaiko hiriburua, asko aldatzen ari da.

b) Amaia, nirekin lan egiten duena, gaixorik dago.

_Aposizio murrizgarriak

a) Osaba Iñaki etorri da.

b) Lasa andreak deitu du zutaz galdezka.

c) Txirrita bertsolari handiak kantatu zuen bezala.

d) Gorbeia mendian gurutze handi bat dago.

_Adberbioa

_Aditzondoak.

_Aditzondoen sailkapen formala

-Aditzondo bakunak: sarri, agudo, iaz, urrun, gertu, aspaldi,..

-Aditzondo eratorriak

_ki: poliki, automatikoki, laburki,..

_ik: pozik, bizirik, hutsik, zutik,..

_ro: berriro, astiro, zeharo, geldiro, ...

_to: polito, ederto, hobeto, txarto,..

_ka: presaka, korrika, saltoka, zarataka, ...

Esaera adberbialak: gutxi gora-behera, noizik behin, batez ere.

_Aditzondoen sailkapen semantikoa:

-denborazkoak, lekuzkoak, moduzkoak, mailazkoak.

iritzizkoak

_Posposizioak

NOREN

Alde(an) Arabera arte(an) aurka/kontra

Aurre(an) Atzean/ostean azpi(an) barru(an)/barne(an)

Beharrean Bidez/bitartez esku gain(ean)

Inguru(an) Kontu/kabuz menpe(an) ondo(an)/albo(an)

Ordez Pare(an) partez truk(e)

ZER(IK) ZEREZ

Gabe/barik Faltan gain(era) bestalde(an)

NORI NONDIK

Buruz Esker kanpo zehar

NON

Zehar Gora behera barrena

POSPOSIZIO ANTZEKO ADITZ LOKUZIOAK

Begira Bila eske zain

_Deklinabidea

_Deklinabide kategoriak

_Izen berezia/izen arrunta

_Biziduna/bizigabea

_Numeroa:

-Singularra

-Plurala

-Mugagabea

_Bokal/kontsonantea

_Deklinabide kasuak

_Kasu gramatikalak

-Nor (Absolutiboa)

-Nork (Ergatiboa)

-Nori (Datiboa)

_Leku denborazko kasuak

-Non (Inesiboa)

-Nondik (Ablatiboa)

-Nora (Adlatiboa)

-Nongo (Leku-denbora genitiboa)

-Norako (Adlatibo destinatiboa)

-Norantz (Hurbiltze adlatiboa)

-Noraino (Muga adlatiboa)

-Norengan (Bizidunen inesiboa)

-Norengandik (Bizidunen ablatiboa)

-Norengana (Bizidunen adlatiboa)

-Norenganantz (Bizidunen hurbiltze adlatiboa)

-Norenganaino (Bizidunen muga adlatiboa)

_Genitiboa eta bere eratorriak.

-Noren (Genitiboa)

-Norentzat (Destinatiboa)

-Norekin (Soziatiboa)

-Norengatik (Motibatiboa)

_Kasu bereziak.

-Zerik (Partitiboa)

-Zerez (Instrumentala)

-Zertzat (Prolatiboa)

_Berdeklinabidea.

-Norentzako (Destinatiboa berdeklinatua)

-Norekiko (Soziatibo berdeklinatua)

-Norenganako (Bizidunen adlatibo berdeklinatua)

-Norainoko (Muga adlatibo berdeklinatua)

_Perpaus bakuna: aditz sintagma

_Aditz motak

_Aditz bakunak: etorri, haserretu, kontzientziatu.

_Aditz lokuzioak:

-"Izan" aditzak: ahal, ezin, nahi, behar, balio, bizi, merezi, ...izan.

-"Egin" aditzak: hitz, lo, lan, amets, oihu, barre, negar,.. egin.

-"Hartu" aditzak: kontuan, hitza, parte, begitan hartu, ... hartu.

-"Eman" aditzak: kontu, hitza, denbora, amore, musu, ... eman.

-"Erabili" aditzak: asmoa, buruan, ahoan, autua, ...erabili.

_Aditz kategoriak

_Denbora

-Orainaldia

-Lehenaldia

_Aspektua

-Puntukaria: noa, pentsatzen ari naiz, behar dut.

-Burutua: joan naiz, pentsatu dut, behar izan dut.

-Burutugabea: joaten naiz, pentsatzen dut, behar izango dut.

-Burutzekoa: Joango naiz, pentsatuko dut, behar izango dut.

_Modua

-Indikatiboa (-ahala): Arratsaldean etorriko naiz.

-Indikatiboa-Baldintza (+ahala): Egingo ez bazenu, hobe.

-Ahalera(+ahala): Aurten ezin gaitezke joan.

-Subjuntiboa (-ahala): Joan gaitezen berriro.

-Agintera: Esaidazu egin duzuna.

_Erregimena

-NOR eta NORK motako aditzak:

NOR erregularra: Osaba hil da.

NOR-NORK erregularrak: Osabak katua hil du.

NOR-(NORK) irregularrak: Euria egiten du.

(NOR)-NORK irregularrak: Horrek tipo argia dirudi.

-NORIdun aditzak:

NOR-NORI erregularrak: Lagun bat etorri zait bisitan.

NOR-NORI-NORK erregularrak: Aitak amari gona gorria ekarri.

(NOR)-NORI-NORK irregularrak: Gauean deituko dizut.

-Inpertsonala:

Herri honetan gutxi irakurtzen da.

Pobreoi ez zaigu kasu handirik egiten.

Pobreoi ez digute kasu handirik egiten.

-Arazleak:

Autoa hemendik kenARAZI didate.

Hori egiTERA BEHARTU naute.

Barre ERAGIN dizut ala?

_Partikula modalak

Al: Ausartuko al zara?

Ote: Nola konponduko ote dugu?

Omen: Aspaldian asmatu omen zuten.

Ohi: Udetan etorri ohi dira herrira.

_Aditz jokatugabeak

_Partizipioa

-O: Etxe alokatu batean bizi gara.

--ta: Erdi bukatuta daukat lana, guztiz bukatuta ariketak.

--ik: Animaturik ikusten zaitut gaur.

_Nominalizazioa.

--t(z)ea: Garaiz heltzea detaile polita da.

--t(z)eak: Txintxoarena egiteak ez dizu zigorra arinduko.

--t(z)erik: Ez dago zurekin patxadaz hitz egiterik.

-Perifrasi multzoak (-t(z)ea, -t(z)en, -t(z)era,

--t(z)eko, -t(z)eari

_Gerundioa:

--t(z)en: Poteak hartzen ikusi nuen azkenengoz.

--z: Behar denean galdetuz ez da erraza galtzea.

_Aditz jokatuak

_Aditz laguntzailea

_Aditz trinkoak

_Indikatiboa: Nor / Nor-Nori. Orainaldia, iragana, baldintza: egon, ibili, etorri, joan ...

_Agintera: Nor/Nor-Nori: egon, ibili, etorri, joan

_Indikatiboa: Nor-Nork/Nor-Nori-Nork. Orainaldia, iragana, baldintza: eduki, ekarri, eraman, jakin, erabili, *io (esan).

_Agintera: Nor-Nork/Nor-Nori-Nork: egin, ekarri, eraman, esan, eman, utzi.

_Perpaus elkartua

_Juntadura eta alborakuntza: emendioa, hautakaritza, aurkaritza.

_Menderakuntza

_Izen funtziozko menderakuntza

-Konpletiboak: aditz jokatuan eta jokatugabean

-Zehar galderak: aditz jokatuan eta jokatugabean

-Zehar aginduak: aditz jokatuan eta jokatugabean

_Izen lagun funtziozko menderakuntza: erlatibozkoa, aditz jokatuan eta jokatugabean

_Adizlagun funtziozko menderakuntza

-Denborazkoak: aditz jokatuan eta jokatugabean

-Moduzkoak: aditz jokatuan eta jokatugabean

-Konparaziozkoak: kualitatea, kantitatea

-Helburuzkoak: aditz jokatuan eta jokatugabean

-Kausazkoak: aditz jokatuan eta jokatugabean

-Baldintzazkoak: aditz jokatuan eta jokatugabean

-Kontzesiboak: aditz jokatuan eta jokatugabean

-Kontsekutiboak

_Testu mailako lotura: lokailuak (emendiozkoak, hautakariak, aurkaritzakoak, ondoriozkoak, kausazkoak)

_Testu antolatzaileak (hasiera, jarraipena, bukaera, ordena, arrazoia, indartzea, hierarkizazioa, denbora, lekutasuna, ideia berriak, exenplutasuna, parekidetasuna, kontrastea, ziurtasuna, probabilitatea, beharrizana, balorazioa, ondorioa).

3.2. Testuaren gramatika.

Testua unitate: sintagmatik perpausera, perpausetik lerroaldera, lerroaldetik testura.

