103. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Berraztertzeko errekurtsoak ezetsirik

Hiritar Babespen alorreko zinegotzi delegatuak eman ebazpena, ondotik azaltzen dena, jakinarazterik izan ez denez, honen bitartez argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Iruñeko Udalaren ediktuen oholean, Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean xedatutakoa betetzeko.

"Ikusirik Esther Gómez Vivancos andreak ezarritako berraztertzeko errekurtsoa Hiritar Babespen alorreko zinegotzi delegatuak 2003ko urtarrilaren 16an eman ebazpenaren aurka, haren bidez ukatu egiten baitzitzaion aparkatze mugatu eta murriztuko eremuko bizilagun txartela, ebatzi dut berraztertzeko errekurtso hori ezestea, ebazpen honi erantsitako txosten juridikoan azaldutako arrazoiengatik".

Ebazpenaren aurka errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren hogeita hiruan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0306375