97. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

HAPOko URM-15eko aldaketa eta hirigintza hitzarmena hasiera batez onetsita

Tafallako Udalak, 2002ko maiatzaren 16an egin osoko bilkura berezian, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Obras Navico, S.L.L.k 2001eko urriaren 31n idazkia aurkeztu zuen (S.E. 3389 zk.), indarrean dagoen Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko URM-15 unitatearen araudi partikularreko aldaketaren eta hirigintza hitzarmenaren tramitazioa eskatzeko. Hirigintza hitzarmen horretan beraien lurzatian dagoen Valdorba kalea beraien kontura urbanizatzeko konpromisoa hartzen dute.

Horrenbestez, kontuan hartuz Udalaren zerbitzu teknikoen txostena eta Hirigintzako Informazio Batzordearen irizpena, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 120, 141, 119 eta 169. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz,

Erabaki da:

Lehenbizi.-Hasiera batez onestea Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko URM-15 unitatearen araudi partikularreko aldaketa, Obras Navico, S.L.L.k sustatua.

Bigarren.-Espedientea jendaurrean jartzea hilabeterako, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan eta Udaleko oholean iragarkia jarrita, interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Hirugarren.-Hasiera batez onestea Tafallako Udalaren eta Obras Navico, S.L.L.ren arteko hirigintza hitzarmena, indarrean dagoen HAPOko URM-15 unitateari buruzkoa. Hitzarmen horren bitartez, aipatu enpresak konpromisoa hartzen du beraien lurzatian dagoen Valdorba kalea beraien kontura urbanizatzeko.

Laugarren.-Espedientea jendaurrean jartzea hilabeterako, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan eta Udaleko oholean iragarkia jarrita, interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten. Hitzarmena ez da behin betiko onetsiko HAPOko aldaketa behin betiko onesten ez den bitartean.

Bosgarren.-Erabaki hau tramite egintza bat da, eta interesatuari eta aldaketak ukitutakoei jakinarazi behar zaie, baita zerbitzu teknikoei, Kontu Hartzailetzari eta idazkaritzari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tramite egintza denez, ez zaio errekurtsorik paratzen ahal, administrazio bidean, eta horixe ematen dizut aditzera behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, bi mila eta biko maiatzaren hogeita bederatzian. Alkatea, sinadura ulertezina. Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0206297