III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
NOAIN (ELORTZIBAR)
Noaingo igerilekuen eta beren inguruko zelaien erabilera arautzen duen ordenantza behin betikoz onetsirik
Noain-Elortzibarko Udalak, 2003ko maiatzaren 6an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen behin-behinekoz onestea Noain-Elortzibarko igerilekuen eta beren inguruko zelaien erabilera arautzen duen ordenantza.
Erabaki hori 2003ko 62. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatazaren 19an.
30 eguneko epea inork espediente horren kontrako erreklamazio eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, boz batez erabaki da ordenantza hau behin betikoz onestea. Hona hemen haren testu osoa:
1._Igerilekuak irekiak egoteko ordutegia Noain-Elortzibarko Udalak finkatuko du, Instalazio Batzordeak proposatuta.
2._Denboraldiaren hasiera eta bukaera datak ekarriko du igerilekuak zehazten diren egun guztietan irekitzea, 1. puntuan proposatutako ordutegian.
3._Igerilekuen erabilpena sorosleen jarraibideek balintzapetuko dute, kasu berezi edo muturrekoetan (zikinkeria ur azalean edo hondoan, kloro falta edo sobera eta bertze...).
4._Igerilekuen denboralditik kanpo, zelaiak Noain-Elortzibarko herritarrek nahi bezala erabiltzen ahalko dituzte, 10:00etatik 21:00ak arte.
5._Igerilekuen denboralditik kanpo, zelaien irekiera instalazioetako enplegatuen jarraibideek balintzapetuko dute, kasu berezi edo muturrekoetan (instalazioak hobetu edo moldatzeko lanak, segurtasun aldia desinfekzio edo desintsektaziorako tratamenduetan...).
6._Denboraldiaren hasieratik bukaerara bitarte, zelaiak igerilekuen abonatuek baizik ez dituzte erabiltzen ahal.
7._Denboraldian, zelaiak erabiltzeko ordutegia Noain-Elortzibarko Udalak finkatuko du, Instalazio Batzordeak proposatuta.
8._Urteko edozein arotan, erabiltzaileek men eginen diete instalazioko enplegatuen eta Udaltzaingoaren jarraibideei; orobat arduratuko dira instalazio horien gainean ahoz nahiz idatziz jakinarazten diren arau guztiaz betetzeaz.
Inork aholku edo jarraibidei kasurik egiten ez badie, bidali ahal izanen dute egun horretarako.
Noain-Elortzibarren, bi mila eta hiruko uztailaren bian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.
Iragarkiaren kodea: A0306835