97. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T I R A P U

2002ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Tirapuko Udalak, 2002ko ekainaren 5eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2002ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Aurrekontua eta oinarriak jendaurrean egonen dira Udal Idazkaritzan hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesatuek hura aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten. Erreklamaziorik ez bada, behin betikoz onetsitzat joko da.

Argitara ematen da 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta 2/1995 Foru Legearen 202.ean xedatutakoa betetzeko.

Tirapun, bi mila eta biko ekainaren seian. Alkate udalburua, Juan Carlos Esparza Pérez.

Iragarkiaren kodea: A0206620