97. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R G U E D A S

Zehapenen jakinarazpena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik Alkatetzak ezarritako zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinarazi ahal izan ez direnez, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Espedientea: 88/01. Jabea: Luis Garrido García. Matrikula: E7130BLY. Tokia: Real-La Noria plaza. Eguna: 2001-09-11. Ordua: 12:50. Zenbatekoa: 30,05 euro. Arau- haustea: ZEO 91.2.m.7.

Isuna, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamabost egun balioduneko epean ordaindu beharko da. Epe hori iragan eta isuna ordaindu ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Zehapen horiek ezartzearen kontra honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, zehapena jarri duen organo berari zuzendua, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Arguedasen, bi mila eta biko maiatzaren hogeita zortzian. Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.

Iragarkiaren kodea: a0206088