3.2.1. Testuaren ezaugarriak:

3.2.1.1. Egokitzapena:

_Testuak zer harreman duen komunikazio egoerarekin.

_Aldaera eta erregistroa.

3.2.1.2. Koherentzia:

_Testua, esangura unitate oso.

_Edukiaren egokitasuna eta egituratzea.

_Lehen eta bigarren mailako ideiak.

_Testuko osagaiak nola tematizatu. Testuan nola bereizi eta nola txandakatu bi informazio mota: lehendik dakiguna (mintzagaia) eta benetan berria dena (galdegaia).

_Hartzailea eta nola interpretatzen duen mezua.

3.2.1.3. Kohesioa:

_Harreman sintaktikoak eta semantikoak (fenomeno gramatikal eta lexikoak), testu bateko osagaiak elkarrekin lotzen dituztenak.

Baliabideak:

_Erreferentzia, konexioa, kohesio lexikoa, ordezpena, elipsia...

_Testu bat berregituratzeko formulak. Ordena markatzeko formulak, gai bat hastekoak, laburtzekoak, bukatzekoak...

_Denbora harremanak.

4. Lexikoa

Oinarrizko arlo semantikoetan maizenik erabiltzen den lexikoa, agertzen diren dokumentuekin eta ikaslearen interesekin lotua.

4.1. Antonimoak, sinonimoak.

4.2. Hitz gardenak (adiskide faltsuak): dexente, xelebre, makina bat.

4.3. Erdaratiko hitz euskaran erabat errotuak.

4.4. Erdaratiko kalkoak.

4.5. Hitz elkartuak eta eratorriak.

5. Testu motak

Testu idatzi eta ahozkoen honako funtzio hauek agertuko dira maizenik: deskribatzea, kontatzea, azaltzea edo esplikatzea, argudiatzea, leziatzea, konbentzitzea, solas egitea, aurreikustea, literatura eta erretorika.

5.1. Testu idatziak

5.1.1. Testu labur formal eta informalak gai pertsonalen gainean eta arlo sozial, laboral, kultural eta akademikoarekin lotura duten gaien gainean:

_Oharrak

_Telegramak

_Agenda

_Gonbitak, zorion idazkiak, eskaintzak

_Postalak

_Faxa. Mezu elektronikoa

_Denetariko iragarkiak eta ordutegiak

_Katalogoak eta artikulu eta prezio zerrendak

_Jatetxeetako kartak eta sukaldeko errezetak

_Eguraldi boletinak

_Mapa kontzeptualak eta grafiko estatistikoak

_Horoskopoak

_Zine eta ikuskizunen iragarkiak

_Fitxa bibliografikoak

5.1.2. Landuagoko eta luzeagoko testuak, gai pertsonal eta sozial, laboral, kultural eta akademikoen gainean:

_Informazio orokorra edo berariazkoa duten foiletoak

_Prentsako albisteak

_Inprimakiak

_Karta pertsonalak eta karta formalak (lan eskaera, telegrama formalak...)

_Curriculum Vitae

_Irrati eta telebistako programazioak

_Egunkarietako iritzi artikuluak eta dibulgaziokoak.

_Idatzizko elkarrizketak

_Komikiak, kantuetako hitzak eta poemak.

_Kontaera laburrak (ipuinak, istorioak, alegiak)

_Testu literario eta biografikoak.

_Ariketen enuntziatuak eta jarraibideak

_Eskema eta azalpen gramatikalak, laburpenak eta klaseko apunteak.

_Testuliburuak. Audio eta bideo zintetako gidoiak

_Beste ikaskideen idazlan libreak

5.2. Ahozko testuak

5.2.1. Elkar-eragitekoak (elkarrizketa formalak eta informalak, buruz buru eta telefonoz, hainbat testuingurutan, elkarrizketak, debateak, tertuliak, lehiaketak, inkestak...)

_Kontaerak eta deskripzioak

_Jarraibideak (errezetak, norabide adierazpenak...)

_Publizitate testuak

_Irrati eta telebistako testu informatibo eta kulturalak (berriak, eguraldi boletinak eta kirol boletinak, dokumentalak, iragarkiak...).

_Beste bide batetik emititzen diren abisu, iragarki eta mezuak: bozgorailuak, erantzungailu automatikoak, grabazioak...

_Film eta teatro lanak, TVko serieak, marrazki bizidunak

_Kantuak

_Ipuinak, kontaerak eta txisteak

_Diskurtsoak, aurkezpenak eta hitzaldiak espezializatu gabeko gaien gainean

_Gela barneko esplikazioak eta praktikak, irakasle-ikasleen artean edo ikasle-ikasleen artean

5.3. Euskarri mota

_Paperean idatzitako dokumentuak, euskarri informatiko edo elektronikokoak

_Ahozko edo audioko dokumentuak (buruz burukoak, irratikoak, kasetekoak)

_Dokumentu ikus-entzunezkoak (buruz burukoak, TV, zinea, bideoa)

_Dokumentu ikonikoak: fotografiak, ilustrazioak, grafikoak, komikiak, mapak, marrazkiak...

_Beste dokumentu benetako batzuk: garraioko txartelak, ikuskizunetako sarrerak, foileto informatibo eta turistikoak.

Eduki soziokulturalak

1. Hizkuntza aniztasuna:

1.1. Euskara batua, aldaera estandarra.

1.2. Erregistroak: formala eta informala, familiarra, lagunartekoa, jasoa.

1.3. Aldaerak: euskalki desberdinak egiten dituzten lurralde eremu handiak (bizkaiera, gipuzkera, iparraldeko euskara, nafarrera).

2. Ahozko hizkuntza eta idatzizkoa:

2.1. Euskara batuaren ezaugarriak erabiltzen den hizkuntza kanalaren edo erregistroaren arabera:

_Ahozko kodea: buruz buru, telefonoz...

_Idatzizko kodea: kartak, ohar pertsonalak, faxa.

3. Hizkuntzaren eta alderdi soziokulturalen arteko harremana:

3.1. Alderdi sozialak eta hizkuntza.

_Konbentzio sozialak: kortesiazko formulak...

_Alderdi sozialak eta tratamendu mota (neutroa edo alokutiboa, hiketa).

_Mintzakideen arteko harremana: formaltasun maila; urruntasun edo ezaguntasun maila, lotura afektiboa; mintzakidearen sexua.

Alderdi kulturalak:

_Hizkuntza komunitatearen inguruneko zein ezaugarrik inplikazioak izaten dituzten komunikazio portaeran: eguneroko bizitzaren ohiturak, tradizioak, erreferente historikoak, geografikoak, sozialak, politikoak, kulturalak.

_Geografia: lurralde historikoak. Hiriburuak. Herri eta hiri nagusiak.

_Bertsolaritzaren mundua: zenbait ideia oinarrizko, historia laburra, bertsolari nagusiak eta bertso mota ezagunenak (Zortziko Handia, Zortziko Txikia, Hamarreko Handia, Hamarreko Txikia).

_Herri kantuak. Zer garrantzia duten. Nongoak diren. Nola, noiz eta non kantatzen den.

_Bestak. Euskal Herriko festa nagusiak. Festa horien jatorriari, historiari, zahartasunari buruzko erreferentzia oinarrizkoak. Zer diren. Zer kantu eta jarduera egiten diren. Adibidez: Santo Tomasak, Eguberriak, San Sebastianak, Santa Ageda, Inautea eta San Juanak.

F R A N T S E S A

Eduki formalak

1. Fonetika eta fonologia

Goi Zikloa bukatutakoan ikasleak ebakera eta intonazio garbi eta naturala izanen du. Oinarrizko Zikloan ikasitako sistema fonetikoaren ebakera hobetuko da, arreta berezia jarriz fonema zailenetan.

Honako alderdiak bereziki landuko dira:

1.1. Artikulazio tentsioa eta ahozko marka gramatikalak. Idatzizko marka gramatikalekiko diferentziak.

1.2. Erritmo eta intonazio egokiak edozein motatako perpaus konplexuetan.

1.3. Ñabardura subjektiboak egitea (erreparoa, iradokizuna etab.), azentuaren adierazpen funtzioari arreta berezia emanez.

1.4. Hizkuntza mailen ezaugarri fonetiko nagusiak (adibidez, liaison eta soutenu erregistroa).

1.5. Hitzen arteko lotura motak: enchaînement vocalique, enchaînement consonantique, liaison: nahitaezkoa, hautazkoa eta debekatua.

1.6. Elision, disjonction. Kasu bereziak: le un, le onze. H aspiré, h muet: le hasard, la haine, l'hésitation.

Lagunarteko erregistroaren ezaugarri fonetikoei arreta berezia ematea.

1.7. Voyelles nasales, semi-voyelles, zenbait kontsonante edo kontsonante-multzo berezi: g, gr, ch, etab.

1.8. E muet eta e instable: méd(e)cin, sam(e)di, kontsonante geminatuak nola ahoskatu: la d(e)dans, il n'y a pas d(e) dîner, i(l) l'aime, etab.

