97. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M I L A G R O

UAR-39 unitatearen xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Milagroko Udalak, 2002ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran, bertzeak bertze erabaki hau hartu zuen:

8. Hasiera batean onestea UAR-39 (1) unitatearen xehetasun azterlana, Antonio Martínez Manzanares jaunak sustatua.

Antonio Martínez Manzanares jaunak UAR-39 (1) unitatearen xehetasun azterlana sustatu du, helburua izanik unitate hori garatzea, Teresa Osés Zapata arkitektoak aurkeztu duen proiektuaren ariora.

Udal arkitektoaren txostena adostasunekoa bada ere, xehetasun azterlana behin betikoz onetsi ahal izateko, alderdi hauek hartu beharko dira kontuan:

-Barne bide pribatuaren azalera ez da kontatuko, lurzati bakoitzaren gutieneko azalera betetzerakoan.

-Onartzen den lurzati tikiena 80 mý-koa da.

-Eraikitzeko edozein lizentzia eman baino lehen, unitatearen urbanizazio lan guztiak egin beharko dira.

-Espedienteari dagokion dokumentazio guztia aurkeztu beharko da, Arkitektoen Kidego Ofizialak ikus-onetsia.

Idazkariak jakinarazi du prozedura Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 98 eta 120.d) artikuluek arautzen dutela. Udalak hasiera batean onetsi ondoan, iragarkia argitaratu behar da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta eguneroko prentsan, 15 egunean alegazioak aurkez daitezen. Halakorik bada horiek ebatzita, Udalak behin betikoz onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta alegazioak aurkez daitezen.

Milagron, bi mila eta biko maiatzaren hogeita hamaikan. Alkatea, Jesús María Barrado Pardo.

Iragarkiaren kodea: A0206236