105. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain-Elortzibarko Udal Planeko Imarkoaingo 3. eremuko U.E. 3.1 exekuzio unitatearen xehetasun azterlaneko aldaketa, Ute Promociones Saigoa, S.L. eta Residencial Castillo de Javier, S.L.k sustatua, hasiera batez onetsita

Noain-Elortzibarko Udalak, 2003ko uztailaren 1ean egin bilkuran, bertaratu guztiak ados jarrita, erabaki zuen hasiera batez onestea Noain-Elortzibarko Udal Planeko Imarkoaingo 3. eremuko U.E. 3.1 exekuzio unitateko xehetasun azterlana, txosten teknikoetako zehaztapenekin, Ute Promociones Saigoa, S.L. eta Residencial Castillo de Javier, S.L.k sustatua. Iragarki hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan paratuko da, hogei egunean, aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 76, 74 eta 62. artikuluei jarraituz.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta hiruko uztailaren bian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0306838