1.9. Arauz kanpoko ebakera izan eta maiz erabiltzen diren hitz gehienak ikastea: agenda, examen, solennel, etab.

Ebakera ezberdinak grafia berdinarekin: orchestre, architecte, fille, ville, etab.

1.10. Amaierako kontsonante batzuen ebakera berezia: spécimen, album, virus, etab.

1.11. Amaierako kontsonanteak, ahoskatzen direnak eta ahoskatzen ez direnak: tabac, estomac, sac, hamac, hiver, cap, coup, plus, etab.

1.12. Nola ahoskatu x grafia: excuse, deuxième, dix, soixante, Bruxelles, etab.

1.13. Jatorrizko ahoskera gordetzen duten kanpotiko hitzak, frantsesaren sistemara moldatuak: week-end, football, bluff, etab.

1.14. Eskualdeetan eta herrialde frankofonoetan aldaera ezberdinak daudela jabetzea.

2. Alderdi grafikoak

Oinarrizko Zikloan ikasitako oinarrizko sistema ortografikoa sakonago jorratuko da. Bereziki azpimarratuko dira alderdi hauek:

2.1. Ortografia fonetikoa:

2.1.1. Idatzizko eta ahozko marka gramatikalen arteko diferentziak.

2.1.2. Onomatopeien ortografia: bof!, ouille!, aïe!

2.1.3. Modu berezian ahoskatzekoak izan daitezkeen grafiak: archéologie, psychologue, psychique, choral.

2.1.4. Kanpotiko hitzen ortografia (frantses sistemara moldatuak izan ala ez): week-end, football, bluff, etab.

2.2. Ortografia gramatikala:

2.2.1. Aditz irregularrak jokatzean kontuan hartu beharreko berezitasun ortografikoak.

2.2.2. Komunztadura:

_Participe passé.

_Kolorea adierazten duten adjektiboen komunztadura: des robes gris foncé.

_Maizenik erabiltzen diren hitz elkartuak: des ouvre-boîtes, des arrière-boutiques.

_Kasu bereziak: les enfants ont des souliers tout neufs, c'est moi qui voulais, etab.

2.2.3. Adjectif verbal/participe présent: aldaketa ortografikoak: fatiguant/fatigant, négligeant/négligent, etab.

2.3.4. Nola aldatzen den -euil grafia g eta c-ren ondotik: accueillir, s'enorgueillir, etab.

2.3.5. Sakonago jorratzea -ment amaiera duten adberbioen ortografia: précisément, crûment, etab.

2.3. Usadiozko ortografia (edo arbitrarioa).

2.3.1. Zailtasun berezi batzuk: sc grafia /s/ fonemarentzat: scénario, adolescent, etab.

2.3.2. Tartekatutako letra mutuak: rhume, authentique, sculpter, etab.

2.3.3. Kontsonante bikoitzak: honneur, honorer.

2.3.4. Nola erabili azentuak behar bezala.

3. Gramatika: morfologia, sintaxia eta testuaren gramatika.

Hizkuntzaren gramatika honela definitzen ahal da: esaldien konbinazioa arautzen duten printzipioen multzoa. Gaitasun gramatikala da zerbait ulertu eta adierazteko gai izatea printzipio horiek erabiliz, eta ez formula eginak buruz ikasi eta errepikatuz. Gaitasun horixe da komunikaziorako gaitasunaren oinarria.

Oinarrizko Zikloko edukiak finkatuko dira eta arreta bereziz landuko dira honako alderdi hauek:

3.1. Morfologia eta sintaxia

3.1.1. Substantiboak: Generoa, numeroa eta komunztadura. Kasu bereziak. Arreta berezia ikaslearen ama hizkuntzan ez bezalako generoa duten hitz maiz erabiltzen direnei.

3.1.2. Artikuluak: kasu bereziak, omisio kasuak.

3.1.3. Adjektibo kalifikatzailea. Generoa, numeroa eta komunztadura. Kasu bereziak. Esaldian non kokatu.

3.1.4. Izenordain pertsonalak eta adberbialak: nola erabili en, y, le, eraikuntza konpletiboen eta infinitibo eraikuntzen ordez.

3.1.5. Mugagabeak. Formak eta erabilera. Kasu bereziak.

3.1.6. Erlatiboak, galdetzaileak eta harridurazkoak. Forma bakunak eta konposatuak. Nola erabili.

3.1.7. Erakusleak: nola erabili neutroa (ce, ceci, cela, ça), c'est/il est alternantzia.

3.1.8. Preposizioak: lekuzko preposizioak (gainbegiratzea). Aditzaren erregimena. Adjektiboak + à/de.

3.1.9. Aditza:

_Aditz irregularrak.

_Lehenaldiko denborak: nola erabili inperfektua, pluskuanperfektua eta perfektua.

_Nola eratu eta erabili indefinitua eta lehenagokoa.

_Denbora nola komunztatu (zehar diskurtsoa, subordinazioa etab.).

_Subjuntiboa (irregulartasun nagusiak gainbegiratzea).

_Geroaldiko denborak. Geroaldi bukatua nola erabili. Nola erabili baldintzazkoa, lehenaldiko geroaldia adierazteko.

_Infinitiboaren balioak, lehenaldiko partizipioa, orainaldiko partizipioa.

_Aditz eta eraikuntza inpertsonalak.

Aditzaren erregimena.

3.1.10. Testua antolatzeko elementuak: puntuazioa, lokailuak eta ordezko hitzak.

3.1.11. Denbora nola adierazi:

_Lehenagokoa: avant que, jusqu'à ce que, en attendant que eta subjuntiboa. Avant le moment où, en attendant le moment où, jusqu'au moment où.

_Aldi berekoa: quand, lorsque, tant que, pendant que, alors que, tandis que, depuis que, au fur et à mesure que, au moment où, toutes les fois que, chaque fois que, maintenant que; gérondif.

_Gerokoa: dès que, aussitôt que, aussi longtemps que, après que, une fois que; participe présent et passé. A peine, subjektuaren inbertsioarekin edo inbertsiorik gabe.

_Preposizioak (bereziki azpimarratuko dira aurkakotasunak: dès/depuis/à partir de, dans/en, pendant/pour; lors de, etab.). Adberbioak eta denboraren beste adierazle batzuk.

3.1.12. Kausa nola adierazi: Car, en effet/ parce que, puisque, comme/ étant donné que, vu que, du fait que, sous prétexte que; d'autant que, surtout que, d'autant plus que, d'autant moins que; ce n'est pas parce que ...que, ce n'est pas que ...mais que, non que. Par/pour, à cause de, grâce à, étant donné, vu, du fait de, en raison de, suite à, à la suite de, sous prétexte de; faute de, à force de. Participe présent.

3.1.13. Ondorioa nola adierazi: Donc, alors; c'est pourquoi, en conséquent, par conséquence; d'où, du coup. Aussi, ainsi, subjektuaren inbertsioarekin. De sorte que, si bien que, de (telle) façon/manière/sorte que; à tel point que, au point que; si/tant/tellement que; trop/assez (de) ... pour (que); sans (que); de manière à.

3.1.14. Xedea nola adierazi: pour que, afin que, de peur que, de crainte que; de sorte/manière/façon que; pour, afin de, en vue de; de peur de, de crainte de; histoire de; dans l'intention de, dans le dessein de; agintera+que+subjuntiboa.

3.1.15. Baldintza nola adierazi: si, sinon, autrement; à condition que, pourvu que, pour peu que, à moins que; au cas où, pur le cas où, dans le cas où; pour autant que, si tant est que; soit que ..., soit.. que/que ..., que ...; à condition de, à moins de, faute de, avec, sans. Le gérondif.

3.1.16. Baldintza nola adierazi: Comme, ainsi que, tel que, aussi, autant (de) ... que; plus, moins aussi/autant que; no espletiboaren eta le izeordainaren erabilera; plus ..., plus moins .../autant ..., autant .... Meilleur, mieux;.../moins..., moins.../autant..., autant... Meilleur, mieux; pis, pire, plus mauvais; moindre, plus petit. D'autant plus (moins, mieux) que.

3.1.17. Aurkakotasuna eta kontzesioa nola adierazi: mais, pourtant, cependant, or, toutefois, néanmoins, quand même; par contre, en revanche, au contraire; bien que, quoique/même si, quand bien même; sauf si; encore que. Avoir beau. Quoi que, qui que, où que, quel que; si/tout/pour/aussi + adjektibo edota substantiboa que. Malgré, en dépit de, quitte à, au risque de, sauf. Tout+gérondif. Que eta baldintzazkoa (subjektuaren inbertsioarekin edo inbertsiorik gabe).

