105. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O B A N O S

Udal Planeko aldaketa puntuala hasiera batez onetsirik

Obanosko Udalak, aurtengo maiatzaren hogeita bian egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi du Hiri Antolamendurako Planeko aldaketa puntual bat, UC-44 unitateari buruzkoa. Horregatik, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Epe horretan, agiriak aztertu ahalko dira Udalaren idazkaritzan, bidezko juzgatzen diren alegazioak egiteko.

Obanosen, bi mila eta hiruko ekainaren hiruan. Alkate udalburua, Fernando Lana Guembe.

Iragarkiaren kodea: C3246726