105. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A B A I G A R

Ordenantza behin betiko onetsita

Abaigarko Udalak, bi mila eta hiruko martxoaren hamahiruan egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituen ordenantza. Jendaurrean paratu zen hilabetez, maiatzaren 2an 2003ko 55. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean argitaratuta, eta inork ez du alegaziorik aurkeztu. Beraz, behin betiko onetsirik gelditu da.

HIRIGINTZAKO TRAMITAZIOEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12.1 eta 100. artikuluetan nahiz hurrengoetan xedatutakoaren babesean ezarri da.

Zergagaia

2. art. Hona tasen zergagaia: edozein hirigintza-jarduketa izapidatzeari dagozkion zerbitzu tekniko edo administratiboak ematea, hirigintza-jarduketa udal mugapenaren edozein tokitan egiten denean, hala lur pribatuan nola publikoan.

3. art. Ondoko hirigintza-jarduketak dira tasa hauen menpeko udal jarduerak:

a) Arau subsidiarioen aldaketa puntualak izapidatzea.

b) Plan partzial edo bereziak eta haien aldaketak izapidatzea.

c) Lerrokaduren azterlan osagarriak edo xehetasun azterlanak izapidatzea.

d) Unitateen mugapenak eta erabilera aldaketak izapidatzea.

e) Lur-bereizketak izapidatzea.

f) Birzatiketak edo bestelako kudeaketa-tresnak izapidatzea.

g) Urbanizazio proiektuak izapidatzea.

h) Hirigintzako kontsultak.

i) Eta, oro har, aurrekoetan sartzen ez den edozein hirigintza-tramitazio, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeak babestua baldin bada.

Tasa ordaindu beharra

4. art. Dagokion hirigintza-tramitazioa eskatzen den unean sortzen da tasa ordaindu beharra.

Subjektu pasiboa

5. art. Hirigintza-tramitazioa eskatzen duten pertsona natural edo juridikoek ordaindu beharko dute tasa.

Tarifak eta karga-tasa

6. art. Ordenantza honen eranskinean ageri diren tarifa, karga-tasa eta karga-oinarriak aplikatuko dira.

Alkatetzak eginen du tasen behin betiko likidazioa, eta behar den osoko bilkuran emanen dio horren berri Udalbatzari.

Tramitazioa

7. art. Hirigintza-tramitaziorako eskari orok berarekin beharko ditu Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeak aipatzen dituen edukia eta zehaztapenak.

Kudeaketa arauak

8. art. Planeamenduko espedienteak tramitatzeko arduradunek, udal teknikarien adostasun txostena hartu ondotik, likidazio-bulegoari igorriko dizkiote espedienteak. Bulegoak likidazioa eginen du, eta hurrengoak aipatuko ditu: subjektu pasiboaren izena, tasa zer kontzepturen arabera likidatzen den, tasaren tarifa eta zenbatekoa.

9. art. Tasen likidazioa onetsi ondoren, interesatuari jakinaraziko zaio, eta arauek ezarritako epean ordaindu beharko ditu.

Salbuespenak eta hobariak

10. art. Edozein hobari eskuratu ahal izateko, ezinbesteko baldintza da hirigintza-tramitaziorako eskaria erregelamenduzko betebehar guztiekin egitea, eta dagozkion egiaztagiriak ere ematea. Zein hobaritarako eskubide izan, hartarako eskaria ere egin beharko da, noski.

11. art. Eraikin, etxebizitza eta lokal katalogatuak zaharberritzeko tramitazioei dagokien tasak ehuneko 50eko hobaria izanen du. Behar den egiaztagiria aurkeztu beharko da horretarako.

12. art. Eskatzaileren bati hirigintzako tramitazioa ukatzen bazaio, ehuneko 50eko hobaria izanen du, tramitazioari zegokion tasaren gainean.

13. art. Tasak ehuneko 25 murriztuko dira baldin eta hirigintza-tramitazioen eskatzaileek tramitazioari uko egiten badiote, txosten teknikoak luzatu baino lehen, uko berariazkoa Alkatetzari idatziz zuzenduta.

AZKEN XEDAPENAK

Bakarra._Behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra ordenantza honek.

TARIFEN ERANSKINA, HIRIGINTZAKO TRAMITAZIOEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZARI DAGOKIONA

I. epigrafea._Antolamendurako plan partzial edo berezien tramitazioa.

Espedienteak izapidatu eta ebazteko tasak likidatuko dira plan bakoitzean hartutako lurzoruaren azaleraren arabera, eskala honi jarraituz:

_Azalera: 5.000 metro karratura bitarte: 0,060 euro metro karratuko.

_Azalera: 5.000 metro karratutik goiti 10.000 metro karratura bitarte: 0,055 euro metro karratuko.

_Azalera: 10.000 metro karratutik goiti 25.000 metro karratura bitarte: 0,050 euro metro karratuko.

_Azalera: 25.000 metro karratutik goiti 50.000 metro karratura bitarte: 0,045 euro metro karratuko.

_Azalera: 50.000 metro karratutik goiti: 0,040 euro metro karratuko.

II. epigrafea._Aldaketen tramitazioa, arau subsidiarioetan, plan partzialetan, plan berezietan, unitateen mugapenetan, erabilera aldaketetan eta xehetasun azterlanetan

I. epigrafean aipatutakoen ehuneko ehuneko tarifak aplikatuko dira.

III. epigrafea._Birzatiketen tramitazioa.

III.A)._Birzatiketa espediente bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak azaleraren arabera likidatuko dira, ondoko tarifei jarraituz:

Metro karratu eraikigarri bakoitzeko: 0,060 euro.

III.-B)._Birzatiketen aldaketak tramitatzeko, III-A epigrafean ezarritakoen ehuneko 50eko tarifak aplikatuko dira.

IV. epigrafea._Eskatzaileek berek prestatutako hirigintzako proiektuen tramitazioa.

Tasak proiektuaren zenbatekoaren ariora likidatuko dira, eta karga-tasa % 1,5 izanen da.

V. epigrafea._Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik likidatu beharreko tasak iristen ez badira aipatzen diren gutxieneko kopuruetara, honako kopuru hauek ordaindu beharko dira.

_Arauen aldaketak edo plan partzial edo berezien prestakuntza tramitatzea: 360,61 euro.

_Plan partzial edo berezien aldaketen tramitazioa: 300,51 euro.

_Xehetasun azterlanak: 210,35 euro.

_Bananketak (lurzati bakoitzeko): 90,15 euro.

_Lerrokaduren azterlanak, unitateen mugapenak, erabilera aldaketak: 210,35 euro.

_Kudeaketa figuren tramitazioak: 300,51 euro.

_Hirigintzako hitzarmenak: 210,35 euro.

_Obra lizentzien tramitazioak eta hirigintzako kontsultak: hirigintzako aholkularitzaren kostua.

Abaigarren, bi mila eta hiruko ekainaren hemezortzian. Alkatea, Jesús Guinea Crespo.

Iragarkiaren kodea: A0306622