103. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

Oztopo arkitektonikoak kentzeko xehetasun azterlana, Zalatambor kaleko 14 zenbakiko eraikinean, jabeen elkarteak sustaturik. Behin betiko onespena

Lizarrako Udalak, 2003ko apirilaren 3an egin bilkura arruntean, legez eskatutako gehiengoarekin, erabaki zuen behin betiko onestea Zalatambor kaleko 14 zenbakiko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko xehetasun azterlana, igogailu bat paratu ahal izateko, jabeen elkarteak sustaturik.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119.4. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Lizarran, bi mila eta hiruko ekainaren bostean. Alkatea, Josefina Bozal Bozal.

Iragarkiaren kodea: A0306077