97. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z I R A U K I

UANO 1-2 sektoreko borondatezko birzatiketa behin betiko onetsita

Ziraukiko Arau Subsidiarioetako UANO1-2 sektorea borondatez birzatitzeko proiektua hasiera batez onetsi zen 2001eko apirilaren 5ean egin osoko bilkuran. 2001eko 66. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 30ean, argitaratu ondotik jendaurrean egon den aldia alegaziorik gabe iragan denez, aditzera ematen da, birzatiketa proiektua behin betiko onetsita gelditu dela, 2001eko ekainaren 18an, hasierako onespenaren erabakian eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 169.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Ziraukin, bi mila eta biko ekainaren hemeretzian. Alkatea, Cruz Barandalla Lacunza.

Iragarkiaren kodea: A0207157