103. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O B E I T I

Alkatetzaren ebazpena

Berriobeitiko Udaleko alkate udalburu José Larrañeta Ilundáin jaunak, 2003ko ekainaren 12an, ondotik hitzez hitz osorik jartzen den ebazpena eman zuen:

Ebatzi dut:

1._Hasiera batez onestea Berriobeiti eta Berriogoitiko BB1 sektorearen birzatiketaren behin betiko likidazioa, bere baitan biltzen baitu aipatu sektorea urbanizatzeko gastuen behin betiko kontua ere. Hori guztia Hirigintzako Kudeaketari buruzko Erregelamenduaren 128. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz.

2._Onetsitako likidazioa jendaurrean egonen da 20 egunean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 151. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Horretarako iragarkia argitaratuko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta probintzian gehien saltzen diren egunkarietakoren batean, eta banan-banan jakinaraziko zaie jabeei nahiz zuzenean ukituak gertatzen diren gainerako interesatuei berei, BB1 sektorearen esparruan sartuta daudenei.

Partikular interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu ahalko dituzte jendaurreko epean.

Berriobeitin, bi mila eta hiruko ekainaren hamabian. Alkate udalburua, José Larrañeta Ilundáin.

Iragarkiaren kodea: A0306379