3.2. Testuaren gramatika

Testua unitate. Sintagmatik perpausera, perpausetik lerroaldera, lerroaldetik testura.

3.2.1. Testuaren ezaugarriak:

3.2.1.1. Egokitzapena: Testuak zer harreman duen komunikazio egoerarekin; nola erabili erregistro eta formaltasun maila egokiak.

3.2.1.2. Koherentzia (adierazi beharreko ideiak nola antolatu eta azaldu modu garbi eta zentzuzkoan). Testua, esangura unitate oso. Edukiaren egokitasuna eta egituratzea. Lehen eta bigarren mailako ideiak. Hartzailea eta nola interpretatzen duen mezua.

3.2.1.3. Kohesioa (nola josten diren perpausak eta esaldiak markatzaile eta artikulatzaileen bitartez). Harreman sintaktikoak eta semantikoak (fenomeno gramatikal eta lexikoak) testu bateko osagaiak elkarrekin lotzen dituztenak.

Baliabideak:

_Erreferentzia, konexioa, kohesio lexikoa, ordezpena, elipsia...

_Erreferentziarako osagaiak: anafora, katafora.

_Testua antolatzeko osagaiak.

_Ideiak egituratu eta lotzeko markatzaileak: juntagailuak eta menderagailuak.

_Zerrendak egiteko lokailuak, adibideak ematekoak, gehikuntza, bazterketa, bukaera adieraztekoak, etab.

_Ahozko diskurtsoan berariaz erabiltzen diren markatzaileak.

_Nola erabili sinonimoak edo eremu semantiko bereko hitzak; hiponimia; antonimia.

_Modalizazioa (jarrerak eta iritziak testuan adieraztea): nola erabili baliabide prosodikoak (intonazioa, azpimarratze azentua), baloraziorako osagai lexikoak, erregistro aldaketak etab.

_Inplizituaren adierazpena zehar estiloan: nola adierazi (baliabide lexikoak, sintaktikoak, prosodikoak eta bestelakoak erabiliz) jarrerak, emozioak, azpiulertuak etab., intonazioaren, isiluneen eta keinuen bitartez aditzen direnak.

4. Lexikoa

Goi Zikloko ikasleek Oinarrizko Zikloan ikasitako lexikoa finkatu eta aberastu egin behar dute. Zikloaren amaieran lexiko joria izan behar dute, beren ingurune pertsonalean, publikoan, lanbidean eta hezkuntza eremuan baliagarria.

4.1. Pertsonen arteko eta gizarteko harremanetarako lexiko aktiboa, bizitzako ohiko egoeretan balioko duena (hala bizitza pribatuan nola profesionalean).

4.2. Adierazpen eta deskripzio konkretu eta abstraktuetarako lexiko aktiboa (kontzeptuak, iritziak etab. azaldu eta eztabaidatzea), ñabardura egokiekin.

4.3. Informazioa labur emateko lexiko aktiboa, eta era guztietako posta harremanetan erabiltzen dena.

4.4. Zuzenean nahiz hedabideen bitartez, ahozko edo idatzizko adierazpen erraztu gabeak (hirugarrenen arteko elkarrizketak, hitzaldiak etab.) ulertu ahal izateko lexiko pasiboa. Orokorra, profesionala edota artistikoa izan daiteke (ez espezializatua).

4.5. Lexiko pasiboa, publizitate, administrazio, hedabide eta literatura arloetan erabilgarria.

4.6. Hizkuntzaren erregistro ezberdinei erantzun ahal izateko ezinbestez behar den lexiko pasiboa.

Denbora harremanak eta harreman logikoak adierazteko lexiko aktibo eta pasiboa (kausa, ondorioa, baldintza, kontzesioa, konparazioa eta xedea, etab.).

Berariaz landuko dira ondoko arloak:

_Hainbat eremutako lexikoa, gaurko gaiak erabiltzeko balio duena: kultura eta jarduera intelektuala; politika eta gizartearen arazoak; zientzia eta teknologia; gertaerak; sukaldaritza; ingurumena; ekonomia; giza harremanak, mundu profesionala; komunikabideak; hezkuntza; osasuna; aisia; bizitza afektiboa, etab.

_Hitzen sorrera eta eratorpena.

_Familia lexikoak: hitzen arteko harremanak, formaren edota esanahiaren arabera.

-Antonimoak, sinonimoak eta hitz polisemikoak. Sinonimia: "passe-partout" aditzen ordezpena (mettre, faire ; sinónimos intercambiables en un contexto (maladroit,...); testuinguru batean trukatzen ahal diren sinonimoak (maladroit, gauche); esangura peioratiboa (vêtu, affublé); gradu diferentzia (regretter, déplorer); sinonimoak eta hizkuntza maila (comprendre/pager).

-Pronominalizazioa eta esanguraren aldaketa (rendre/se rendre). Aditz beraren eraikuntza ezberdinak (s'y faire, s'en faire ...).

-Homonimoak: homografoak eta homofonoak. Generoan bereizten diren hitz homofonoen ezagutza handitzea: (le mémoire/la mémoire).

-Paronimoak: avènement/événement justice/justesse.

-Hitz garden eta hurbilak: nola aprobetxatu frantsesaren eta gaztelaniaren artean dagoen gardentasun lexikoa. Arreta berezia faux amis deituei.

_Hizkiak: aurrizkiak eta atzizkiak.

-Substantibo bati, adjektibo bati edo aditz baten erroari atzizkia eranstea, substantiboak, adjektiboak eta aditzak sortzeko (veinard, vieillot, arriviste).

-Aurrizkiak (mi-temps, contre-façon, malhonnête). Gradu diferentzia (archi-, ultra-, super-, extra).

_Tokiz aldatzean esanguraz aldatzen diren adjektiboak: un brave homme/un homme brave.

_Laburdurak eta siglak.

_Kanpotiko hitz maileguak.

_Neologismoak, marka erregistratuetatik edo izen berezietatik heldu diren izenak.

_Lagunarteko erregistroa eta erregistro estandarra.

_Konparazio esapideak (malin comme un singe). Irudizko esapideak (avoir la puce à l'oreille). Esaera zaharrak (Noël au balcon, Pâques aux tisons).

5. Testu motak

Ahozko testuak, testu idatziak eta euskarri mota guztietan eginiko dokumentuak: komunikazio egoera ezberdinetan sortuak, testuinguruko parametroak askotarikoak izanik: komunikazio bidea, erabileraren eremua, mintzakideen arteko harremana eta testuaren funtzioa.

_Testuaren funtzioaren arabera

Kontuan izan behar da testuak ez direla unitate zurrunak funtzioaren aldetik, maiz gertatzen baita testu batean askotariko sekuentziak biltzea, xede ezberdinak dituztenak: deskripzioa, kontaera, azalpena, argudiaketa, irakaspena, pertsuasioa, elkarrizketa, iragarpena, literatura edo erretorika.

_Komunikazio bidearen, erabilera eremuaren eta mintzakideen arteko harremanaren arabera.

5.1. Testu idatziak.

_Egunkariak, aldizkariak, Internetetik ateratako testuak.

_Erabiltzeko jarraibideak.

_Testuliburuak.

_Komikiak, txisteak eta biñetak.

_Kantuak.

_Literatur testuak.

_Liburuxkak, prospektuak eta katalogoak.

_Publizitateko gaiak.

_Jatetxeetako karta eta menuak eta sukaldeko errezetak.

_Inprimaki eta galdetegiak.

_Hiztegiak.

_Gutun pertsonalak eta formalak, oharrak eta telegramak, mezu elektronikoak.

_Compte rendu, laburpenak, txostenak eta zirkularrak.

5.2. Ahozko testuak

_Buruz buruko elkarrizketak, laneko elkarrizketak eta telefono bidezkoak.

_Oraingo eta lehengo gertaeren, jarduera, ohitura, prozesu eta abarren narrazioak eta deskripzioak.

_Jendaurreko eztabaidak.

_Hitzaldiak.

_Irrati eta telebistako informazioak. Elkarrizketak.

_Irrati eta telebistako programak (berriak, eztabaidak, filmak, serieak, iragarkiak, kirol iruzkinak, eguraldia, marrazki bizidunak etab.)

_Ikuskizunak (antzerkia, zinea, kantak).

_Iragarkiak eta jarraibideak.

Eduki soziokulturalak

Ikasten ari den hizkuntza egiten duen herriaren kultura eta jatorriko kultura erkatuz eta bien arteko harremanak ulertuz (antzekotasunak eta diferentziak), ikasleak kultura arteko kontzientzia bereganatuko du.

Jakintza hori ez da berariazko irakaskuntzaren bitartez lortuko, baizik eta ikasleek lantzen dituzten testuen eta egiten dituzten jardueren bitartez. Horretara ikasleak gai izanen dira Frantziako eta herrialde frankofonoetako gizarteen ezaugarriak ezagutzeko hainbat eremutan:

1._Eguneroko bizitza (lana, aisia, jaien egutegia, oporraldiak, gizarteko konbentzioak etab.).

