III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
ESKA-ZARAITZUKO H.H.S.EN MANKOMUNITATEA
"Mankomunitatearen egoitza" obren lehiaketa
Xedea: Eska-Zaraitzuko H.H.S.en Mankomunitatearen egoitza.
Aurrekontua: 74.730,75 euro, BEZa barne.
Adjudikatzeko modua: prozedura irekia. Lehiaketa bidez.
Egiteko epea: lau hilabete.
Eskaintzak aurkezteko epea: 26 egun natural, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, 13:00ak arte, Nabaskozeko Udaletxean. Azken eguna baliogabea bada, epea hurrengo egun baliodunean bukatuko da, ordu berean.
Baldintzak eta proiektua Nabaskozeko Udaleko idazkaritzan daude (telefonoa: 948-470008).
Nabaskozen, bi mila eta hiruko uztailaren hogeita hamaikan. Mankomunitateko burua, Cruz M. Moriones Uriz.
Iragarkiaren kodea: A0307707