97. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T I R A P U

2001eko ekitaldiko kontu orokorrak

Tirapuko Udalak, Kontuen Batzorde Berezi gisa eraturik 2002ko ekainaren 5ean egin zuen osoko bilkuran, 2001eko ekitaldiko kontu orokorra, udal kontu hartzailetzak egina nahiz prestatua, aztertu eta haren aldeko txostena eman zuen.

Kontuak, egiaztagiriak eta aipatu txostena jendaurrean egonen dira 15 egun baliodunetan, interesatuek erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 305. artikuluari jarraikiz.

Tirapun, bi mila eta biko ekainaren seian. Alkatea, Juan Carlos Esparza Pérez.

Iragarkiaren kodea: A0206618