105. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Urologia Zerbitzuko buru izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Urologia Zerbitzuko burua izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko 2002ko irailaren 4ko 107. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen deialdiko 8. oinarrian xedatutakoari jarraikiz, deialdiko Epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu du oposizio-lehiaketa gainditu duen izangaiaren alde.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Urologia Zerbitzuko buru izateko lanpostu baterako izendapen proposamena onesten da. Hauxe da izendatua:

_Andrés Santiago González de Garibay.

2. Hori guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara bedi, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren hamazazpian._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: A0307426