105. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

N A B A S K O Z E

Belar enkantea

Kontzeju honek plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du "El Borreguil" alderdiko belarrak zortzi urterako errentan emateko.

Hasierako prezioa: 4.328,00 euro.

Eskaintzak Nabaskozeko Kontzejuko idazkaritzan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita hamabost egun balioduneko epean, eguerdiko ordu bata arte.

Utzi beharreko fidantza: ehuneko lau.

Pleguak irekiko dira eskaintzak aurkeztu eta hirugarren egun baliodunean, eguerdiko ordu batean.

Baldintzen plegua idazkaritzan dago.

Nabaskozen, bi mila eta hiruko uztailaren hogeita hamarrean. Kontzejuko burua, Jesús M. Rodrigo Semberoiz.

Iragarkiaren kodea: A0307706