103. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

EBAZPENA, 2003ko urtarrilaren 29koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana, mintegiko mahatsondo-hazien ekoizle-ugaltzaile titulu baten titulartasuna aldatzeko baimena ematen diena, Jesús María García Corera eta Carlos García Andión jaunei.

Larragako Jesús María García Corera eta Carlos García Andión jaunek, mintegiko landareen ekoizleen Erregistroan NA-03 zenbakiarekin ekoizle-ugaltzaile gisa ageri direnak, titulu horren titulartasuna aldatzeko eskaera egin dute.

Eskatzaileak Hazien eta Mintegiko Landareen Bulegoan aurkezturiko dokumentazioa ontzat hartu da eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Landareen Ekoizpen eta Osasun Atalak aldaketarekiko adostasun txostena eman du.

Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera nekazaritza, abeltzaintza eta mendi arloetako eginkizunak eskualdatzeko abenduaren 18ko 2654/85 Errege Dekretuan xedaturikoaren arabera,

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1999ko irailaren 13ko Foru Aginduaren bidez esleitu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Baimena ematea titulartasuna eskualdatu eta izena aldatzeko, hala egitea eskatu baitute Jesús María García Corera eta Carlos García Andión jaunek Larragako Sociedad Viveros Vivervid S.C.I. enpresaren alde (IFZ: G-31621725); enpresa horrek, hala ere, NA-03 erregistro-zenbakia gordeko du.

Aurreko atalean aipatzen den kontzesioak behartzen du baldintza batzuk betetzera, Hazien eta Mintegiko Landareen Ekoizpenei buruzko Erregelamendu Orokorra onetsi zuen abenduaren 23ko 3767/1972 Dekretuan, Mintegiko Mahatsondo Haziak Kontrolatu eta Ikus-onesteko Erregelamendu Teknikoa onetsi zuen 1986ko uztailaren 1eko Aginduan eta otsailaren 21eko 208/2003 E.D.ko aldaketetan eskatzen direnak, alegia.

2. Ebazpen honen kontra gora jotzeko helegitea paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitara eman eta hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeari eta hura aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeari jarraikiz.

3. Ebazpen hau Larragako Jesús María García Corera eta Carlos García Andión jaunei eta Hazien eta Mintegiko Landareen Bulegoari igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita bederatzian._Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Francisco Javier Enériz Olaechea.

Iragarkiaren kodea: C3172383