103. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

Zehapen espedientea

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hau da, ezin izan zaio jakinarazi Joaquín Juaniz Azcarate jaunari, ingurumen arloko arauak hausteagatik irekitako 339/02 zehapen prozedura ebazten duen foru agindua. Beraz, honen bidez beteko da aipatu Lege horren 59.5 artikuluan xedatua.

411/2003 FORU AGINDUA, martxoaren 21ekoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Joaquin Juaniz Azcarate jaunari (N.A.N.: 16.569.766) zehapena jartzen diona, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legea hausteagatik.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren irailaren 13ko 1395/2002 Foru Aginduaren bitartez ireki zaio 339/02 zehapen espedientea Joaquin Juaniz Azcarate jaunari (N.A.N.: 16.569.766), Urbasako mendi zaindariek 2002ko ekainaren 20an egindako salaketaren ondorioz, Urbasa eta Andiako Natur Parkean SS-2105-AC matrikulako Nissan Patrol ibilgailuan ibili eta bertan aparkatzeagatik baimenik gabe.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hau da, ingurumenaren arloko arautegia hausteagatik, 339/02 zehapen prozedura hasten duen foru aginduarena. Beraz, honen bidez beteko da aipatu Lege horren 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedatua. Horrenbestez, 2003ko otsailaren 5ean, 16. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz jakinarazten da zehapen espedientea abiatzen duen foru agindua eta pleguen kargua.

Jakinarazi ondoren, espedientatuak alegaziorik aurkeztu ez duenez horretarako ezarritako epean, bidezko da prozedura zehatzaileari segida ematea eta karguen pleguan proposatutako zehapena bere horretan mantentzea.

Horrenbestez, bidezko da Joaquin Juaniz Azcarate jaunari (N.A.N.: 16.569.766) 150 euroko isuna jartzea, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen 36.5.a) artikuluari jarraituz, araudi bereko 35. artikuluan aurreikusitako mailakatze irizpideak baloratutakoan, ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen 36. artikuluko 2.g) idatz-zatiaren aurkako arau-hauste arina egiteagatik, hau da, naturguneetan ibilgailu motordunekin ibiltzeagatik horretarako propio egokitutako tokietatik kanpo.

Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legeko 34. artikuluaren arabera,

AGINDU DUT:

1. Joaquin Juaniz Azcarate (N.A.N.: 16.569.766) 150 euroko isuna jartzea, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen aurkako arau-haustea egitegatik, aipatu foru legearen 36.5 artikuluarekin bat.

2. Ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen 36.9 artikuluan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 258. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, isuna % 50 murriztuko da, betiere ondoko baldintza hauek betetzen badira:

a) Gehienez, hilabeteko epean ordaintzea isunaren gainerakoa, foru agindu hau jakinarazten denetik kontatzen hasita.

b) Arau-hausleak idatziz adieraztea ezarri zaion zehapenarekin ados dagoela eta berariaz uko egitea epe horretan inpugnazio ekintzak erabiltzeko eskubideari.

c)

Arau-hausleak hitz ematea hautsitako ordena bere onera ekarriko duela Administrazioak adierazten dizkion epeen barrenean, eta emandako hitza bermatzea beharrezkoak diren obra edo jarduketen kostuaren ehuneko ehuna egiten duen abala jarriz.

Isunaren kopurua gutxitzearekin ados egonez gero, interesatuak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, hain zuzen Kontrol Administratiboaren Atalean beharko du agertu (Alondegi kalea 1,-2. solairua). Han, ordain-gutuna emanen diote, orain bidaltzen denaren ordez, baita murrizpena lortzeko gainerako agiriak ere.

3. Isuna edozein banketxe edo aurreki kutxatan ordaintzen ahal du, ordain-gutun ofizialaren bidez, foru agindu hau administrazioaren bidean irmoa egiten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetea igaro baino lehen, bestela premiamendu bidez kobratuko baita.

4. Foru agindu honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen 4/1999 Legeko 114 eta 115 artikuluekin bat.

5. Foru agindu honen berri emanen zaie zehatuari, salatzaileari, Kontrol Administratiboaren Atalari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita batean._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0306365