2._Bizimodua (bizi maila, bizilekuak, gizarte laguntzak etab.).

3._Pertsonen arteko harremanak (gizarteko harremanak, sexuen arteko harremanak, familiako harremanak, belaunaldien arteko harremanak, laneko harremanak, erakunde ofizialekiko harremanak etab.).

4._Balioak, usteak eta portaerak, ondokoak direla eta: gizartearen egitura, eskualdeetako kulturak, politika, gutxiengoak, tradizioa eta aldaketa, segurtasuna, erakundeak, arteak etab.

5._Keinuen bidezko hizkuntza.

6._Gizarteko errituak eta gertakariak (jaiotza, ezkontza, heriotza, ospakizunak etab.).

I N G E L E S A

Eduki formalak

1. Fonetika eta fonologia

1.1. Kontsonanteen eta bokalen hotsen transkripzio fonetikoa ezagutzea.

1.2. Nola ahoskatu "minimal pair" direlakoak, bokal eta kontsonanteei dagokienez. Adibidez, drag/drug, this/these, then & den.

1.3. Nola ahoskatu consonant cluster direlakoak ("She switched them") eta hitz amaierak ("I heard a bang")

1.4. Kontsonante ahoskabeak eta ahostunak; kontsonante bortitzak eta ahulak, hitzean duten kokaeraren arabera.

1.5. Ortografiaren arazoak gainditzea (adibidez, "-ough" multzoa)

1.6. Nola ahoskatu zenbait letra multzo; "-ture" (culture), "-age" (average), "-ion" ("decision") eta salbuespenak.

1.7. Kontsonanteen sailkapena ahoskeraren arabera.

1.8. Kontsonanteen sailkapena artikulazio gunearen arabera.

1.9. Homofonoak

1.10. Homografoak

1.11. Grafema mutuak (debt, womb, gnat)

1.12. Aparteko ebakera duten hitzak: quay, gaol, aisle, colonel, Thames.

1.13. Kanpotiko hitz maileguak.

1.14. GBko ingelesaren eta USkoaren arteko diferentziak, bokalak eta kontsonanteak ahoskatzean.

1.15. Hitzak azentuatzeko eredu nagusiak, atzizkiaren arabera: (-ic, -ical, -ation, -ian).

1.16. "Schwa" fonema ahoskatzea azenturik ez dagoela adierazteko.

1.17. Azentua hitz elkartuetan.

1.18. Azentuaren arabera funtzioz edo esanguraz aldatzen diren hitzak (record/record, entrance/entrance).

1.19. Aditz idiomatikoen azentua eta haien substantibazioa: to take off>take-off; to let somebody down> a let-down.

1.20. Azentua hizketa unitatean: diferentziak jatorrizko hizkuntzarekin.

1.21. Forma bortitzak eta forma ahulak.

1.22. Zer ezaugarri dituen "connected speech" delakoak: elisioa ("las(t) night" "I foun(d) the key"); asimilazioa ("You should > /g/ go as soon as you can"); /r/ intrusiboa, kontsonante eta bokalen arteko lotura ("It's going to take off") eta bokalen artekoa ("blue /w/ eyes", "Here we /j/ are" " law /r/ an(d) order".

1.23. Nola ahoskatu "intonation pattern" ezberdinak ("rise" "fall","rise-fall" eta "fall-rise") hainbat funtzio betetzeko, hala nola eskaerak (formalak eta lagunartekoak), eskaintzak, adierazpenak, emozio bortitzak, adostasuna, informazioaren berrespena ("question tag" direlakoak erabiliz), zalantzak ("question tag" direlakoak erabiliz), "eco" galderak, haserrea edo burla ("question tag" direlakoak erabiliz), kontraesana, zuzenketa, kritika (leuna edo ez), esklamazioak.

2. Alderdi grafikoak

2.1. Puntuazio zeinuak, egitura gramatikalen eta testu moten arabera.

2.2. Laburdura, sigla, akronimo eta ikur nagusiak.

2.3. Nola erabili marratxoa hitz elkartuetan.

3. Gramatika: morfologia, sintaxia eta testuaren gramatika.

3.1. Morfosintaxia

3.1.1. Artikulu mugatuaren erabilera eta falta.

3.1.2. Substantiboak:

_Substantiboen zenbatzaileak: a few/little, very few/little, too few/little, a large amount/number, a great deal, plenty of, hardly any, no ...at all, a lack of, etab.

_Substantibo konposatuak.

_Phrasal nouns: a break-in, a write-off, etab.

3.1.3. Adjektiboak:

_Adjektiboen ordena izen sintagman.

_Adjektiboen hanpadura: esangura superlatiboko adjektiboak.

_Adjektibo konposatuak: adj. + substantiboa, substantiboa numerala, adj./adb. + partizipioa.

_Nola erabili adjektibo gisa orainaldiko partizipioa eta lehenaldikoa.

3.1.4. Aurrizki-sistema eta atzizki-sistema.

3.1.5. Preposizio bidezko eraikuntzak.

3.1.6. Collocations: adj. + substantiboa, adb. + aditza, adb. + adj., aditza + substantiboa. Do eta make.

3.1.7. Aditz lexikoak eta laguntzaileak:

_Orainaldi bakunaren eta jarraikiaren arteko diferentzia.

_Orainaldi perfektu bakunaren eta jarraikiaren arteko diferentzia.

_Lehenaldi perfektu bakunaren eta jarraikiaren arteko diferentzia.

_Geroaldia adierazten duten adizkiak.

_Aditz modalak: adizki eta erabilera guztiak.

_Infinitiboan to partikula hartzen duten aditzak eta halakorik hartzen ez dutenak.

_Gerundioa hartzen duten aditzak.

_Ondotik zer duten, infinitiboa ala gerundioa, esanguraz aldatzen diren aditzak.

_Nola erabili adjektibo posesiboa (edo objektu-izenordaina) gerundioa duten eraikuntzetan.

_Nola erabili have eta get kausatzaile moduan.

_Used to eta Would.

_Phrasal verbs: motak.

3.1.8. Esaldiko osagaien ordena.

3.1.9. Fronting.

3.1.10. Perpaus konposatuak: koordinazioa eta subordinazioa.

3.1.11. Mendeko erlatiboak:

_Defining eta non-defining.

_Which, esaldi osoari buruz.

_Zertan bereizten diren which eta what.

3.1.12. Mendeko partizipiodunak.

3.1.13. Baldintzazko perpausak:

_Lau mota nagusiak ongi ikastea.

_Baldintzazko perpaus mistoak.

_Inbertsioa baldintzazkoetan if partikula kenduz.

_Baldintza adierazteko beste esapide batzuk: provided, as long as, supposing, on condition that, etab.

3.1.14. I wish eta If only hasiera duten egiturak.

3.1.15. Cleft sentences eta sasi cleft sentences.

3.1.16. Laguntzailearen eta subjektuaren inbertsioak, ezezko esamoldeen eta "only" duten esamoldeen ondotik.

3.1.17. Aditzaren eta subjektuaren inbertsioa, lekuzko esamolde adberbialen ondotik.

3.1.18. Zehar estiloa berariazko aditzekin.

3.1.19. Egitura pasibo bereziak: he is said to be rich, the car needs cleaning, he's very exciting to talk to, this book sells well.

3.1.20. I'd rather + lehenaldi bakuna.

3.1.21. It's (high/about) time.

3.1.22. There's no point in, It's no use, It's no good, It's (not) worth + -ing.

3.1.23. Question tags eta Comment tags edo same-way tags.

3.1.24. Reply questions.

3.2. Testuaren gramatika

Testua unitate. Sintagmatik perpausera, perpausetik lerroaldera, lerroaldetik testura.

3.2.1. Testuaren ezaugarriak:

3.2.1.1. Egokitzapena:

_Testuak zer harreman duen komunikazio egoerarekin eta xedearekin.

_Erregistro formala eta lagunartekoa.

_Ahozko kodea eta idatzizkoa.

3.2.1.2. Koherentzia: ideiak nola antolatu modu argi eta logikoan adierazteko.

_Testua, esangura unitate oso.

_Edukiaren egokitasuna eta egituratzea.

_Lehen eta bigarren mailako ideiak.

_Testuko osagaiak nola tematizatu.

_Testuan nola bereizi eta nola txandakatu bi informazio mota: lehendik dakiguna (mintzagaia) eta benetan berria dena (galdegaia).

_Hartzailea eta nola interpretatzen duen mezua.

3.2.1.3. Kohesioa: testuko perpausak elkarrekin lotzen dituzten harreman sintaktiko eta semantikoak.

_Hizkuntza-erreferentzia: anafora, katafora eta deixia, adibidez: artikulu mugagabea/mugatua (a/the), izenordainak, erakusleak (this/that, this one, that one/these, those), here/there, now/then, the former/the latter.

