97. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Ebazpenaren jakinarazpena

Ekonomi eta Funtzio Publikoaren alorreko zinegotziak 2002ko martxoaren 18an eman ebazpena (11/EC), elektrizitate gastuen errekerimenduari buruzkoa, jakinarazterik izan ez denez, honen bitartez argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betetzeko:

Ikusirik txosten juridikoa, espedientearen atala baita, Agustín Flamarique kaleko 172 zenbakian dagoen udal etxebizitzako elektrizitate gastuen erreklamazioari buruzkoa. Etxebizitza hori errentan eman zitzaion Miguel Salvador Labat jaunari, Ekonomi alorreko zinegotzi delegatuak 1997ko urriaren 30ean eman ebazpenaren bidez(6/EC). Ikusirik, halaber, espedientean dagoen dokumentazioa, ebatzi dut Miguel Salvador Labat jaunari errekerimendua egitea, 1.338,05 euro ordaintzeko, udal etxebizitza horretako elektrizitate gastuengatik. Zenbateko hori Udaleko gordailuzaintzan ordaindu behar da, hilabeteko epean, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita hiruan. Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: a0206002