97. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I G A N T Z I

Arau Subsidiarioen aldaketaren onespena

Igantziko Udalak, 2002ko maiatzaren 24an egindako osoko bileran, hasiera batez onetsi zuen Igantziko Arau Subsidiarioetako aldaketa bat, Carmelo Miguelena Iguzkiagirre jaunak sustatua. Helburua: 1. poligonoko 255. lurzatiko puska bat lurzoru urbanizaezina izan beharrean hiri lurzoru bihurtzea, aurreikusitako eraikina lekuz aldatu ahal izateko.

Halaber, espedientea hilabete batez jendaurrean edukitzea erabaki zuen, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik kontatzen hasita, interesatuek aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Igantzin, bi mila eta biko maiatzaren hogeita hamaikan. Alkatea, Eduardo Miguelena Legasa.

Iragarkiaren kodea: A0206505