105. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

2002ko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketa behin betiko onetsita

Berriozarko Udalak, 2002ko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, besteren artean, honako erabaki hau hartu zuen:

2002ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketen espedientea azterturik eta Udaleko kontu hartzailearen txostena ikusirik, erabaki da:

2002ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa hauek onestea hasiera batean:

AURREKONTUKO ALDAKETAK

Kreditu gehikuntza

Kontusaila: 1 4210 62200 -Haur Eskola eraikitzea. 500.000,00. Osotara: 500.000,00.

Finantzaketa: 1 75509 -Nafarroako Gobernua, Haur Eskolako obra: 500.000,00. Osotara: 500.000,00.

Diruzaintzako gerakinaren kontura: 0.

Egungo legerian ezartzen den jendaurreko epea iragan baita inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsita gelditu da aurrekontuko aldaketa hori.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administraziorekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Berriozarren, bi mila eta hiruko uztailaren zortzian. Alkatea, Benito José Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: A0307169