103. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MIRANDA-ARGA

Eskurantzak eskuordeturik

Miranda-Argako alkate andreak, 2003ko maiatzaren 23an, ebazpena eman zuen Udalbatzako kide Martín Elcano Sesma jauna eskuordetzeko herrian egiten diren ezkontza zibilak baimen ditzan.

Aditzera ematen da, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Miranda-Argan, bi mila eta hiruko ekainaren bederatzian. Alkate andrea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: A0306179