103. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedienteak.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hau da, ezin izan zaio jakinarazi Vicente Luluaga Otermin jaunari, ingurumen arloko arauak hausteagatik irekitako 479/02 zehapen prozedura ebazten duen foru agindua. Beraz, honen bidez beteko da aipatu Lege horren 59.5 artikuluan xedatua.

68/2003 FORU AGINDUA, urtarrilaren 17koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Vicente Luluaga Otermin jaunari (N.A.N.: 72.445.517) zehapena jartzen diona, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legea hausteagatik.

Vicente Luluaga Otermin irekitako 479/2002 zenbakiko zehapen espedientea aztertu da; espediente hori Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren azaroaren 11ko 1727/2002 Foru Aginduaren bidez ireki zaio, SS-7277-AV matrikulako Opel Vectra gris bat Ikomar izeneko parajean aparkatzeagatik, baimenik gabeko ibilgailuek debekatua baitute paraje hartara sartzea.

Karguak jakinarazi ondoren salatuak, horretarako ezarritako epean, alegaziorik aurkeztu ez duenez, bidezko da zehapen prozedurari segida ematea. Karguen plegua bere horretan gelditu da, jakinarazi zitzaion bezala. Horrenbestez, arau-hauste arina du, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legeko 36. artikuluko 2 g) idatz-zatian xedatutakoaren gainean, ibilgailu motordunak Naturguneetan barrena baimenduriko tokietatik kanpo ibiltzeagatik.

Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen aurkako administrazio zehapenen prozedura ezartzen duen irailaren 9ko 319/1996 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Vicente Luluaga Otermin jaunari 150 euroko isuna jartzea egindako arau-hausteagatik, aipatu Foru Legearen 36.5.a) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, deusetan galarazi gabe honako idatz-zati honetan xedatutakoaren arabera erabaki litekeen isunaren murriztea.

2. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Dekretuaren 258. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, isuna % 30 murriztuko da, betiere ondoko baldintza hauek betetzen badira:

a) Isunaren gainerako zatia gehienez hilabeteko epean ordaintzea, zehapena jakinarazten denetik kontatzen hasita.

b) Arau-hausleak idatziz adieraztea ezarri zaion zehapenarekin ados dagoela eta berariaz uko egitea epe horretan inpugnazio ekintzak erabiltzeko eskubideari.

Isunaren kopurua gutxitzearekin ados egonez gero, interesatuak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, hain zuzen Kontrol Administratiboaren Atalera joan beharko du (Alondegi kalea 1,-2. solairua). Han, ordain-gutuna emanen diote, orain bidaltzen denaren ordez, baita murrizpena lortzeko gainerako agiriak ere.

3. Isuna edozein banketxe edo aurrezki kutxatan ordaintzen ahal du, ordain-gutun ofizialaren bidez, foru agindu hau administrazio bidean irmoa egiten den egunaren biharamunean hasi eta hamabost egun igaro baino lehen. Epe hori igarota, premiamendu bidez kobratuko da.

4. Foru agindu honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, 4/1999 Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat. Lege horrek Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen.

5. Foru agindu honen berri ematea espedientatuari, salatzaileari, Kontrol Administratiboaren Atalari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita batean._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0306363