103. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A R A Ñ A I N

Jakinarazpen ediktua

Aditzera ematen zaie ondoko zerrendako lagunei Barañaingo Udaleko Gobernu Batzordeak beren jabetzako ondasunei dagokien likidazioa egin diela, bakoitzari bere diru kopurua, Batzorde horretan onetsi baitira zenbateko guztiak, eta ohartarazten da argitaratzen diren egintzen bidez amaiera ematen zaiola bide administratiboari.

Aipatu likidazioak jakinaraztea ezinezkoa izan denez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluan agindutakoari jarraituz, argitara ematen da ediktu hau eta jakinarazten zaie interesatuei hilabeteko epea dutela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, udal bulegoetan agertzeko edo ordezkariren bat igortzeko, jakinaren gainean daudela adierazi beharrez. Ohartarazten zaie, epe hori agertu gabe iraganez gero, likidazioen jakinaren gainean daudela ulertuko dela, ondorio guztietarako, aipatu epearen azken egunetik hasita.

LIKIDAZIOEK UKITUTAKO INTERESATUAK

Izena: Javier García León eta Liliana Pueyo Rocafort. Helbidea: Foruen plaza, 3, 3.a-B. Herria: Barañain (Nafarroa). Kontzeptua: lurren balio igoeraren gaineko zerga. Zenbatekoa: 2.992,94 euro.

Izena: José Angel Echarri Yoldi. Helbidea: Eultzako etorbidea, 44, 1.a-C. Herria: Barañain (Nafarroa). Kontzeptua: lurren balio igoeraren gaineko zerga. Zenbatekoa: 1.247,93 euro.

Izena: Francisco Javier Leoz Doiz eta Maria Carmen Jusue Simonena. Helbidea: Iruñako etorbidea, 28, 5.a-B. Herria: Barañain (Nafarroa). Kontzeptua: lurren balio igoeraren gaineko zerga. Zenbatekoa: 268,37 euro.

O H A R R A K

Lehenbizikoa._Errekurtsoak: ebazpen honen kontra errekurtso hauetako edozein aurkez daiteke:

1. Jakinarazpenaren ondoko hilabetean eta hautara, berraztertzekoa, hura egin zuen udal organoari zuzendua (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua). Berraztertzeko errekurtsoa aurkezten bada, ezin da ez gora jotzekorik ez administrazioarekikorik aurkeztu, harik eta lehenbizikoa ebatzi edo ustez ezesten den arte. Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin da berriz ere mota bereko errekurtsorik aurkeztu.

2._Hilabeteko epean, jakinarazpenetik hasita, eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea). Errekurtso hori aurkeztuz gero, bera ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.

3._Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

Bigarrena._Ordainketa: arestian xedatutakoa ukatu gabe, Gobernu Batzordeak erabakitako likidazio horien ondoriozko zorrak udal bulegoetan edo Nafarroako Aurrezki Kutxaren 2054/0072/47/110000001.7 kontuan sartu beharko dira, Barañaingo Udalaren izenean baitago, jakinarazpenaren ondoko hilabetean.

Barañainen, bi mila eta hiruko ekainaren hemeretzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0306439