103. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

BBBPBko aldaketa puntuala, Sorkunde Garbiaren pasealekuko 62 zenbakiko higiezinari buruzkoa, Natividad Caro Miranda andreak sustatua, eta Hirigintzako Hitzarmena. Hasierako onespena

Lizarrako Udaleko Gobernu Batzordeak, 2003ko apirilaren 10ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea BBBPBko aldaketa puntuala, Natividad Caro Miranda andreak sustatua, katastroko 3. poligonoko 774. lurzatirako (Sorkunde Garbiaren pasealekuko 62 zenbakia). Orobat, espedientean dagoen hirigintzako hitzarmen sinatua ere onetsi zuen.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 23. artikuluetan eta hurrengoetan, bai eta haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraituz.

Espedientea interesatuen eskura dago Udaleko Hirigintza bulegoan.

Lizarran, bi mila eta hiruko ekainaren hamaikan. Alkatea, Josefina Bozal Bozal.

Iragarkiaren kodea: A0306395