105. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C O R E L L A

Alkatetzaren 1/2003 Dekretua

Ramón Miguel Jiménez González, Corellako Udaleko alkate udalburua naizen honek, Nafarroako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 38, 41.3 eta 52. artikuluek ematen didaten ahalmena erabiliz,

DEKRETATU DUT:

I._Zinegotzi hauek Gobernu Batzordeko kide izendatzea, indarra duen araudiak ematen dizkien eskurantzekin:

1. Félix Bienzobas Lázaro jauna.

2. Diego Galarreta Blázquez jauna.

3. Ricardo Sanz Arellano jauna.

4. Francisco Javier Gil Catalán jauna.

II._U.P.N. udal taldeari jakinaraztea ezen bere ordezkari bat egoten ahalko dela Gobernu Batzorde guztietan, hizpidea duela eta botorik gabe, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 113.3 artikuluaren baldintzetan.

III._Dekretu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea. Nolanahi ere, izendapenak ebazpen hau sinatu eta biharamunean hartuko du indarra.

Eta hala jasota geldi dadin, hau sinatzen dut, Corellan, bi mila eta hiruko ekainaren hogeian. Alkatea, Ramón Miguel Jiménez González.

Iragarkiaren kodea: A0306810