105. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U L T Z A M A

Ekipamenduaren erosketa eta instalazioaren kontratua esleiturik

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 96.3 artikuluan xedatua betetzeko asmoz, aditzera ematen da kontratu hau esleitu dela:

Xedea: Ultzamako Haur Hezkuntzako (0-3 urte bitarte) ikastetxeko ekipamenduaren erosketa eta instalazioa kontratatzea.

Kontratazio organoa: Ultzamako Udalaren osoko bilkura.

Esleipen bidea: lehiaketa publikoa.

Esleipenaren prezioa: 38.413,01 euro (B.E.Z. barne).

Esleipen hartzailea: Creaciones Falcon, S.L.

Esleipenaren eguna: 2003ko uztailaren 1a.

Ultzaman, bi mila eta hiruko uztailaren lauan. Alkatea, José María Echeverría Oscoz.

Iragarkiaren kodea: A0307048