103. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, 2003ko maiatzaren 8koa, Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako toki-entitateen informazio ekonomiko-finantzarioa jasotzeko kudeaketa sistema bat garatu eta ezartzeko lanak eta Toki Administrazioko Departamentuan dauden aplikazioak moldatu eta ezartzekoak esleitzen dituena.

Indarra duen legerian xedaturikoari jarraikiz, aditzera ematen da Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak, 2003ko maiatzaren 8ko Ebazpenaren bidez, honako kontratu hau esleitu duela:

_Xedea: Nafarroako toki-entitateen informazio ekonomiko-finanatzarioa jasotzeko kudeaketa-sistema bat garatu eta ezartzeko lanak eta Toki Administrazioko Departamentuan dauden aplikazioak moldatu eta ezartzekoak.

_Esleitzeko modua: prozedura irekia, lehiaketa publikoa eta presako tramitazioa.

_Esleipenaren prezioa: 65.800 euro.

_Esleipen-hartzailea: Azertia Tecnología de la Información, S.A.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren zortzian._Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusia, Juan Santafé Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: C3179734