_Intonazioa eta azentu enfatikoa.

_Nola kokatu osagaiak esaldian informazio motaren arabera (lehendik dakiguna/berria).

_Barne lotura lexikoa (sare lexikoak): sinonimoak edo arlo semantiko bereko hitzak erabiltzea, errepikatzea...

_Lokailuak: koordinazioa eta subordinazioa (although, but, so).

_Diskurtsoaren markatzaileak: lehenago esandakoa aipatzea (with reference to, talking about), gai bati heltzea (as for, regarding), zerrendatzea (to start with, firstly, similarly), alderatzea (all the same, however), adibidea ematea (for instance, in particular), orokortzea (broadly speaking, on the whole), argitzea (that is to say, in other words), norberaren iritzia edo jarrera agertzea (from my point of view, honestly), gaiez aldatzea (incidentally, by the way), usteak baieztatu edo zuzentzea (as a matter of fact, actually), etab.

_Ordezkapena eta elipsia.

4. Lexikoa

Ikasleek Goi Zikloan ikasi behar duten lexikoaren hedadura aldatu egiten da, jakintza aktiboa ala pasiboa den.

4.1. Lexiko aktiboa, pertsonen arteko eta gizarteko harremanetarako balioko duena, bizitzako ohiko egoeretan (hala bizitza pribatuan nola profesionalean).

4.2. Adierazpen eta deskripzio konkretu eta abstraktuetarako lexiko aktiboa (kontzeptuak, iritziak etab. azaldu eta eztabaidatzea), ñabardura egokiekin.

4.3. Informazioa labur emateko lexiko aktiboa, eta era guztietako posta harremanetan erabiltzen dena.

4.4. Zuzenean nahiz komunikabideen bitartez, ahozko edo idatzizko adierazpen erraztu gabeak (hirugarrenen arteko elkarrizketak, hitzaldiak etab.) ulertu ahal izateko lexiko pasiboa. Orokorra, profesionala edota artistikoa izan daiteke.

4.5. Lexiko pasiboa, publizitate, administrazio, hedabide eta literatura arloetan erabilgarria.

4.6. Lexiko pasiboa, ezinbestez jakin beharrekoa ingelesaren aldaera ez-estandarrei aurre egiteko (aldaera dialektalak, jargoiak eta adierazpen maila edo erregistro guztiak, formalenetik hasi eta argoterainokoak), bai eta berariazko aldaerei ere (ekonomia eta merkataritzako hizkera, juridiko-politikoa etab.).

_Antonimia, sinonimia eta polisemia, nolabaiteko ñabardura mailarekin.

_Collocations.

_Bilakaera.

_Eratorpena:

_Hizkiak eranstea:

_Aurrizkiak.

_Atzizkiak.

_Hiperonimoak, hiponimoak.

_Homofonoak, homografoak, homonimoak.

_Esapideak/esaera zaharrak.

_Hitz elkartuak.

_Maileguak.

_Bikoiztea.

_Berariazko erregistroak: jargon delakoa eta informalak: slang delakoa.

_Ingalaterrako eta Amerikako ingelesaren arteko diferentzia nagusiak lexikoan: antzeko ortografia duten hitzak (colour/color), eta ortografia ezberdinekoak (tap/faucet).

5. Testu motak

Ahozko testuak, testu idatziak eta euskarri mota guztietan eginiko dokumentuak: komunikazio egoera ezberdinetan sortuak, testuinguruko parametroak askotarikoak izanik: komunikazio bidea, erabileraren eremua, mintzakideen arteko harremana eta testuaren funtzioa.

5.1. Testuak duen funtzioaren arabera (funtzio bat baino gehiago izan dezake):

_Deskripzioa.

_Narrazioa.

_Azalpena.

_Argudiaketa.

_Irakaspena.

_Pertsuasioa.

_Elkarrizketa.

_Iragarpena.

_Literatura edo erretorika.

5.2. Komunikazio bidearen, erabilera eremuaren eta mintzakideen arteko harremanaren arabera.

5.2.1. Testu idatziak.

_Liburuxkak, prospektuak eta katalogoak.

_Erabiltzeko jarraibideak.

_Publizitateko gaiak.

_Jatetxeetako karta eta menuak eta sukaldeko errezetak.

_Inprimaki eta galdetegiak.

_Komikiak, txisteak eta biñetak.

_Gutun pertsonalak eta formalak, oharrak eta telegramak, mezu elektronikoak, faxak.

_Egunkari eta aldizkarietako artikuluak.

_Literatur testuak.

_Laburpenak, txostenak eta zirkularrak.

_Hiztegiak.

_Testuliburuak.

5.2.2. Ahozko testuak

_Elkarrizketa pertsonalak, buruz buru edo telefonoz.

_Laneko elkarrizketak.

_Oraingo eta lehengo gertaeren, jarduera, ohitura, prozesu eta abarren narrazioak eta deskripzioak.

_Jendaurreko eztabaidak

_Hitzaldiak.

_Irrati eta telebistako programak (berriak, eztabaidak, filmak, serieak, iragarkiak, kirol iruzkinak, eguraldia, marrazki bizidunak etab.)

_Ikuskizunak (antzerkia, zinea).

_Kantuak.

_Iragarkiak eta jarraibideak.

5.3. Euskarri motaren arabera:

_Paperean idatzitako dokumentuak, euskarri informatiko edo elektronikokoak.

_Ahozko edo audioko dokumentuak (irratikoak, kasetekoak).

_Dokumentu ikus-entzunezkoak (buruz burukoak, TV, bideoa).

_Dokumentu ikonikoak: fotografiak, ilustrazioak, grafikoak, komikiak, mapak, marrazkiak.

Eduki soziokulturalak

1. Hizkuntza aniztasuna

1.1. Hizkuntzaren aldaerak hainbat ingurunetan: literarioa, formala, neutroa, informala, familiarra eta lagunartekoa.

1.2. Aldaerak lurraldearen arabera

1.3. Gizarteko klase, etnia edo lanbide elkarte baten hizkera berezia.

2. Ahozko hizkuntza eta idatzizkoa

2.1. Ahozko hizkuntzaren bereizgarriak: informazioa transmititzen du, proposizioaren bitartez; denboran garatzen da ("on-going event"); ekintza da; gizarteko elkar-ekintza dakar.

2.2. Idatzizko hizkuntzaren bereizgarriak: informazioa transmititzen du, perpausaren bitartez.

3. Hizkuntzaren eta alderdi soziokulturalen arteko harremana

3.1. Alderdi soziokulturalak

_Eguneroko bizitza: jateko orduak, lan orduak, garraiobideak, jaiak etab.

_Bizimodua: bizi maila, gizarte prestazioak etab.

_Pertsonen arteko harremanak: familiako harremanak, sexuen artekoak, gizarteko klaseen artekoak, arraza edo erkidegoen artekoak, etab.

_Balioak, usteak eta jarrerak: naziotasuna, politika, erlijioa, tradizioak, kirola, umorea etab.

_Konbentzio sozialak: puntualtasuna, opariak, bisitak, tabuak etab.

_Portaera errituala: erlijio usadio eta errituak, jaiotza, ezkontza, heriotza, jaiak, ikuskizunak etab.

_Bizimodua hiri handietan eta herrietan.

_Gizartearen antolamendua: hezkuntza eta kultura, osasuna, politika etab.

_Gaurkotasuneko gaiak.

_Gorputz adierazpena: ukipen fisikoa, keinuak etab.

3.2. Alderdi soziolinguistikoak

_Gizarte harremanetako markatzaile linguistikoak:

-Agurrak

-Norbaiti zuzentzeko erak

-Hitza emateko konbentzioak

-Esklamazioak

-Adeitasunezko konbentzioak:

-Arreta agertzea, esker ona agertzea, abegi egitea, opariak etab.

-Tabuak, esamolde mingarriak etab.

-Eufemismoak.

-Herri jakintza:

-Errefrauak eta esaera zaharrak.

-Esamoldeak: "let's face it", "tell me about it".

-Entzute handiko aipamenak.

I T A L I E R A

Eduki formalak

1. Fonetika eta fonologia

1.1. Fonema bokalikoak: gradua eta irekidura bokalikoa. Gaztelaniarekiko diferentziak: azentu ezberdinak: "democracia/democrazìa".

1.2. Fonema kontsonantikoak: lurraldeetako aldaerek (adibidez, gorgia toscana) bereizgarri dituzten fonema nagusiak.

1.3. Hitzen lotura nola ahoskatu: raddoppiamento fonosintattico: "a casa/a kkaza/".

1.4. Intonazio kurbak. Nola aldatu intonazioa komunikazio-asmoaren arabera.

2. Alderdi grafikoak

2.1. Non jarri azentu-marka homografo arruntenak bereizteko (prìncipi/princípi).

2.2. Kanpotiko grafemak: jockey, whisky, etab.

2.3. Puntuazioa testu formaletan (gutunak), literarioetan (prosa), akademikoetan, ahozkoetan eta idatzietan.

2.4. Alderdi grafiko eta tipografikoak eta testu motak: prentsa, publizitatea, gaztiguak eta iragarki formalak, curriculum vitae, oin-oharrak, izenburuak eta tituluak.

