105. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZIZUR NAGUSIA

Beren eginkizunak dedikazio partzialean beteko dituzten udalkideak

Zizur Nagusiko Udalak, 2003ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, onetsi zuen informazio batzorde iraunkorrak osatzeko proposamena, hauek izanen baitira: "Hirigintza", "Herritarrendako Zerbitzuak", "Hezkuntza", "Gazteria", "Ogasuna eta Ondarea" eta "Langileria eta Barne Arazoak".

Alkatetzaren ekainaren 27ko 334/2003 Dekretuaren bitartez izendatu ziren Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzordeko kideak: José Manuel Vizcay Vilella jauna, Lorenzo García Domínguez jauna, Sara Gómez Puyol andrea eta Manuel Pérez García jauna.

Alkatetzaren ekainaren 27ko 335/2003 Dekretuaren bitartez izendatu ziren Zizur Nagusiko Udaleko alkateordeak: José Manuel Vizcay Vilella jauna, Lorenzo García Domínguez jauna, Sara Gómez Puyol andrea eta Manuel Pérez García jauna.

Alkatetzaren ekainaren 27ko 336/2003 Dekretuaren bitartez egin zen Zizur Nagusiko Udalbatzako informazio batzordeetako burutzetarako eta kideen alhalmenetarako eskuordetzea:

1. Lorenzo García Domínguez jaun zinegotzia, Hirigintza Batzorderako.

2. Manuel Pérez García jaun zinegotzia, Ogasun eta Ondare Batzorderako.

3. Sara Gómez Puyol andre zinegotzia, Gazteriaren Batzorderako.

4. María Isabel Mendía Azpiroz andre zinegotzia, Hezkuntza Batzorderako.

Alkatetzaren ekainaren 27ko 337/2003 Dekretuaren bitartez egin zen Zizur Nagusiko Udaleko erakunde autonomo eta patronatuetako burutzetarako eskuordetzea:

_Juan Cruz Vidondo Villava jaun zinegotzia, Ardoi Kirol Patronaturako.

_José Manuel Vizcay Vilella jaun zinegotzia, Kultur Patronaturako.

_Paloma Núñez Centaño andre zinegotzia, Musika Eskolako Patronaturako.

Arestian aipatu Alkatetzaren dekretu horien bitartez izendatutako zinegotziei galdea eginda eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Beren eginkizunak dedikazio partzialean beteko dituzten udalkideak hauek izanen direla erabakitzea:

_José Manuel Vizcay Vilella jauna, Kultur Patronatuko burua.

_Sara Gómez Puyol andrea, Gazteriaren Batzordeko burua.

_Juan Cruz Vidondo Villava jauna, Ardoi Kirol Patronatuko burua.

_María Isabel Mendía Azpíroz andrea, Hezkuntza Batzordeko burua.

_Paloma Núñez Centaño andrea, Musika Eskolako Patronatuko burua.

2. Izendatuei banan-banan jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalbatzako iragarki oholean argitaratzea.

Alkatetzaren 339/2003 ebazpena, ekainaren hogeita hamarrekoa. Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: C3219323