97. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D O N E Z T E B E

Ezkondu gabeko bikote egonkorren ordenantza hasiera batez onetsirik

Udal honek, 2002ko apirilaren 30eko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen:

Ikusirik Ezkondu gabeko bikote egonkorren Doneztebeko ordenantzaren proiektua, espedientean baitago.

Udal Administrazioaren Batzordearen 2002ko apirilaren 30eko proposamenarekin bat eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 eta 326. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, Udalak, aho batez (sei boto aldekoak), hots, legeak eskatu gehiengoa izanik:

Erabaki du:

Lehenbizi.-Hasiera batez onestea da Ezkondu gabeko bikote egonkorren Doneztebeko ordenantza.

Bigarren.-Espedientea ikusgai egonen da Udaleko idazkaritzan, herritarrek eta bidezko interesa dutenek hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, alegazioak aurkez ditzaten, beharrezkotzat jotzen badituzte.

Donezteben, bi mila eta biko maiatzaren hiruan. Alkatea, Miguel San Miguel.

Iragarkiaren kodea: a0206005