97. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U N A N U

Ordenantza hasiera batez onetsita

Unanuko Kontzejuak, 2002ko maiatzaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Ur horniduraren zerbitzua eta tasak arautzen dituen ordenantza.

Erabaki horiek, bai eta dagokien espedientea ere, jendaurrean daude Kontzejuko bulegoetan, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesatuek aztertu eta erreklamazioak edo oharrak egin ditzaten. Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Legearen 325. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Legearen 11.ean eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz.

Jendaurreko aldia alegaziorik gabe iragaten bada espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira.

Unanun, bi mila eta biko maiatzaren hogeita bederatzian. Kontzejuko burua, Javier Mercero Berastegi.

Iragarkiaren kodea: A0206245