105. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

2003ko aurrekontuetako aldaketen hasierako onespena. 5/2003 esp.

2003ko uztailaren 4ko Batzarre Orokorrean honako erabaki hau hartu zen: "Gerentziaren txostena ikusi ondoren, 2003ko aurrekontu arruntaren ondoko aldaketak hasiera batez onestea erabaki da aho batez. Hura kontusailez kontusail ageri da espedientean. Hona: 1._Aparteko Mailegua: 1.066.240,2 euroko gastuak. Zenbateko berbereko dirusarrerak (% 90 Nafarrroako Gobernuaren diru laguntza. % 10 hitzartzeko mailegua). 2._Kreditu gehikuntzak: 11.062,2 euroko gastuak. Zenbateko berbereko dirusarrerak (Diruzaintzako gerakina).

Espedientea jendeaurrean paratzea 15 lan egunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Erreklamaziorik ez bada, behin betikoz onetsitzat joko da".

Hau dena jakitera ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 276 eta 284 artikuluekin eta Nafarroako Toki Ogasunari buruzko Foru Legean horiekin bat datozen artikuluekin bat etorriz.

Lakuntzan, bi mila eta hiruko uztailaren lauan. Lehendakaria, José Manuel Leitza Razkin.

Iragarkiaren kodea: A0306981