105. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A N G U R E N

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jardueren kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan (urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuaren bitartez aldatu baitzen) xedatutakoa betez, aditzera ematen da ondoko ezaugarriak dituen jarduerarako lizentzia eman dela:

Lizentzia eman zen eguna: 2003ko uztailaren 9a. Eskatzailea: Digital Copacto. S.L.L. Jarduera: arte grafikoak. Tokia: K karrika, 40 zenbakia, Mutiloabeiti.

Mutiloabeitin, bi mila eta hiruko uztailaren bederatzian. Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: C3220640