103. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

Zehapen espedientea

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hau da, ezin izan zaio jakinarazi Ramón Fernandino Martín jaunari, ingurumen arloko arauak hausteagatik irekitako 493/02 zehapen prozedura ebazten duen foru agindua. Beraz, honen bidez beteko da aipatu Lege horren 59.5 artikuluan xedatua.

459/2003 FORU AGINDUA, martxoaren 26koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Ramón Fernandino Martín jaunari (33.443.202 NANa), zehapena ezartzen diona Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen aurkako arau-hauste bategatik.

Ikusirik 493/02 zehapen espedientea, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak abenduaren 4ko 1877/2002 Foru Aginduaren bidez Ramón Fernandino Martín jaunari irekia (N.A.N.: 33.443.202), ingurumen arloko baimenik gabe lur mugimendua egiteagatik, hau da, bide bat ireki, zuhaitzak bota eta zelai bat egiteagatik landalur batean zurezko etxola bat egiteko. Foruzaingoak jarri zuen salaketa 2002ko ekainaren 25ean.

Karguen plegua jakinarazi ondoren, espedientatuak alegaziorik aurkeztu ez duenez horretarako ezarritako epean, bidezko da administrazio prozedura zehatzaileari segida ematea eta karguen pleguan proposatutako zehapena bere horretan mantentzea.

Hori guztia Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 111. artikuluko 5. idatz-zatian aurreikusitako arau-haustea egiteagatik, Foru Lege beraren 33. artikuluarekin zerikusia duena, hau da, ingurumen arloko txosten edo baimenik ez izateagatik landa eremua eraldatzen duten obra proiektu edo planak egiteko; bestalde, landalurretan egin beharreko obra proiektu eta planek ingurumenean duten eraginari buruzko azterlanak arautzen dituen uztailaren 19ko 229/1993 Foru Dekretuaren 2. artikuluarekin ere badu zerikusia.

Halaber, zehatutakoa behartua dago ingurunea lehengora itzultzera, ingurumena eraso aurretik zegoen modura uztera, Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 107. artikuluari jarraituz. Horretarako, Iruñeko eskualdeko ingurumen zaindariekin egon beharko du (telefonoa: 948-186707).

Nafarroako Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluak xedatzen duenarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Ramón Fernandino Martín jaunari (N.A.N. 33.443.202) 610 euroko isuna jartzea egindako arau-hauste arinagatik, martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 114 a) artikuluari jarraituz, deusetan galarazi gabe Foru Lege horren 106. artikuluan xedatutakoaren arabera erabaki litekeen isunaren murriztea.

2. Ingurumena eraso aurretik zegoen bezala uztera behartzea zehatutakoa, Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 107. artikuluari jarraituz. Horretarako, Iruñeko eskualdeko ingurumen zaindariekin (Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentukoak) egon beharko du.

3. Aipatu foru lege horren 106. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, isuna % 30 murriztuko da, ondoko beharkizun hauek betetzen badira:

a) Gehienez ere, 15 egun balioduneko epean ordaintzea isunaren gainerakoa, foru agindu hau jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

b) Arau-hausleak ordaintzea, osorik, aurreko atalean adierazi den epean, egotzi zaizkion kalte edo gaitzetatik heldu diren kalte-ordainak, baita tresna, arma edo animaliak berreskuratzeko diru-kopurua ere.

c) Arau-hausleak idatziz adieraztea ezarri zaion zehapenarekin eta eskatzen zaion kalte-ordainarekin ados dagoela eta espres egiten diola uko epe horretan inpugnazio-ekintzak burutzeko eskubideari.

Isunaren kopurua gutxitzearekin ados egonez gero, interesatuak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, hain zuzen Kontrol Administratiboaren Atalean beharko du agertu (Alondegi kalea 1, -2. solairua). Bertan, ordain-gutuna emanen diote, orain bidaltzen denaren ordez, baita murrizpena lortzeko gainerako agiriak ere.

4. Isuna edozein banketxe edo aurrezki kutxatan ordaintzen ahal du, ordain-gutun ofizialaren bidez, foru agindu hau administrazio bidean irmo bihurtu eta biharamunetik aitzina hamabost egun igaro baino lehen. Epe hori igarota, premiamendu bidez kobratuko da.

5. Foru agindu honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, 4/1999 Legeko 114 eta 115 artikuluekin bat. Lege horren bidez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen.

6. Foru agindu honen berri emanen zaie zehatuari, salatzaileari, Iruñeko eskualdeko Ingurumen Zaintzari, Kontrol Administratiboaren Atalari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita seian._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0306366