2.5. Onomatopeien ortografia.

3. Gramatika: morfologia, sintaxia eta testuaren gramatika.

3.1. Morfosintaxia

3.1.1. Artikulu mugatuak eta mugagabeak. Erabilera eta

falta. Kasu estilistikoak.

3.1.2. Substantiboak: generoa eta numeroa. Kasu irregularrak

Alterati eta sasi alterati.

_Sovrabbondanti substantiboak.

_Substantibo konposatuak.

_Substantibo aldagaitzak.

_Substantibo femeninoen plurala, hitz amaiera -cia/-gia denean.

_Substantiboen plurala, hitz amaiera -co/-go eta -ca/-ga denean.

_Substantiboen plurala, hitz amaiera -io denean.

3.1.3. Adjektiboak:

_Kalifikatiboak. Alterati (txikigarriak, handigarriak, afektuzkoak, mespretxuzkoak...).

-Adjektibo aldagaitzak.

-Kolorea adierazten duten adjektiboak.

-"Bello, buono".

-Adjektiboen plurala, hitz amaiera -co/-go eta -ca/-ga denean.

-Adjektiboen plurala, hitz amaiera -io denean.

-Zenbait adjektiboren apokopeak: San, gran.

_Erakusleak (codesto, suddetto, sottoscritto, citato).

_Mugagabeak (qualunque, qualsivoglia, parecchio, altro...).

_Zenbatzaileak: frazionari (otto decimi), moltiplicativi (triplo), numerativi (entrambi, ventennale).

_Posesiboak, ahaidetasun-izenekin.

3.1.4. Izenordainak:

_Izenordain pertsonalak subjektu funtzioan: elisio kasuak. Allocutivi deritzen formak.

_Izenordain pertsonalak osagarri funtzioan: li/gli. La izenordaina balio neutroarekin (La vuoi smettere? Non ce la faccio più).

_Izenordain konbinatuak.

_Erakusleak (costui/colui, colei, coloro). Posesiboak (proprio, altrui, medesimo).

_Interrogatiboak. Amaieran mai duten formak (dove/quando/perche mai?) Nola erabili zuzeneko diskurtsoan eta zeharkakoan.

_Harridurazkoak. Nola erabili come/quanto ponderazioan (Come sei simpatico!).

_Erlatiboak (che funtzioanitza, il che).

_Erlatibo "bikoitzak": chi, quanto, quanti/quante.

_Mugagabeak (uno, chi ... chi ..., uni/e ... altri/e ..., chiunque, aditz eraikuntza bereziekin: qualcosa da + aditza, qualcosa + adjektiboa).

_Ci, ne.

3.1.5. Preposizioak: Nola erabili, adjektiboak eta aditzak dituzten eraikuntzetan. Noiz kentzen ahal diren (treno merci).

3.1.6. Adberbioak. Non kokatu perpausean (mai, sempre solo, anche). Nola erabili alderatzaile gisa finalmente/alla fine, allora/adesso (narrazioa eta diskurtsoa). Beste esapide adberbial batzuk (in fretta, per fortuna, a ogni modo...).

3.1.7. Aditza. Forma interrogatiboak eta ezezkoak (ukazio bikoitza: non sarà mica andato via?).

_Nola erabili essere/avere kasu berezietan.

_Aditzak + partikulak: volercene, andarsene, andare via, cavarsela...

_Forma pasiboa (andare = dover essere; esserci, venire).

_Estilo zuzena, zehar estiloa eta zehar estilo librea.

_Perpaus hipotetikoak (forse, magari + indikatiboa; può darsi subjuntiboa, esapideekin: a meno che/salvo che/tranne che).

_Periodo hipotetikoa.

_Nola erabili subjuntiboa. Nahitaezko kasuak eta hautazkoak.

_Forma inpertsonalak (si mangia bene).

_Si passivante (Non si fanno sconti).

_Orainaldiko partizipioa, aditzaren, izenaren eta adjektiboaren balioarekin.

_Gerundioa, infinitiboa eta partizipioa perpaus inplizituetan.

_Baldintzazkoa orainaldian eta lehenaldian.

_Geroaldi bukatua.

_Inperfektua.

_Agintera.

_"Passato remoto".

_"Trapassato prossimo".

_Eraikuntza kausatzailea.

3.1.8. Esklamazioak, interjekzioak (Ehi! Su! Dai!).

3.1.9. Juntagailu eta lokuzio koordinatu eta subordinatuak: kausa, ondorioa, lekua, denbora, denboraren antolamendua eta kontrakotasuna adierazteko lokailu sintaktikoak (prima di tutto, da un lato e dall'altro...).

3.2. Testuaren gramatika

3.2.1. Testuaren ezaugarriak: Testua unitate. Sintagmatik perpausera, perpausetik lerroaldera, lerroaldetik testura.

3.2.1.1. Egokitzapena: testuak zer harreman duen komunikazio egoerarekin. Aldaera eta erregistroa.

3.2.1.2. Koherentzia: testua, esangura unitate oso. Edukiaren egokitasuna eta egituratzea. Lehen eta bigarren mailako ideiak.

_Testuko osagaiak nola tematizatu. Testuan nola bereizi eta nola txandakatu bi informazio mota: lehendik dakiguna (mintzagaia) eta benetan berria dena (galdegaia). Mintzagaiaren eta galdegaiaren arteko oreka.

_Hartzailea eta nola interpretatzen duen mezua.

3.2.1.3. Kohesioa: harreman sintaktikoak eta semantikoak (fenomeno gramatikal eta lexikoak) testu bateko osagaiak elkarrekin lotzen dituztenak.

Baliabideak:

_Erreferentzia, konexioa, kohesio lexikoa, ordezpena, elipsia...

_Osagai anaforikoak, kataforikoak eta deixiak. Enfasiaren adierazpideak. Elipsiak.

4. Lexikoa.

Oinarrizko arlo semantikoetan maizenik erabiltzen den lexikoa, agertzen diren dokumentuekin eta ikaslearen interesekin lotua. Lexikoa handitzea arlo semantiko guztietan.

4.1. Familia lexikoak eta harreman semantikoak.

_Hiperonimoak: albero: quercia, pino, abete...

_Hiponimoak.

_Homonimoak (campione) eta homografoak (prìncipi/princìpi).

_Sinonimoak (paura = spavento = terrore...).

_Antonimoak.

_Polisemia (un'opera teatrale, un'opera buona).

4.2. Esamoldeak (andare in malora, farsi un nome)

4.3. Maileguak. Kanpotiko hitzak (computer, part time)

4.4. Latinaren hondarrak (grosso modo, conditio sine qua non, in vitro)

4.5. Adiskide faltsuak eta kalkoak.

4.6. Esaera zaharrak (Patti chiari amicizia lunga, tutto il mondo è paese)...

4.7. Irudi erretorikoak: ironia; eufemismoa; graduazioa.

4.8. Anafora; antitesia, metafora, hiperbolea, konparaziozko esamoldeak (muto come un pesce).

4.9. Hitz-elkarketa eta eratorpena.

_Izaera lexikoa duten hitz eratorriak:

-Zenbatzailea erantsia dutenak (trimestre, triennio, tripartitico)

-Atzizki adjektiboak: -bile, -evole, -esco (fattibilie, supplichevole, pazzesco)

-Atzizki substantiboak: -aggio, -ione, -mento, -ura (atterraggio, distruzione, cambiamento, apertura).

-Izen abstraktuetarako atzizkiak: -ezza.

-Egile izenetarako atzizkiak: -tore, -aio...

-Gentilizioetarako atzizkiak.

-Aurrizki substantiboak: a-, dis-(anormale, disonore)

-Aditz aurrizkiak: in-, a-

_Hitz konposatuak (coprifuoco, cacciavite)

_Laburdurak: siglak, akronimoak, sinboloak eta laburdurak.

4.10. Onomatopeiak.

4.11. Hizkuntza burokratikoaren oinarrizko lexikoa.

4.12. Kazetaritzako hizkuntza, burokratikoa, informatikoa, politikoa etab.

5. Testu motak.

Ahozko testuak, testu idatziak eta euskarri mota guztietan eginiko dokumentuak; komunikazio egoera ezberdinetan sortuak, testuinguruko parametroak askotarikoak izanik: komunikazio bidea, erabileraren eremua, mintzakideen arteko harremana eta testuaren funtzioa.

