105. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A B L I T A S

Jarduera sailkatua

Udaletxe honetan, ondotik aipatzen den jarduera lizentziaren eskabidea aurkeztu da.

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolaren gainean otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi eta urriaren 22ko 304/201 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen Erregelamenduaren 6. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da, 15 egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesatu guztiek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: Jesús Bonifacio Gracia Bozal. Jarduera: gozo denda, kafetegia, ostatua. Tokia: Río karrika, 2. 31523 Ablitas.

Dokumentazioa ikusgai egonen da udal idazkaritzan, iragarpenak irauten duen bitartean.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ablitasen, bi mila eta hiruko uztailaren zortzian. Alkatea, Luis María Sada Enériz.

Iragarkiaren kodea: A0307051