105. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E O T Z

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1.989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1.990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan (urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuaren bidez aldatua) xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Desarrollo de Energías Renovables de Navarra S.A. (DERNA). Jarduera: Uzkitako parke eolikoa paratzea. Tokia: Leozko udal mugapea.

Iratxetan (Leotz), bi mila eta hiruko uztailaren hamalauan. Alkatea, Endika Zabalza Murillo.

Iragarkiaren kodea: A0307046