97. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, 2002ko maiatzaren 16koa, Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuaren ordenagailuetan instalatua dagoen "Panda Antivirus" programa informatikoaren 3.155 lizentziaren 2002. urteko mantentze-lanak publizitaterik eta konkurrentziarik gabeko prozedura negoziatuaren bidez kontratatzeko espedientea onetsi eta "Panda Software, S.L." enpresari adjudikatzen dizkiona.

Indarra duten legeetan xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak maiatzaren 16an emandako Ebazpenaren bidez, honako kontratu hau adjudikatu dela:

-Xedea: Nafarroako Gobernuaren ordenagailuetan instalatua dagoen "Panda Antivirus" programa informatikoaren 3.155 lizentziaren 2002. urteko mantentze-lanak kontratatzea.

-Adjudikazio-modua: publizitaterik eta konkurrentziarik gabeko prozedura negoziatua.

-Adjudikazioaren prezioa: 36.183,10 euro.

-Adjudikazioaren hartzailea: Panda Software, S.L.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hamaseian.-Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusia, Juan Santafé Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: A0207300