_Testuaren funtzioaren arabera

Kontuan izan behar da testuak ez direla unitate zurrunak funtzioaren aldetik, maiz gertatzen baita testu batean askotariko sekuentziak biltzea, xede ezberdinak dituztenak: deskripzioa, kontaera, azalpena, argudiaketa, irakaspena, pertsuasioa, elkarrizketa, iragarpena, literatura edo erretorika. Testu bakoitzean mota batzuek besteek baino garrantzi handiagoa izanen dute.

_Komunikazio bidearen, erabilera eremuaren eta mintzakideen arteko harremanaren arabera.

5.1. Ahozko testuak.

5.1.1. Eremu pribatuan

_Elkar-eragitekoak: elkarrizketa informalak buruz buru, lagun, senide eta lankideekin; telefonozko elkarrizketak (informalak). Telefono erantzungailuan utzitako mezuak. Agurrak.

_Entzuleei zuzenduak: oraingo eta lehengo gertaeren, jarduera, ohitura, prozesu eta abarren narrazioak eta deskripzioak.

_Iragarkiak eta jarraibideak: errezetak, tresnak erabiltzeko jarraibideak, leku batera heltzeko jarraibideak etab.

5.1.2. Gizarte eta lan eremuetan

_Elkar-eragitekoak: Elkarrizketa formalak, lanean, erakunde ofizialetan, bankuan... Elkarrizketa erdi formalak, aurrez aurre edo telefonoz, lanean, dendetan, medikuarenean, jatetxean, beste toki publiko batzuetan, kalean... Inkestak.

_Entzuleei zuzenduak: Aireportuan edo tren geltokian bozgorailuetatik entzuten diren gaztigu eta iragarkiak, hedabideek zabaltzen dituztenak...

_Irratiak edo telebistak emandako publizitate testuak.

_Telebistako eta irratiko albisteak.

_Eguraldi boletinak.

_Hitzaldiak.

5.1.3. Kulturaren eremuan.

_Elkar-eragitekoak: Irratiz edo telebistaz emandako elkarrizketak, gai orokorren gainekoak.

_Mahai inguruak, solasaldiak.

_Filmak.

_Antzerkiak.

_Irrati eta telebistako lehiaketak.

_Marrazki bizidunak eta telebistako serieak.

_Entzuleei zuzenduak:

_Kirol emanaldiak.

_Irrati eta TVko informazio eta kultur programak.

_Zabalkunderako dokumentalak.

_Kantuak. Ipuin eta kontaerak. Txisteak.

5.1.4. Eremu akademikoan

_Elkar-eragitekoak:

_Gelako elkarrizketak, ikasleen artean, irakaslearen eta ikasleen artean.

_Ahozko azterketa (elkarrizketa...)

_Entzuleei zuzenduak:

_Gertakari edo istorioen kontaerak.

_Interes pertsonaleko gaiei buruzko azalpen laburrak.

_Diskurtsoak, aurkezpenak eta hitzaldiak espezializatu gabeko gaien gainean.

_Ikasgelako azalpenak.

5.2. Testu idatziak

5.2.1. Eremu pribatuan

_Oharrak. Telegramak.

_Zerrendak. Agenda.

_Gonbitak, zorion idazkiak, eskaintzak...

_Postalak. Gutun pertsonalak.

_Faxak. Mezu elektronikoak.

_Egunkari pertsonala.

5.2.2. Gizarte eta lan eremuetan

_Denetariko iragarkiak.

_Garraiobide publikoen ordutegiak.

_Informazio orokorra edo berezia duten liburuxkak (turismokoak, erabilerari buruzko jarraibideak, erakunde edo toki publikoen gainekoak -museoak, liburutegiak-, osasun gaiei buruzkoak etab.)

_Katalogoak. Salgai eta prezioen zerrendak.

_Jatetxeetako kartak. Sukaldeko errezetak.

_Prentsako albisteak. Eguraldiari buruzko informazioak.

_Estatistikako grafikoak. Mapa kontzeptualak.

_Inprimakiak.

_Lan eskaintzak eta eskaerak. Curriculum vitae.

_Gutun formalak. Telegrama formalak. Faxak eta mezu elektronikoak.

_Laneko barne komunikazioak (zirkularrak, memorandumak).

_Txostenak, gutunak... Bileretako aktak.

5.2.3. Kulturaren eremuan

_Irrati eta telebistako programazioak.

_Ikuskizunen iragarkiak. Ikuskizunen kritikak.

_Horoskopoa.

_Egunkari bateko editoriala. Iritzi artikuluak, kazetaritzakoak eta zabalkundekoak.

_Zuzendariari egindako gutunak.

_Idatzizko elkarrizketak.

_Komikiak. Fotonobelak.

_Kantuetako hitzak. Poemak.

_Kontaera laburrak (ipuinak, istorioak, alegiak).

_Eleberriak, biografiak, memoriak. Saiakerak. Antzerkiak.

5.2.4. Eremu akademikoan

_Hiztegietako definizioak. Entziklopedietako sarrerak.

_Ariketa bateko osagaiak. Azterketak.

_Gramatikako eskemak edo azalpenak. Fitxa bibliografikoak. Errezentsioak.

_Apunteak. Ikasgelan erabilitako gaien laburpenak.

_Idazlan libreak (deskripzioak, narrazioak etab.).

_Hizkuntzari eta hizkuntzaren ikaskuntzari buruzko testuak. Testuliburuak.

5.3. Euskarri mota (testuen eta dokumentuen euskarriak)

_Paperean idatzitako dokumentuak, euskarri informatiko edo elektronikokoak.

_Ahozko edo audioko dokumentuak (buruz burukoak, irratikoak, kasetekoak).

_Ikus-entzunezko dokumentuak (telebista, zinea, antzerkia...)

_Dokumentu ikonikoak: argazkiak, marrazkiak, ilustrazioak; koadroak, mapak, grafikoak...

_Beste dokumentu benetako batzuk: garraioko txartelak, ikuskizunetako sarrerak, bildukiak, etiketak...

Eduki soziokulturalak

1. Hizkuntza aniztasuna

1.1. Hizkuntza estandarra eta haren erabilera.

1.2. Hizkuntza formala eta informala. Erabilera eremua: italiera estandarra, erdi mailakoa, herrikoia eta jasoa.

1.3. Komunikazio bidea: hedabideetatik, ahoz (aurrez aurre eta telefonoz), transmititurik (irratiz, telebistaz...) errezitaturik eta idatzirik.

1.4. Lurraldeetako aldaerak (I dialetti settentrionali e centromeridionali). Zein lurraldetakoak diren.

Azentuaren ezaugarri nagusiak (fonologikoak, morfologikoak eta lexikoak).

Beste aldaera batzuk. Hizkuntzaren bilakaera: aldaketak eta joerak (fonetikoak eta gramatikalak, lexikoak...)

2. Ahozko hizkuntza eta idatzizkoa

2.1. Ahozko hizkuntzaren bereizgarriak: intonazioa, tonua, bolumena, erritmoa, kadentzia, isiluneak, hitzik gabeko kodeak, errepikapenak, tikak, makulu-hitzak, diskurtsoaren marka konbentzionalak, anakolutuak, spostamenti a destra o a sinistra, etenak.

2.2. Ahozko hizkuntzaren bereizgarriak: osagai grafikoak eta puntuaziokoak, ortografia, azentu diakritikoak (né/ne, sì/si), silaben banaketa, laburdurak, formatuak.

2.3. Diferentzia estilistikoak, ahozko hizkuntzan zein idatzizkoan. Erabilera maila (idatzia/ahozkoa, formala/informala, jasoa/lagunartekoa).

3. Hizkuntzaren eta alderdi soziokulturalen arteko harremana.

3.1. Eguneroko bizitza, tradizioak eta gertakari nagusiak; beste erreferente batzuk, geografikoak, sozialak eta politikoak. Adibideak: Capodanno; la Liberazione: 25 aprile; Sant' Ambrogio di Milano, San Gennaro di Napoli. Il Monte Bianco e il Monte Rosa, i Parchi Nazionali. Il numero verde. Il pesce d'aprile. Il Telefono Azzurro. I bersaglieri. La Lega e il Federalismo, Berlusconi, la Mafia, etab.

3.2. Ondare historiko eta kulturala. Erreferente historiko nagusiak. Adibideak: emigrazioa Amerikara (1900) eta hegoaldetik iparraldera (1960), il '68, le Brigate Rosse, gli anni di piombo, Tangentopoli, mani pulite, i girotondi, etab.

3.3. Erreferente artistiko-kultural nagusiak.

Adibideak: Made in Italy produktuak, Benetton, Armani, Versace, Eduardo de Filippo eta Dario Foren antzerkia, Veneziako Mostra del Cinema, Sanremoko jaialdia, Umbria jazz, Spoletoko jaialdia...

3.4. Gizarteko konbentzioak, berezko hiztunen keinuak eta proxemika.

Iragarkiaren kodea: C3241493