105. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO ETA BERRIOZARKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

2003. urteko plantilla organikoa behin betikoz onetsirik

Mankomunitateko Batzar Orokorrak bi mila eta hiruko apirilaren hamalauko bilkuran 2003ko plantilla organikoa hasiera batez onetsi zuenetik (bi mila eta hiruko 73. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, ekainaren 11koa) iragan da jendaurreko aldia haren kontra inolako alegaziorik jaso gabe. Orain, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 276. artikuluan eta harekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz, delako plantilla organikoa eta funtzionarioen eta administrazio nahiz lan kontratudunen izenen zerrenda behin betikoz onetsita gelditu dira.

Berriozarren, bi mila eta hiruko uztailaren hiruan. Jarduneko mankomunitateburua, Javier Montero Armiño.

Iragarkiaren kodea: A0306865